Nor garen eta zer izan nahi dugun...

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta egin ote dugun, nor garen, zer izan nahian…

Herri zapalduak badituzte joera amankomunak: herri zapaldu gisa beraiek ezin direla zapaltzaile izan sinisteko jarrera, batetik; eta bestalde nahia, beraiek nazioartean badirela esateko, bertako pertsonaia edo lekuak ezagutaraziz. Kurduak preso duten Ocalanen irudia eta Jineologia (emakumeen zientzia) zabalduz dabiltzan bitartean, euskal instituzioei Elkanoren jai eguna izendatzea otu zaie.

"Kurduak preso duten Ocalanen irudia eta Jineologia (emakumeen zientzia) zabalduz dabiltzan bitartean, euskal instituzioei Elkanoren jai eguna izendatzea otu zaie"

Munduan zehar dekolonitatearen eztabaida pil-pilean dagoen unean, estatuak plazetatik erausten ari direnean, Euskal Herriko jauntxoek nahiago izan dute, borroka eta erresistentzia moduak, lekuak edo pertsonak gogoratu baino, kolonialismoa, ustiapena eta esklabotza erabili duten gizonezkoekin eusko labela saldu. Horrela munduan ezagutuko gaituztelakoan, Gaztelugatxeren moduan, horrek ekarri dituen ondorioekin… Zoritxarrez, joera hori instituzioetatik haratago doala konturatu naiz uda beroko egun batean.

Donostiara joan eta gida-turistiko baten hitzek estutu didate arnasa. Espainiarrez, beste lelokeri pilen artean hor bota die entzuleei: “Hemen erromatarrak etorri aurretik ba omen zebilen algun Argiñano euskara hitz egiten”. Alabak ikusi du nire asmoa, “Ama ez esan ezer” eskatu dit. Berari bota dizkiot galderak: hau al da nor garen kontatzeko era? Espainiarrek edo turistek entzun nahi dutenera kontakizuna moldatzea? Erresistentzia txiste bihurtzea?

Hondarribira jarraitu dugu bidaia. Alaba eta biok euskaraz hitz egiten entzuten ditugun pertsonak zenbatzea erabaki dugu. Gaurkoan hamar, gehienek txakur eta umeekin, gero beraien artean espainiarrez… Alardean zer ospatzen den kontatu diot eta fundamentalisten emakumeekiko jarrera. Harrituta entzun ditu ene hitzak. Turismo burgesa eta eskuindarra ene begietan eta belarrietan. Hondartza ertzean lagunen zain gaude eserita. Eskatu gabe egoera surrealista batean sartu gaituzte. Madrileko kolegio aleman batera joaten den bost urteko mutiko batek, bere adineko beste mutiko frantsesari erdiko hatza erakutsi eta burla egin dio biluzik zegoelako.

Euskararen txantxangorriak estutu dit arnasa. Nola da posible Euskal Herriko hizkuntza hitz egiten delako pegatinak ikustea?

Bizi garen lekuan beste zer hizkuntza dakizkiten adierazten dute letreroek...
Nor garen eta zer izan nahi dugun (ez) dago salgai!!!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Txatarra

Usainak keinuren bat eskatzen zuen, baina berak egin ez zuenez (ezin zitekeenez beste usainik espero), besteok ere ez. “Ez, ez, ez daude denak. Bizirik dirautenen atalik ez dago, ez dut inor bizirik utzi, adibidez, ezpainik gabe (ikusi dituzue? Horiek perfektuak iruditzen... [+]


2024-07-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hemengoa

Ordenagailua itxi, txankletak jantzi, eguzki-kremaz laztandu. Nora zoaz oporretan? Oporrak egitea nonbaitera joatea dela normalizatu dugu, deskantsuak distantzia behar duelako, diogu. Eta bidaia egitean, turista bilakatuko gara, izendapen aldaketak deserosotasun bat sortzen... [+]


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-10 | Roser Espelt Alba
Industria-politikaren egia deserosoa

Mundu mailako ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen COVID-19aren ostean. Orain, baina, gorakada hori agortze-fase batera heldu den zantzuak agerikoak dira, krisi klimatikoak nabarmen baldintzatuta: munduko potentzia nagusien ekonomiaren hazkunde-tasa murrizten ari da,... [+]


2024-07-10 | Castillo Suárez
Jogurtak ordainetan

Nire lehendabiziko poema liburua argitaratu nuenean errezitaldi bat ematea eskaini zidaten unibertsitate batean. Musikariak dirutan kobratu zuen eta niri Jorge Oteizari buruzko liburu bat eman zidaten, hartu ez nuena, baneukalako etxean. Horixe izan zen onartu ditudan eskaera... [+]


2024-07-10 | Sukar Horia
Ingreso altuko eremua

Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko zabalgune burgesera astelehenetik ostiralera. Hasiera batean 2000. urtea baino lehen matrikulaturiko... [+]


2024-07-10 | Bea Salaberri
Zer egin nahi duzu geroan?

Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik... [+]


Lan merkatuaren oreka liberala

Kapitalismoan lana salgai bat da, beraz, ohiko ekonomialarien pentsamoldea jarraituz, eskaintza eta eskariaren arteko orekak bai prezioa, bai kantitatea erregulatu beharko lituzke. Agerikoa denez, hori ez da errealitatean betetzen. Emango balitz, lan harremanak leherraraziko... [+]


Materialismo histerikoa
Eutsi beldurrei

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik... [+]


Eguneraketa berriak daude