Matrix: berehalako mezularitza libre eta deszentralizatua

  • Gaur egun Internetek duen arazorik handienetakoa da ia dena enpresa erraldoi gutxi batzuengan zentralizatuta dagoela.
    Sarritan hitz egin dut horretaz, Elhuyar aldizkariko Mundu digitala atalean zein Sarean.eus agerkari digital honetan.

Hau bezalako milaka matrix nodo daude munduan barrena, guztiak elkarrekin konektatuta.
Hau bezalako milaka matrix nodo daude munduan barrena, guztiak elkarrekin konektatuta.

2022ko uztailaren 15ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zentralizazio horren arazoaz eta deszentralizazioaren beharraz egin nuen sarreratxo bat militantzia digitaleko nire printzipioak azaldu nituen artikuluan eta xeheago aztertu deszentralizazioari eskainitako beste batean. Bada, gaurkoan deszentralizazioaren gaian sakondu nahi dut baina komunikaziorako tresnen eta, zehazkiago, berehalako mezularitzaren gaiari helduta, eta honen adibide den Matrix tresna aurkeztu.

Komunikaziorako tresnen zentralizazioa
Argi dago azken urteotan Internet bidezko komunikazioetan zentralizazio izugarria eman dela, hau da, komunikazio horiek hornitzaile gutxi batzuen bitartez egitera pasatu gara, horrek dakartzan arazo guztiekin: dependentzia, kontrola, aberastasunaren pilaketa… Ohitu egin gara eta ematen du ezin duela bestela izan, baina oso oker dago horrela pentsatzen duena: ez du zertan horrela izan, ez zen horrela duela gutxi arte, eta badaude alternatibak.

Hastapenetatik eta ia-ia atzo arte, komunikazio digitala ez da zentralizatua egon. Komunikazio protokoloak estandarrak izan ohi ziren, hornitzaile ezberdin ugari zeuden eta kontu batekin zein besterekin izan elkarrekin komunikatzea posible zen. Horien adibide dira telefono mugikorra, SMSa edota posta elektronikoa. Euskalteleko bezeroek Movistar-ekoei dei diezaiekete, edo Gmail dutenek Hotmail dutenei idatzi.

Baina ondo dakigunez, azken urteotan tresna horien erabilera behera joan da eta berehalako mezularitzak ordezkatu ditu. Eta berehalako mezularitzan erabiltzen diren tresnak zentralizatuak dira. Tresna edo zerbitzu bakoitzak protokolo propio bat erabiltzen du eta zerbitzu beraren bezeroekin soilik komunikatzeko balio du. Eta helburua ahalik eta jende gehienarekin komunikatu ahal izatea denez, azkenean zerbitzuetako bat gailentzen joaten da eta monopolioa lortzen du, aipatutako dependentzia, kontrola eta aberastasuna lortuz. Horren adibide garbia Whatsapp da. Pentsa, munduko (edo behintzat Mendebaldea esaten zaien herrialdeetako eta beste askotako) jendearen komunikazio guztiak enpresa horren esku daude!

Jende asko badago konturatuta Whatsapp-ek duen botere horretaz eta gainera atzean dagoen enpresa Facebook izanik, alternatibak bilatzen dizkiote. Asko Telegram-era pasatu ziren, behintzat AEBetako enpresa bat ez delako eta app-a software librea delako. Beste batzuk Signal-era, pribatutasuna gehiago babesten duelakoan. Baina horiek denek ere arazo bera dute: zerbitzu zentralizatuak dira, komunikazio guztiak beraien zerbitzarietatik pasatzen dira eta enpresa bereko erabiltzaileen artean komunikatzeko soilik balio dute. Azkenean horietakoren batek jendeak Whatsapp uztea eta merkatuan gailentzea lortuko balu, arazo bera izango genuke berriarekin.

Alternatiba deszentralizatua: Matrix
Zorionez, badaude berehalako mezularitzarako aukera deszentralizatuak. Ezagunena eta arrakastatsuena (uler bedi arrakastarena termino erlatibotan, oraindik ere oso-oso minoritarioa baita), ziurrenik, Matrix izango da. Beraien webgunean dioten bezala, Matrix.org izeneko irabazi asmorik gabeko fundazioak bultzatzen duen proiektua da Matrix. Denbora errealeko komunikazio seguru eta deszentralizatuak aurrera eramateko protokolo estandar ireki bat definitzen dute (zerbitzari-bezero eta zerbitzari-zerbitzari arteko komunikazioekin) eta berau inplementatzeko zerbitzarien zein bezeroen aldeko programak eta SDK-k garatzen dituzte software librean. Matrix-ek mezularitza zein audio- edo bideo-deiak egitea ahalbidetzen du, muturretik muturrerako zifratzearekin.

Bikaina, ezta? Eta nola has naiteke Matrix erabiltzen? Bada, berehalako mezularitzako zerbitzu guztietan bezala, telefonoan app bat instalatu behar duzu, baina besteetan ez bezala, ez dago app bakar ofizial bat. Protokolo irekia denez, bezero software ugari dago (zerrendan ikus daitekeen bezala, telefono mugikorreko app-ez gain ordenagailuan instalatutako programen bidez ere erabil daiteke, edo webgune batzuetan ere bai), ezagunena Element izanik.

Whatsapp, Telegram, Signal edo Discord inoiz erabili baduzu, badakizu instalatu ostean telefono zenbakia ematea nahikoa duzula erabiltzen hasteko. Hori izango da nolabait zure kontuaren identifikadorea eta horren bitartez aurkituko zaituzte. Matrix-en, aldiz, bi pauso eman behar dira. Lehenbizi, zure hornitzaile izango den zerbitzaria edo nodoa aukeratu behar duzu. Esan dugunez, protokolo deszentralizatua da Matrix eta zerbitzari edo nodo ugari daude zerbitzua eskaintzeko. Hauetako edozeinetan ireki dezakegu kontu bat eta nodo horretako zein beste edozeinetako erabiltzaile guztiekin komunikatu gaitezke. Ondoren, gure kontuaren izena aukeratu beharko dugu (zerbitzari horretan inork ez duen bat). Matrix sareko gure kontuaren izena edo identifikadorea aukeratutako izenak eta hornitzailearen domeinuak osatuko dute, e-mail kontu baten antzera.

Eta zein nodo edo zerbitzari daude aukeratzeko? Nodorik handiena Matrix.org fundazioak berak mantentzen du, eta hain handia izatearen arrazoia da Element eta beste bezero gehienek defektuz hori eskaintzen dutelako, baina askoz gehiago daude eta deszentralizazioaren mesedetan beste batzuen artean banatzea komeni da. Bestalde, protokoloa irekia denez, zerbitzariko software asko dago software librean eta edonork muntatu ditzake nodo berriak, adibidez Matrix.org erakundeak berak mantendutako Synapse softwarea oso erraz instalatzen da. Pentsatzekoa da (eta espero dezagun hala izatea) nodo askoz gehiago agertzen joango direla, txikiagoak, lokalak, pribatuak… E-mailarekin (lehen) bezala, Matrix nodoak jarri beharko lituzkete martxan enpresek eta elkarteek eta kontuak eskaini euren langile eta bazkideei. Berdin maila ezberdinetako administrazioek euren herritarrentzat. Edota, zergatik ez, lagun talde edota familietan. Nik neuk Matrix zerbitzari bat jarrita dut neure zerbitzari batean domeinu propioarekin; familiakook kontu bana daukagu eta gure artean komunikatzeko erabiltzen dugu, aldi berean munduko beste edozein Matrix erabiltzailerekin komunikatzeko baliatu daitekeelarik.

Dena abantaila eta gauza onak direla dirudi, beraz. Baina badago arazo bat, handia, eta ez dena berez Matrix-en errua: oso erabiltzaile gutxi dituela. Esan dudanean familiako Matrix zerbitzariak balio digula gure artean egiteaz gain munduko beste edozein Matrix erabiltzailerekin komunikatzeko, jende guzti hori oso jende gutxi da. Nire kasuan, familiaz gain dudan kontaktu bakarra da Matrix kontu bat irekitzeko konbentzitu nuen lagun bat, eta hiru talde jarraitzen ditut Matrix-en daudenak (Librezale, Hezkuntzan ere Librezale eta Software Libre Zalantzak). Jendearekin komunikatzeko balio duen tresna batek bere zentzu guztia galtzen du ia inork ez badu erabiltzen eta oso jende gutxirekin besterik ezin bagara komunikatu. Apurka-apurka erabiltzaileak lortu behar dira gero eta praktikoagoa izateko eta kopuru kritiko bat lortuta gurpil zoroa hausteko. Ea ba…

Amaitu aurretik, bi ohar
Matrix ez da berehalako mezularitzarako dagoen protokolo edo zerbitzu deszentralizatu eta libre bakarra, gehiago badaude. XMPP, adibidez, Matrix baino lehenagokoa da; garai batean dezente erabiltzen zen Linux munduan (Jabber izena zuen, Pidgin bezero programak erabiltzen zuen), baina orain atzean geratu dela dirudi. Edozein modutan, ez dut arrazoi berezirik Matrix aukeratzeko XMPPren ordez eta hautua ez da ezagutza sakonean oinarritua. Nire zerbitzari propioan berehalako mezularitza zerbitzari bat instalatu behar nuen garaian, lagun batek berau aipatu zidan, eta gainera instalatzeko XMPP baino errazagoa iruditu zitzaidan, besterik ez. Orain, artikulua idazterakoan, Matrix aukeratu dut hobeto ezagutzen dudalako eta, esan bezala, zabalduago dagoen inpresioa dudalako, ez besterik.

Azkenaldian ari naiz irakurtzen Matrix-en aurkako hainbat gauza: Matrix.org-i informazioa bidaltzen zaiola, sortzaileen eta Israelen arteko loturak, pribatutasuna ez duela behar bezainbat gordetzen… Niri oso arraroak egiten zaizkit esaten diren horiek, dena software librean baitago eta ikus baitaiteke zer egiten duen, eta erreferentziazko ditudan zenbait proiektu librek erabiltzen jarraitzen dutelako. Konspiranoia itxura dute, edo proiektu arerioen desinformazio saiakerak. Baina onartu behar dut ez dudala gaian asko ikertu. Hala ere, artikuluarekin aurrera egin nuen. Beste norbaitek informazio gehiago badu kontrako argudioen inguruan, erantzunetan komentatu dezala, eta behintzat balio beza artikuluak eztabaida pizteko, denon artean gehiago jakiteko eta, gauza txar horiek benetakoak badira, ezagutarazteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia berriak
Teknologia
Hildakoen txatbotak

Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]


2025-03-05 | June Fernández
Meloi saltzailea
toXic

Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]


Animaziozko Film Onenaren Oscarra software librearekin sortutako ‘Straume’ pelikulak irabazi du

Gints Zilbalodis zuzendari letoniarraren Straume filmak irabazi du 2025eko Animaziozko Film Onenaren Oscar Saria. Pixar eta Dreamworks estudio handiei aurrea hartu dien filma 3D irudigintzarako software libreko Blender tresna erabiliz sortu dute.


TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-20 | Sustatu
Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.


Teknologia
Hezkuntza sistemaren ahots bateratua

Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


“Hezkuntza sailburuaren determinismo teknologikoak kezkatzen gaitu: bai ala bai sartu behar da, modu akritikoan”

Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


Eguneraketa berriak daude