Batek inoiz ez daki noiz dagoen okerreko tokian. Duela hilabete batzuk izan zen. Prentsaurrekoa neukan Donostian eta autobiako lanek justuko denbora utzi zidaten garaiz iristeko. Ez nuen bi aldiz pentsatu eta hoteleko parkingera sartu nintzen. Txirrina jo, prentsaurrekora nindoala esan nuen eta atea ireki zidaten ezer gehiago galdetu gabe. Baina hotel hartan ez zegoen prentsaurrekorik. Gizarte langileendako ikastaro bat eta enpresa finlandiar baten bilkura zeuden aurreikusita. Nire prentsaurrekoaren arrastorik ez. Orduan konturatu nintzen okerreko hotelera joan nintzela. Oinezkoendako atetik atera eta beste hotelera joan nintzen, autoa han utzita. Eta nago bizitzan horrelako zerbait gertatzen zaigula maiz: okerreko tokian gaude, baina inori ez diogu esaten, badaezpada, lotsagarri geratuko garelakoan. Prentsaurrekoa bukatu eta autoaren bila joan nintzenean, bertan geratzeko gogoa izan nuen. Izan ere, maiz izaten dut beste edonon egoteko beharra, hemen —orainaldian— izan ezik. Kafe bat hartu nuen tabernan. Presarik ez nuen eta esperantza nuen norbait topatzeko; nire poemetako neska beharbada, bikini berdea zuen hura. Baina ikusi ez ditugun pertsonak bizi izan ez ditugun uneen parekoak dira. Ez daude inoiz gure zain.
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]
Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.