Hilekoaren zikloak kirol emaitzetan duen eragina “gehiago ikertzeko” eskatu zuen Dina Asher-Smith Erresuma Batuko atletak, Europako txapelketan 100 metroko finala azkena bukatu eta egun gutxira 200 metroko finalera lehena sailkatu zenean. Orain arte gaiaz dauden 35 ikerketa aztertzen dituen 2021eko azterlanera jo dugu eta arrazoi ematen dio Asherri: ikerketa gehiago behar dira. Baina bada oinarririk pentsatzeko obulazioaren fase bakoitzak eragin diezaiokeela indarrari eta ariketa aerobiko eta anaerobikoei.
Hilekoaren zikloaren faseen eragina atleten errendimenduan: narratibaren errebisio bat azterlana argitaratua dute 2021ean lau ikerlarik: Mikaeli Anne Carmichael, Rebecca Louise Thomson, Lisa Jane Moran, eta Thomas Philip Wycherley-k. Environmental Research and Public Healt aldizkari zientifikoan argitaratua den lanak argi dio: “Kirol-zientzien alorreko ikerketa gehienak gizonetan egin dira, eta ikerketa horren emaitzak modu desegokian aplikatu zaizkie emakumezko atletei”. Ikerketa gehiago beharrezko direla nabarmentzen dute, hilekoa duen kirolari bakoitzak berari egokitutako entrenatzeko, errekuperatzeko eta jarraipena egiteko modua izan dezan.
Eliteko kirolari emeetan %67 eta %91 artean dira hilekoa dutenak eta hauetatik erdiak gutxi gorabehera erabiltzen ditu antisorgailu hormonalak, eta beste erdiak ez. Beraz, kirolari emeen proportzio handi batek ditu hormonen gora-behera ziklikoak.
Ikerlanak erakusten duen irudian ikus daiteke obulazioaren zikloan dauden faseak eta hauetako bakoitzean zer gorabehera izaten dituzten hormona esanguratsuenek. Estrogenoak efektu kitzikatzailea du eta progesteronak aldiz, inhibitzailea.
Ikerlan honen arabera, “suposatzen da indar eta potentzia emaitza handiagoak gertatuko liratekeela progesterona baxu geratzen denean (fase folikularrean, hau da, hilekoa isurtzen denean), eta bereziki honekin batera estrogenoa puntu maximora iristen denean (fase folikular berantiarrean). Eta indar txikiagoko emaitzak gertatuko lirateke progesterona altua denean (fase luteoan edo umetokiko fasean)”. Baina ikerketetatik ezin daiteke ebidentziarik ondorioztatu, zeren azterlan honek berrikusi dituen ikerketatik bostek diote baietz, eragina duela obulazio faseak indarrean eta beste bost ikerketak, berriz, ezetz diote.
Obulazioaren zikloak giharren eta tendoien zurruntasunari ere eragin diezaiokeela dio azterlan honek, estrogenoa handitzeak zurruntasuna murriztu dezakeelako, kolageno dentsitatea murrizten baitu gihar eta lotailuetan. Ondorioz, sprint laburrak edo jauzi anitzak egin behar dituzten probetan hanketako lesio arriskua handiagoa edo txikiagoa izan daiteke obulazio fase bakoitzean. Baina hainbat ikerketek eman dituzten emaitzak oso kontraesankorrak dira puntu honetan ere: ikerketa batzuen arabera badu eraginik, eta beste batzuen arabera ez.
Progesterona igotzean gorputzaren termoerregulazioa (tenperatura mantentzeko gaitasuna) aldatu egiten da, gorputza gehiago berotuz eta ondorioz, eragin negatiboa edo positiboa izan dezake errendimenduan, egiten den kirolak irauten duen denboraren arabera: gorputz tenperaturaren igoerak errendimendua hobetzen du abiadura eta potentzia eskatzen duten iraupen laburreko jardueretan. Aldiz, jarduera luzeetan, gorputz-tenperatura igotzeak tentsio termorregulatzaile eta kardiobaskular handiagoa eragiten du eta erresistentzia-errendimendua mugatzen du. Baina honetan ere ikerketek ondorio anitzak eman dituzte.
Gorputz masa handitzea kalterako da erresistentzia aerobikoan emaitza onak lortzeko. Errendimendu anaerobikoa ere gutxitzen da gorputz masa handituta. Obulazio zikloaren hainbat fasetan atleta emeen gorputz konposizioa aztertu zuten zenbait lanek diote baietz, gorputz masa eta gorputzeko ur kopurua handitu egiten zirela fase folikularretik (hilekoa jaisten denetik) umetoki faserainoko tartean. Hau lotuta egon daiteke progesterona handitzen den heinean intsulina gutxitzearekin eta aldosterona handitu heinean likidoak atxikitzearekin. Aldiz, beste ikerketa batzuek diote atleten gorputz konposizioan ez dutela eraginik obulazioaren faseek.
35 ikerlanen berrikusketa egiten duen azterlan honek dio, hamabost ikerlanek adierazi zutela baietz, obulazioaren faseek errendimenduetan eragina dutela eta 20 ikerlanek, aldiz, ez zutela frogarik aurkitu obulazio faseek errendimenduari eragiten diotela esateko. Eraginik izan dela ondorioztatu duten ikerlanetatik abiatuta, ondorio hauek ateratzen ditu azterlanak: “Badirudi fase folikular goiztiarrean (hilekoa den egunetan) litekeena dela errendimendu aerobikoaren emaitzak hobetzea, baina indar-errendimendua jaitsi egiten da; era berean, erresistentzia murriztu egiten da obulazio-fasean, eta indarra eta errendimendu anaerobikoa, aldiz, hobetu egiten dira fase horretan”.
Ikerketetan parte hartu duten atleten %50-71k adierazi du entrenamenduetako errendimenduan eragina duela obulazioaren faseak eta %49-65ek adierazi du lehiako errendimenduan eragina duela. Obulazioaren fase batzuetan indarra, abiadura eta potentzia ezberdina sumatzen dute. Atletek diote errendimendua hobea dela obulazioaren fase guztietan, hilekoa isurtzen den fasean (fase folikular goiztiarrean) eta umetokiko fase berantiarrean (irudian lutear berantiarra izendatua) izan ezik.
Errendimendua gutxitzen dela sumatzea bat dator hilekoaren sintomen agerpenarekin. Eta errendimendua gutxitu zaiela sumatu duten atletek gehien adierazten dituzten arrazoiak dira nekea edo lozorroa sentitzen dituztela. Eliteko hainbat kirolarik beste motibo hauek ere eman ditu errendimenduaren kalterako: hilekoaren lehen egunetan arreta desbideratzen zaiela hilekoaren minetara eta jarioz blaitzeko kezka izaten dutela.
Ikerketa batzuek erabili izan duten metodoak zalantzak sortzen dituela azaldu du azterlanak. Esaterako, obulazioaren zikloak kirolean duen eragina aztertu zuten hiru ikerketa atleten oroitzapenetan oinarrituak dira, hau da, ikerketan parte hartu hartu zutenei gogoratzeko eskatu zitzaien. Azterlanak dioenez, “litekeena da dena ez oroitzea eta ondorioz, parte-hartzaileek zikloak jardunean duen eragina handiestea edo gutxiestea”.
Hamasei ikerketak, obulazioaren zikloaren bi fase baino ez zituzten aztertu, eta hamasei ikerketa horietatik hamarrek ondorioztatu zuten zikloak ez duela eraginik kirol errendimenduetan. Azterlanak zera eskatzen die etorkizuneko ikerketei: “Gomendio berriena da gutxienez hiru fasetako emaitzak ebaluatu behar direla, zehazki fase folikular goiztiarra (hilekoa isurtzen denekoa), obulatorioa eta umetokiko ertaina, ingurune hormonal bakarrak baitira”.
Arintasunari buruzko ikerketarik ez dagoela ere seinalatu du azterlanak. Eta ikertu egin behar dela ea obulazio faseek arintasunean eraginik baduten, honek ondorioak izango bailituzke jauzi eta lasterketa kirolen errendimenduetan.
Kirol mota batzuk oso gutxi aztertu direla ere nabarmentzen du: kanpoan egiten diren talde kirolak askoz gutxiago ikertu dira, banakakoak baino. Ikerlanak aitortzen du ez duela atleten errendimendu kognitiboa aztertu: “Aitortzen dugu kognizioak garrantzi handia duela kirolariaren errendimendu orokorrean, bereziki kanpoan egiten diren talde-kiroletan”.
Azterlanak ohartarazten du berrikusi dituen ikerketa batzuek ondorioztatu dutela obulazioaren faseek kirolean duten eragina “ez dela esanguratsua”, eta agian alde horiek ez direla estatistikoki esanguratsuak izango, baina eliteko kirolerako hain direla "esanguratsuak", ezen garaipena edo porrota ekarri baitezaketen. “Adibidez, ikerlan batean ez zen estatistikoki esanguratsua izan 100 metroko estilo libreko igeriketa probetan igerilariek 2,3 segundo azkarrako igeri egin zutela umetoki berantiarreko fasean, hilekoaren fasean baino. Kontuan hartu behar da, datu horietan oinarrituta, obulazio faseak eragin handia duela igeriketaren errendimenduan, 1,95 segundoko aldea egon baitzen lehen eta zortzigarren egin zuten igerilarien artean estilo libreko 100 metroko finalean, 1992ko Olinpiar Jokoetan”. Horregatik eskatzen du azterlan honek, kirol eremuko ikerketek kirol emaitzen parametroak hartu behar dituztela kontuan ondorioak aztertzerakoan.
Ikerlanak seinalatzen du oso kontuan hartu behar dela gorputz bakoitzari ezberdin eragiten diola obulazioaren zikloak: gogorarazten du hilekoa dutenen artean badirela obulazio faseek aldaketa handiak ekartzen dizkieten gorputzak eta askoz gutxiago eragiten dietenak.
Era berean, hilekoaren aurreko sintomak asko nabaritzen dituzten eta ez dituzten gorputzen analisiak egin behar direla ere jasotzen du, “menstruazio-aurreko sindromeak atletak errendimenduan aldaketa handiagoak egitera bultzatzen ote dituen zehazteko”.
Azterlanak nabarmentzen du aparte ikertu beharrekoak direla antisorgailu hormonalak hartzen dituzten gorputzak, hauetan gertaera hormonalak bestelakoak baitira.
Eta baita ere zehazten du obulazio ziklo “eumenorreoikoa” ez duten gorputzak (21-35 egun bitartean irauten duten zikloak hartzen ditu eumenorreoikotzat) ere ikertu behar direla: “Berrikuspen zabala beharko litzateke konplexutasunak behar bezala aztertzeko”.
Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.
Pertsona oso energetikoa da eta gorputzak uzten dion bitartean “ahalik eta gehien” disfrutatzen saiatzen da Espe Ciriza Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteko kidea (Iruñea, 1981). Endometriosia dauka, eta horren ondorioz, “izugarrizko” min... [+]
Norbere zikloaren ezagutza ugalkortasunetik harago ezinbestekoa dela uste dute sortzaileek, eta oinarrizko hiru puntu errespetatu dituzte Zikloan web aplikazioa egiterakoan: ikuspegi feminista kritikoa, datuen babesa eta euskara hutsean izatea.
Asenna Nafarroako Endometriosi Elkartea sortu dute gaixotasuna ikusarazi, elkar babestu eta formakuntzak emateko. Salatu dute “gutxi” ikertzen dela eta mediku batetik bestera ibili behar dutela.
Europar Batasunean hilekoaren minaren ondoriozko baja aitortu duen lehen estatua da Espainiakoa. Abortuaren Legearen erreformak jaso ditu neurriok.
Hainbat gaztek ginekologoarekin duten lehen harremana korapilatsua izan ohi da. Euren bizipenak eta kezkak kontatu dizkigute Aroa Sotelok (Bilbo, 1998), Ainhoa Labairuk (Bilbo, 1998), Naiara Martinek (Mar del Plata, Argentina, 1990) eta Uxue Reyk (Iruñea, 1997). Lehenago... [+]
Imajinatu, nonbait honetako elkarteren batean, neska sartu berri batek, inozentzia osoz proposatzen duela komunean, komuneko papera dagoen moduan, konpresak edo tanpaxak jartzeko. Eta komuneko papera jartzeaz arduratzen den kidea guztiz asaldatzen dela bere adinean konpresak... [+]
Bartzelonako Clínic ospitaleko Ginekologia eta Obstetrizia saileko arduraduna eta Society of Endometriosis and Uterine Disorders elkarteko presidentea da Francisco Carmona (Jaen, Espainia, 1959). 2021ean Endometriosis. La guía para entender qué es y... [+]
Ane Narbarte Lasa eta Maddalen Aristegi Sanchez oiartzuarrak dira Loregorri proiektuaren sortzaileak, “ziklizitatea eta hilekoa askatasunez bizitzea” helburu duen egitasmoa. Euskal Herri osotik euskarazko tailerrak emateaz gain, haiek ekoiztutako konpresa ekologikoak... [+]
Odola dario literaturari artikuluan euskal literaturan hilekoak bete izan duen tokiari erreparatu genion, aztertzeko nola irudikatua izan den. Artikulu haren segida da honakoa, baina fokua pixka bat zabalduta: testuaz gain irudiak ere barne hartzen dituzten lanei erreparatuko... [+]
2019an hitzeman zuen PSOE eta Podemosen gobernu koalizioak hilekorako produktuen BEZa jaitsi edo ezabatuko zuela, baina azkenean 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan txertatuko dute neurria, BEZa %10etik %4ra apalduta.
- Ba al zatoz, izeba? –galdetu zidan bainujantzia soinean eta loredun flotagailuak besoetan.
- Bai. Egon pixka batean, komunetik pasa behar dut eta –erantzun nion maitekor.
- Lagunduko dizut! –Eskutik helduta abiatu ginen eskaileretan gora.
Soinekoa... [+]
Nola dago irudikatua hilekoa euskal literaturan? Ainhoa Aldazabal Gallastegik esku artean ibilitako liburuetan aurkitu ditu, besteak beste, hain hedatuak dauden hilekoarekiko isiltasuna, tabua eta mina, baina baita hilekoaren beste perspektiba bat plazaratzen duten narrazioak... [+]
Erresuma Batuko Dina Asher-Smith zen Munichen jokatu berri diren Europako Atletismoko Txapelketan 100 metroko lasterketa irabazteko hautagai nagusia, baina azkena egin zuen. BBC hedabidearen elkarrizketan aditzera eman du hilekoaren eraginek zaildu ziotela lasterketa eta kirol... [+]
Bizitzak buelta asko ematen ditu. Nork ez du esaldi hori entzun eta esan? Bizitza faseak dira, ziklikoa da eta momentura egokitzen joaten gara. Badu bertute hori gizakiak. Egokitzearena. Baina zer gertatzen da hileko ziklikotasunarekin? Munduaren erdia gara gutxi gorabehera... [+]