Happykrazia

Zer behar duzu zoriontsu izateko? Desiratuz gero, lortuko duzu. Dena da posible jarrera positiboarekin. Zoriontasunak dena sendatzen du. Zoriontasuna ez da helmuga, bidaiatzeko erabili beharreko jarrera baizik. Pentsamendu negatiboak ez dizu inoiz bizitza positiboa emango, aldatu jarrera. Izan zoriontsu!

Nonahi ikus ditzakegu gisa horretako esaldiak, besteak beste: produktuak zein zerbitzuak saltzeko iragarkietan, autolaguntza liburuetan, geroz eta ohikoagoak diren coach zerbitzuetan, baita norbanakoon sare sozialetako profiletan ere. 80ko hamarkadatik gaur egun arte garatuz joan da psikologia positiboa deritzon hau, eta beste hainbat alorrez gain, lotura handia izan du zoriontasunaren ekonomiarekin. Honela, korronte honen bultzatzaile nagusienetakoa izan zen Richard Layard ekonomialariak zoriontasuna bere osotasunean ulertzeko psikologoak eta ekonomialariak elkarlanean aritzearen garrantzia azpimarratu zuen 2003an.

Dena dela, bada pentsamolde hau zalantzan jarri duenik ere, nolabait, psikologia positiboan edota zoriontasun psikologian oinarritzen den diskurtsoak izan ditzakeen eragin kaltegarriak mahaigaineratu eta aztertu nahi dituenik; horien artean dago happykrazia deritzona. Besteak beste, desiratzen dugun oro eskuragarri izango dugula pentsatzeak, hamaika frustrazio eta depresio eragin ditzakeela dio.

Desiratzen dugun oro eskuragarri izango dugula pentsatzeak hamaika frustrazio eragin dezakeela dio 'happykraziak'

Psikologia positiboaren korrontearen arabera, zoriontasuna lortzeko bidean, norbanakoongan eragiten duten baldintzak honakoak dira: %50 joera genetikoak, %40 norberaren jarrerak, eta %10 kanpoko baldintzak. Hau ontzat emango bagenu, zoriontasunaren lorpenaren %90 norberaren baitan egongo litzateke eta %10 bakarrik legoke kanpoko faktoreen menpe. Horrek norberaren arduran jartzen du arreta, hots, neoliberalismoak behin eta berriz sustatu nahi dituen indibidualismoaren baloreetan. Zoriontsua izan ezean, ardura norbanakoarena denaren ideia azpimarratzen du, pertsona uharte baten modukoa izango bailitzan. Nolabait, norberaren iraganak, testuinguru sozial eta ekonomikoak, arrazak, generoak, edota nazionalitateak eraginik izango ez balute bezala.

Kurioski, esplotatu zitezkeen balio guztietatik zoriontasuna gailendu da, lankidetza, boluntariotza edota leialtasunaren gainetik. Cabanas eta Illouz autoreek idatzitako eta artikulu honen izenburu bera duen liburuak dioenez, gai honen inguruan industria handia sortu da, eraiki den diskurtsoa kontsumoari erabat lotuta baitago. Ideia honen harira, pentsamendu honek ez du zoriontasuna definitu ondoezaren falta moduan, geroz eta zoriontsuagoa izateko etengabeko prozesu pertsonal gisa baizik. Are gehiago, zerbitzu eta produktuez haratago, bizitza zoriontsuaren eredua dugu, sentitzeko, pentsatzeko eta ekiteko modu konkretuetan oinarritzen dena.

Autore hauen aburuz, langilearen identitatea eraikitzeko ere erabili izan da hainbatetan berritzailea den diskurtso hau. Erabateko aldaketa pairatzen duen lan-merkatu lehiakor eta hainbatetan prekarioan biziraun eta garatzeko jarrera positibodun eta zoriontasunaren bilaketan dabiltzan langileak hobeak direla dio pentsaera horrek. Honela, autonomoa, malgua, lehiakorra edota erresilientea bezalako ezaugarriak entzun ohi dira maiz. Baina sektore orotarako balio al dute horiek? Norentzat dira hobeak ezaugarri hauek?

Zalantzarik gabe, askotariko ertzak ditu zoriontasunaren gaiak. Gainera, hainbatetan, errezeta magiko bakarra bistaratzen zaigu berau lortzeko: edertasun mota bat, bizitza arrakastatsuaren eredu bakarra, harreman mota jakin batzuk, ondasun jakin batzuk... Ez ote gaituzte amaigabeko betebeharrek gobernatzen?


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude