Euskadiko prostituzioari buruz Emakundek argitaratu duen azken txostenak emakumeengan jarri du arreta berriro, eta negozioa mugitzen duten enpresaburuen papera gutxietsi du. La trata de mujeres y niñas con fines de explotación sexual en Euskadi: necesidades y propuestas (Emakume eta neskatilen salerosketa helburu sexualekin Euskadin: beharrak eta proposamenak) txostena Deustuko eta Comillasko unibertsitateetako kideek koordinatu dute.
Ikerketaren zati handi bat GKEekin eta klubetako lau enpresabururekin egindako elkarrizketetan oinarritzen da, Eusko Jaurlaritzako arduradunen eta jarduera-lizentziak ematen dituzten udaletxeen parte-hartzerik gabe. Txostenean aipatutako azterlanetako baten egilea, euskal abokatu ezaguna, hilabete honetan sartu da kartzelan, bikotekide ohiari tratu txarrak emateagatik kondenatua.
2018ko datuekin egindako txostenaren arabera, Euskadin prostituzioari loturiko 56 klub, 57 agentzia eta erlaxazio zentro eta 380 etxebizitza daude, eta 2.308 emakume inguru ari dira prostituzioan. Egunean bi bezero izatea kalkulatzen du, zerbitzuko bataz beste 60 euroko kobratuz, eta ondorio hau ateratzen du: “66.470.400 euro dira guztira”.
"Bizkaiko industrialde batean kokatuta dauden zenbait klubi buruz ari da, baina ez du aipatzen horietako baten jabea Ertzaintzako buru bat izan zela"
Ez dira xehatzen emakumeek beren zerbitzuengatik proxenetei ordaintzen dizkieten ehunekoak, edo proxeneten hoteletan, klubetan eta etxebizitzetan lo egiteagatik ordaintzen dituzten alokairuak, ezta ordaintzen dizkieten elikadura-pentsioak edo kontrol medikoen gastuak ere.
Beste behin ere, prostituzioan aritzeagatik atxilotutako emakumeei buruzko datuetan jartzen da arreta, proxenetismoagatik atxilotutakoen estatistikarik gabe, eta atzerriko nazionalitateko proxeneten kasuak baino ez dira aipatzen.
Azterlanak 2002. urteaz geroztik bildu ditu datuak. Hala ere, ez du aipatzen Espainiar Estatuko kluben etekinak zuritzearen aurkako sarekada handienak, 2015. urteko Pompeya operazioa, euskal enpresa bat zuela jomugan, Estatuko 50 klubek Gipuzkoako Larratruk enpresarekin zutelako lotura.
2015era arte, Espainiar Estatuko klubetan indar handiena izan duen enpresaburu taldeak –La Rosa–, polizia-mafiekin zerikusia duenak, Euskadin zuen egoitza. Emakunderen azterlanak “la recta del amor” aipatzen du ere: Bizkaiko industrialde batean kokatuta dauden zenbait klubi buruz ari da, baina ez du aipatzen horietako baten jabea Ertzaintzako buru bat izan zela 2006ra arte.
Ez da gai arrotza, ez ofizioz, ezta maila pertsonalean ere. Mallabiko gure baserri alboan klub bat zegoen, Egin egunkariko Bilboko egoitza klubez inguratua genuen, Bilbo Zaharrean bizi nintzela gertu nituen eta Ordiziratu naizenetik ere ez ditut urruti.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]