Aktorea, antzerki zuzendaria, gorputz askatasunaren aldeko aktibista eta Operació biquini (Flamboyant, 2021) liburuaren idazlea da Júlia Barceló (Bartzelona, 1985). Presio estetikoaz eta antzerkiak gorputz aniztasunaren alde apustu egiteko beharraz solastatu gara.
Noiz eta nola hasi zinen sufritzen dugun presio estetikoaren kontzientzia hartzen?
30 urte nituenean argi ikusi nuen ez nuela bizitza osoa pasa nahi nire gorputza aldatzeko obsesioarekin; aktorea izatea niretzat ez da hori. Dieta gehiago egiten nituen heinean, okerrago sentitzen nintzen nire gorputzarekin. Halaxe hasi nintzen bizipen hori politikoki artikulatzen eta, zorionez, konturatu nintzen ordurako feminista anitzek egina zutela lan hori. Grasofobiaren aurkako aktibistak eta euren borroka ezagutzea izan zen lehen agerkunde garrantzitsuena. Gorputz askatasunaren aldeko borroka da eurena baina guztioi egiten digu mesede, sekula ezin izango diet eskertu erakutsi didaten guztia.
Presio estetikoa ideal estetikotik dator, baina nor dago horren atzean?
Hor dago koxka. Patriarkatuak geure gorputzen gaineko kontrola izateko tresna da presio estetikoa, horretaz konturatzea da askatzeko lehen urratsa da. Geure gorputzarekiko lotsa sentitzen badugu produktu eta dieta anitz erosiko ditugu, eta horrek diru anitz mugitzen du. Alegia, kapitalismoak behar batzuk sortu ditu gure gorputza kanpoko baliabideekin aldatzeko; aspalditik egiten du eta halaxe jarraituko du. Horregatik garrantzitsua da argi edukitzea ez dela inor jaiotzen bere gorputza gorrotatuz, sistemak behartzen gaitu errefusatzera. Kaiola bat da, suntsitu beharrekoa.
Nola eragiten digu presio estetikoak?
Modu anitzetan. Jaterakoan, besta batera joatean, hondartzan edo piszinan bainatzen garenean, gure sexu harremanetan, lana bilatzean… dirudiena baino hagitzez sakonagoa da. Eta arazoa da presio estetikoa betidanik ulertu dela “emakumeek buruan duten tontakeria” baten gisan. Gorputzaren askatasunaren aldeko aktibistek aldarrikatzen duguna da ezin dela hutsaldu, ondorio ikaragarriak dituelako eta gure gorputzen kontrako indarkeria estetikoa eragiten duelako.
Ideal estetikoa “tranpa” bat dela diozu, zergatik?
Naomi Wolf-ek dio ideala dela ez delako existitzen. Sekula ezingo dugu ideal estetikorik lortu, sekula. Gertu sentitu arren, gorputza beti zahartzen delako, mila modutan aldatuz. Eta ez hori bakarrik; ideal estetikoa ere aldatuz doa, eta argaltasuna beti mantentzen den arren, garai bakoitzean erabakitzen da zer den balioduna eta zer ez, garaian garaiko kosmetika edo moda enpresei interesatzen zaienaren arabera. Adibidez, zelulitisak ez zion inori axola norbaitek erran zuen arte garaitu behar genuela. Eta zelulitisarekin amaitzea zentzugabea da, betileak kentzea zentzugabea den bezala: emakumeen %90ak baino gehiagok du eta, beraz, borrokatzen ari gara naturala den zerbaiten kontra.
Presio estetikoak bereziki zigortzen ditu aktoreak, ezta?
Sistemak errepresentazioak sortzeko behar duen pieza gara. Denak funtzionatu dezan, ideal horren eredu izan behar dugu. Horregatik da hain garrantzitsua kamera eta agertokien atzean dauden pertsonek ikuspuntu feminista izatea beti; irudikapena aldatuz eta gorputz aniztasunaren aldeko egiazko apustua eginez soilik borrokatu ahal izango dugulako presio estetikoaren kontra. Antzezpen eskoletatik hasi beharra dago, ezin zaio inori aktorea izateko aukerarik ukatu gorputz normatiboa ez izateagatik; hori gertatzen bada ogibide gisa porrot egin dugu.
Indarkeria estetikoak maila desberdinak ditu. Irakurri dut aurten, guttienez, zazpi emakume hil direla klinika klandestinoetan egindako ebakuntza estetikoetan. Indarkeria estetikoaz nahikoa hitz egiten dugu?
Emakumeen kontrako indarkeria guztiak bezala, isilarazita eta normalizatuta dago. Esther Pineda aktibista, hain zuzen, gisa honetako indarkeria ikusarazteko borrokatzen ari da, ebakuntza estetikoen harira. Hala ere, “ongi egindako” ebakuntzek ere ondorio arriskutsuak izan ditzakete, eta informazio gutxi dago horren inguruan. Jendeak informazioa izango balu, seguruenik, ez luke ebakuntzarik eginen eta, beraz, enpresei ez zaie interesatzen. Funtsezkoa da kirofanotik pasa aurretik edo dieta bat egin aurretik informazio guztia edukitzea.
Operació biquini liburuan elikadura intuitiboaz solasten zara. Zer da zehazki?
Janariarekiko harremana fokuratzeko modu bat da. Evelyn Tribole eta Elyse Resch nutriologoek izendatu zuten horrela, eta defendatzen dute elikadura murrizketek, luzarora begira, geure gorputzarekin dugun harremana sendatzea baino gehiago arazoak sortzen dituztela. Izan ere, dietaren kulturak gu argaltzea nahi du, baina gure osasunak berdin dio. Elikadura intuitiboarekin, aldiz, pisua ez da ekuazioan sartzen, baina bai elikadurekin harremantzeko modua: errurik gabe eta ongizatea bilatuz jatea, bertzeak bertze. Niretzat inspiratzailea izan zen, dieta anitz egin ditudalako. Zorionez, geroz eta nutrizionista gehiago dira dietaren kulturaren kontra daudenak eta errespetuz lan egiten dutenak. Adibidez, Raquel Lobatón, eta bere elikadura inklusiboa.
Udan presio estetikoak gora egiten du. Zein uste duzu dela erronkarik garrantzitsuena? Nola hobetu dezakegu gure gorputzarekin dugun harremana?
Hasteko, gure gorputza gorrotatzera garamatzaten mezu toxiko horiek guztiak nondik datozen jakitea ezinbertzekoa da. Atzetik dagoen makinaria identifikatzea eta indarkeria direla argi izatea. Ez diogu inori deus zor: ez argal egotea, ez depilatzea, ezta azal bikaina izatea ere. Gure segurtasun falta ingurukoekin konpartitzea ere garrantzitsua da. Eta, batez ere, gainontzekoen gorputzekin atseginak izatea: iritzirik ez ematea eta gorputz aniztasuna dagoela onartzen hastea, eta azkenik, hori ospatzea.
“Haurtzaro normatiboa izan nuen arren, nerabezaroan halabeharrez sentitu nuen nire gorputzean zeozer gaizki zegoenaren sentsazioa. Garairik okerrena 18 eta 20 urte bitartekoa izan zen, aktore profesionala izatea erabaki nuenean: epaituago sentitzen nintzen nire gorputzaren formagatik eta, nolabait, behartuta sentitu nintzen dieta eta kirol anitz egitera. Kontraerran etengabekoan bizi nintzen: nire gorputzarekin gustura egon izan naiz beti, baina, era berean, exijentzia ikaragarria zen. Sentsazioa argia zen: argaldu behar duzu, lana izan nahi baduzu”.
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]
Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]
Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]
Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean, Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]
Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]
Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.