Lagun onak


2022ko uztailaren 06an
Argazkia: Txalo
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ostiral arratsaldea da, eguna luze joan da, astea luze joan da, baina antzerkirako azken orduko gonbidapena onartuta bagoaz Konpromisoa antzezlana ikustera Donostiako Antzoki Zaharrera. Azken orduan iritsi gara leihatilara, sarrerarik gabe, eta ordu gazteari eskerrak bete ditugu hutsik geratzekoak ziren bi eserleku. Eguraldi ederra dago kanpoan, jende andana kaleetan, eta uda giroak kanporantz tiratzen du.

'Konpromisoa'
NOIZ: uztailak 1
NON:  Antzoki Zaharra (Donostia)

Obraz ezer gutxi jakin gabe aulki gorrian eseri eta adin media zenbat jaisten dugun kalkulatu, zaila da esaten, baina puntu batzuk bai, zalantzarik gabe. Nola idazten da antzezlan baten erreseina? Saiatu naiz esaldi batzuk gogoan gordetzen, izenak gogoratzen, trama gertatu ahala birpasatzen, gaietan eta obrari koherentzia ematen dioten elementuetan arreta jartzen, antzezleen lana balioesten. Esaldi bat gorde dut: “Etsairik okerrena beti amen esaten duen laguna” –edo antzeko zerbait–. Arrieta –ezkerrekoa, benetakoa, aldaketak ekarriko dituena– eta Mentxaka –eskuinekoa, betikoa, ustela – lehendakarigaien arteko debatearen aitzakian hasten da taula gainean ageri diren bi lagunen arteko hizketaldia. Ramon Agirre, German antzezlearen paperean eta Joseba Apaolaza, Tomas idazlearen paperean, elkarrizketa zirtolarian abiatu dira. Komedia arina da Konpromisoa, eta hala ere baditu ezustekoak, betiere tentsioa momentu egokian umorez askatzeko. Zuhaitz Gurrutxagak osatzen du hirukotea, Gonzalo etxe-eroslearen paperean, German eta Tomas aspaldiko adiskideen arteko tirabiran harrapatuta geratuko da pisu zaharrera heldu bezain laster.

Beste esaldi bat, airean: Antzerkia bizitza da eta bizitza antzerkia –edo horrelako zerbait, uste dut–. Aktoreek antzokiari berari eta publikoari egiten dizkioten erreferentzietan eta obrak aurrera egin ahala eraikitzen doazen fikzio edo asmakeria geruzetan hartzen du antzerkiaren joko hirukoitz horrek. Gonzalo bera ere ikuslea da obraren barruko kontakizunetan, batzuetan gertatzen ari denaren lekuko soila den arren.

Philippe Claudelena da obraren jatorrizko testua, Martin Agirrek itzuli du eta Begoña Bilbao Lejarzegik egin ditu bertsio honen zuzendari lanak. Oso ona da moldaketa, frantsesezko jatorrizkoa erabat desagertu baita euskarazko bertsioan. Elkarrizketetan dago Konrpomisoaren gakoa, abiadan igarotzen da, hitzak bihurrituz egiten du aurrera, barrea eraginez. Aldi berean, laguntasunaz ari da, laguntasunaz eta maitasunaz, lagun ona izateaz, pertsona ona izateaz. Batzuetan axalekoa irudi dezake, axalekoa dirudi ere bizitzak askotan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

2025-02-03 | Euskal Irratiak
Antton Luku
“Egiazko urtats da inauterien momentua”

Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


Eguneraketa berriak daude