Aurtengo uda agerian uzten ari da Klima Aldaketak eragin negatiboa izango duela bai gure bizitzetan baita datozen belaunaldien bizitzetan ere. Oso zentzuzkoa da etorkizunari beldur puntu bat izatea, baina askotan galdetzen diot neure buruari zenbateraino ez ote diren gure ezinegonak guztiok irentsi ditugun pelikula eta telesail katastrofisten ondorio, zeren eta distopia bada etorkizuna irudikatzeko dugun modu bakarra, jai daukagu. Gurea baino kultura sanoago batean, telesailek elikagaien produkzio lokalaz, hiri jasangarriez, bortizkeria matxistaren amaieraz eta errentaren banaketaz hitz egingo lukete (ederra egun hauetako Berriaren Utopiarantz seriea). Garaiotan erradikala izatea ez da desesperazioa sinesgarria egitea, itxaropena posible egitea baizik.
Desazkunde justua ideia erakargarria da, baina abstrakzio ideologikotik plano politiko eta konkretura pasa behar dugula uste dut. Zenbat murriztu beharko genituzke CO2 isurketak 2030erako? Zer neurri hartu beharko lituzkete erakundeek energia aurrezteko? Zeintzuk dira gure proposamenak etxebizitza, garraio edo enplegurako? Zeintzuk eta zenbat dira murriztu behar diren sektoreak? Zer proposatzen dugu enplegu gabe geratuko diren langileentzat? Eta aisialdi ereduaz, zer diozue?
Ekonomia berlokalizatzea, nekazal oinarrizko errenta edo materialak birziklatzeko plantak adibide egokiak dira. Kontsumismo eta bizitzaren garestitzearen aurrean, liburutegiak inspiragarriak izan daitezke, objektuen jabego publikoa eta erabilera komunitarioa sustatuz.
Txikiak badira ere, garaipen beharrez dago gehiengoentzat izan behar duen ekologismoa. Bere buruan sinistu eta askorengan ilusioa pizteko. Horretarako, ezinbestekoa da klase ertaineko/gizon/zuri/heldu/aspergarri/liburujale militantearen iruditegia gainditzea. Niregatik, ongi etorriak haize berriak.
Beste gauza askoren artean, datozen urteetan blokatzeak, greba orokor klimatikoak, lurzoru eta azpiegitura handien okupazioak, komunitate energetikoak...antolatuko dituen mugimendu ekologista eraikitzea dagokigu. Eta noski, botereguneetatik bota beharko dugu petrolioko oligarken laguna den hiru letratako alderdia...VOX ez, bestea. Hasteko, legegintzaldi honetarako espero den EAEko Klima Aldaketaren legea galdu ezin dugun aukera da. Eta nola aurre egin lobby fosilari EHtik? Ez daukat argi, baina Repsolek boikot kanpaina indartsu bat merezi du.
Honetaz guztiaz gogoetatzeko, zatoz irailaren 30eko asteburuan Portugaleteko gaztetxeko ekotopaketetara, borrokarako grina eta bizipoza!
Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]
Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]
Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.
Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]
Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.
Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]
Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.
Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.
Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]
Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.