“Haur bat nahi nuke gizonik gabe”


2022ko uztailaren 20an
Ene anaia femeninoa | Marina Tsvetaieva, itzulpena: Joxe Mari Berasategi | Erein & Igela, 2022

Epigrama bilduma da Natalie Clifford Barney idazle estatubatuarraren 1920ko Pensées d’une Amazone liburua. Asko eta askotarikoak dira pilatzen dituen pentsamenduak. Liburuaren hasieran 50etik gora eskaintza ageri dira, eta Barneyk irakurleari diotso berea hauta dezala. Horrela egin daiteke gero datozen epigramekin ere, pentsamendu solteak dira asko, haien artean kontraesankorrak batzuk, baina XX. mende hasierako kontzientzia feminista eta bakezale baten –berearen– berri ematen du.

Liburu horretako lehen atalean emakumeei esleitzen zaizkien rolez ari da, besteak beste, baita gerraz eta maitasun heterosexual eta homosexualaz ere. Horrela dio epigrametako batek: “Gure etxe bakartietara hurbil daitezela suak garbitutako horiek guztiak: gizon baten emaztea, ama edo arreba baino hobeak izango gara, gizonaren anaia femeninoa izango gara”.

Liburu horri, esaldi horri, erantzuten dio Marina Tsvetaievaren Ene anaia femeninoa gutun luzeak –Gutuna amazonari du azpi-izenburua–. Barneyk harreman lesbikoez eta amatasunaz esandakoei erantzuten die bereziki. Asko dira, hau bezala, Tsvetaievak beste idazle batzuei eskainita idatzitako testuak. Harremana izan zuen bere garaiko poeta ugarirekin, eta badirudi, testuaren hasieran esaten duenagatik, Barneyrekin ere topo egin zuela. Parisen erbesteratuta egon zen Tsvetaieva 1925etik 1939ra, Errusiako Iraultzan zurien aldeko jarrera harturik. Tsvetaieva erbesteratu politiko errusiar bakartu eta txiroarekin alderatuz, baina, bestelakoa zen Barneyren Parisko bizitza, Jacob kaleko Adiskidetasunaren Tenpluan saloi literario ezagunak egiten zituen.

Poeten poeta izan zen Tsvetaieva, baina ukoarekin eta bazterketarekin egin zuen topo behin eta berriz: bai literarioki, ingurune literarioetan lekurik ez baitzuen topatu, bai politikoa eta soziala ere, batekoek zein bestekoek mesfidantzaz ikusten baitzuten. Gerora egin da ezagunago bere obra, eta euskaraz, oraingoz, bere Bukaerako poema ere irakur dezakegu, Josu Landaren itzulpenean.

Ene anaia femeninoa prosan idatzitako testu autobiografikoen artean kokatzen da. 1933an hil zen Tsvetaievak sutsuki maitatu zuen Sofia Parnok poeta, eta min horretatik edaten dute hitzok, harremanak utzitako orbainen eta maitale ohiaren heriotzaren zauri berritik. Harreman horretan bizitakoaz baliatzen da harreman lesbikoez eta amatasunaz gogoetatzeko.

Liburuan dioenez, haur bat edukitzearen desirak egiten du ezinezko harremana, “haurra” da Barneyk bere epigrametan askotan aipatu baina inportantziarik ematen ez diona, Tsvetaievak haren hitzetan kausitu duen hutsunea, hainbeste min dakarkiona: “Sahats bat desesperatzen ikusten dudanean konprenitzen dut Safo”.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


Eguneraketa berriak daude