Beti egiten du ilusio berezia artista euskaldun bat Euskal Herritik kanpo ikusteak, beti dago urduritasun eta konplizitate puntu bat. Poesia i més festibala ospatzen du urtero udan Palau fundazioak, Maresme eskualdeko herrietan emanaldiak antolatuz. Motoz egin dugu Sant Esteve de Palautorderatik Caldes d’Estrac-erako bidaia.
Verde Prato
NOIZ: Uztailak 10
NON: Caldes d'Estrac (Herrialde Katalanak)
Fundazioaren eraikinaren atzeko aldean dagoen lorategian dugu gaurko zita. Lekua eta bertako bistak ederrak dira. Giro herrikoitik, ordea, gutxi du, egia esan, Kataluniako festibal pijo horietako bat da – giro eta prezio aldetik– . Gaur kantatzera datozenak ez bezala, heldua da publikoa, orokorrean.
Looper-a eta teklatua lagun igo da Ana Arsuaga oholtza txikira eta Lourdes Iriondoren hitzekin eman dio hasiera emanaldiari. Ez da gutxi tolosarrak bere ahotsa kontrolatzeko duen gaitasuna, baina batez ere, bere ahotsa kanta berean esaldi batetik bestera ilundu edo argitzeko duena. Bada jende bat bere vibrato bereizgarria izatea ere lortzen duena eta Verde Prato da horietako bat.
Gaztetasuna nabari bazaio, ez da gaztetasun inuzente bat interpretatzerako orduan duena. Presentzia eta segurtasuna – edo itxura, behintzat– soberan ditu agertokian, kanta batetik bestera pasatzeko tartean irribarre urduri batek umiltasuna eta urduritasun puntu bat erakusten baditu ere. Hor bakarrik igartzen da zaurgarri. Baseen gainean dantzatzeko eta a capella kantatzeko arazorik ere ez du, mikrofonoarekin edo gabe –esanen nuke hauetako batean harrapatu nauela kantuan–.
Esku bat bularrean eta urdailean bestea kantatzen du dantzan edo teklatuan ez badabil eta agudoetara igotzera zihoala nekienean sufritzen banuen ere, aldiro erakutsi du erregistro zabalaren erabateko kontrola. Looper-ak eta aurreprogramaturiko baseak dituzten kantak zailak dira bukatzen, ez dago aukera handirik ez bada gutxinaka bolumena jaitsi edo bat-batean eteten direla, eta bortitzak egin zaizkit batzuetan bukaera horiek.
Hamar bat abestiko kontzertua eskaini du tolosarrak, Kondaira eder hura diskokoak gehienak, baina baita argitara eman dituen Jaikiera-ko azken biak, beste berriren bat eta bi bertsio ere. Eskertzekoa izan da bertsioak bertsio izan direla, ez kanten interpretazio soil. Hertzainaken eta Kortaturen abesti bana bere egin du Verde Pratok, armonia garbiak ateraz eta melodiak leunduz, horiei protagonismoa emanez.
Oholtza gainekoak beti du eskerrak emateko ardura, baina gauza desberdinengatik eman daitezke eskerrak: etortzeagatik, isilik egoteagatik, dantzatzeagatik… "Eskerrik asko etortzeagatik eta hain errespetutsu izateagatik", bota du musikariak. Pentsa zer bizitzeko prest igotzen den oholtzara musikaria, bueltan errespetua jasotzeagatik ere eskerrak ematen baditu modu naturalean.
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]