Hiru hilabetez, Alemanian kasik doan –9 euro hilabeteko!– bidaiatzeko aukera, horra harri batez bi txori hil nahia: garraio publikoak sustatuz ingurumenari lagundu eta inflazioagatik urduri dabilen herritarra baretu. Lortuko ote ditu helburuak? Deutsche Bahn tren konpainiak, bada ez bada ere, ohartarazi du trenak jada atzerapenez dabiltzala eta zaharkitutako azpiegiturak moldatu arteko urteetan gorabehera handiak izango direla.
Aspaldiko uda beroena izanen da, ez izan dudarik, 2022koa. Lurraren klimaren berotzeak eragindako galda biziari gehitu baitzaizkio energia krisia, jendeak langabeziaz eta bizitzaren garestitze handiaz zigortu dituen estualdi ekonomikoa, Ukrainako gerra eta –iragartzen zaigunez– baita elikagaien urritze orokorra ere.
Gobernuek fite mugitu beharra daukate herritarrei erakusteko ondo ulertu dutela haien ezinegona: estatu guztiek iragartzen dituzte neurri sozial deigarriak, atzo bertan aipatu ere ezin zirenak merkatuaren indarrak jainkotu dituen Mendebalde neoliberalean: batak familia zaurgarrientzako bonuak, besteak deskontuak gasolinaren prezioan, honek energiaren multinazionalei hegalak moztea, hurrengoak garraio publikoak kasik debalde…
Hilabete osorako balio
duen 9 euroko tiketa
ezarri dute, uda honetan
edozein garraiobide
publiko erabiltzea
ahalbideratzen duena
Alemaniako gobernuak asmatu du deigarriena. Sozialdemokratek, Berdeek eta Liberalek osatutako koalizioak iazko udazkenean gobernu programan garraiobide publikoen sustatzeaz adostutako neurri izarretako bat ekainean gauzatu du: aurtengo udarako ezarri dute hilabete osorako balio duen 9 euroko tiket unibertsala, herrialde barneko edozein garraiobide publiko erabiltzea ahalbideratzen duena. Gobernuak 2.500 milioi euroz elikatu duen 9-Euro-Ticket operazioa uler daiteke alemanak hiru hilabetetan egiten ari diren test moduan ere, agintariek ezarritako neurri sozialek zein eragin eta ondorio dituzten frogatzeko. Horiek eta askoz gehiago beharko baitira, aditu askoren iritzian, udazkenean asko estutuko den krisi orokorraren aurrean bake soziala kontrolpean edukitzekotan.
Maiatza amaitzerako zazpi milioi tiket salduak zituzten eta garraio publikoaren patronalak kalkulatu du uda osoan zehar 30 milioi tiketen langa gaindituko dutela. Berehala zabaldu dira neurriaren arrakasta erakusten duten jende mugimenduen albisteak. Nius egunkari digitalean Salvador Martinez Masek kontatua du Mendekosteko zubian zientoka punki gazte eta ez hain gazte bildu zirela Alemaniako iparrean dagoen Sylt ugartean ospatutako hiru eguneko jaialdira, “ordu luzez bidaiatu ostean, transbordo ugari eginda. Hedabide eta sare sozialek erakutsi dituzte punkiok Sylteko hiriburu Westerlandeko plaza nagusian festa zalapartatsuan. Leku turistiko eta nahiko elitista den Westerlandeko irudiok –askori oroitarazi dizkietenak Berlin edo Hanburgoko auzo alternatiboetako asteburuetakoak– ez ziren posible izango ez balitz izan 9 euroko tiketarengatik”.
Txalo orokorren ifrentzuan, neurriokiko fidagaitz eta kritikoak ere asko dira, Thomas Schnee kazetariak kontatu duenez Billet de train à 9 euros en Allemagne : entre enthousiasme immédiat… et déraillement à venir ("9 euroko tren txartela Alemanian: berehalako ilusiotik… badatorren istripura") kronikan, Marianne astekarian. Länder autonomoetako agintari batzuen ustez, jarritako helburua ezingo da lortu soilik 2.500 milioi euro inbertituz. Landa eremuko eskualdeak dira kexu, batez ere, hiru hilabeteko operazio honek funtsean hiritarrak lagunduko dituelako, baserri eremuetan egin beharreko inbertsioak berriro ere ahaztuta.
Alemanian azken
hamarkadetan autoaren
mesedetan inbertsiorik
gabe baztertutako
garraio publikoei begira
jarri dira orain agintariak
Garraiobide publikoen erabiltzaileen elkarteak eta ekologista asko ere ez daude pozik, agintariek funtsezko arazoari heldu ordez opor garaiko demagogia egin omen dutelako. Eta funtsezko arazoa zein den azaltzera etorri da… nor eta gure SNCF, RENFE eta Euskotrenen parekidea den Deutsche Bahn-eko zuzendaria: egia dela azken hilabeteetan lau trenetik hiru beranduegi dabiltzala, Alemanian sartuta daudelako zaharkituta dagoen trenbide sarearen matxurak konpontzeko eta azpiegitura osoa modernizatzeko lanetan. Richard Lutzek gaineratu du egoera hau ez dela bideratuko gutxienez… 2030 urtea arte!
The Local albistegi elektronikoak Brian Melicanen sinadurarekin argitaratu du: Germany’s €9 ticket for summer is just a gimmick, not a solution ("Alemaniako 9 euroko tiketa trikimailu bat da, ez soluzioa"): “Herritarrok, batez ere ni bezala gure bizi osoa garraio publikoan egin dugunok –autoa gidatzen ere ez dut ikasi– ez genuke erori behar euforia orokortu honetan eta zorrotzago aztertu beharko genuke zein diren 9 euroko tiketaren balizko helburuak eta ea lortu ote ditzaken. (…) Nire ustez, 9 euroko tiketa ez da eraginkorra izango, eta hori onenean; zeren eta txarrenean desastre txiki bat izango da”.
Gobernu koalizioan, neurri honen helburua Berdeentzako da tiket kasik dohainekoarekin garraio publikora erakartzea sekula interesatu ez zaizkien herritarrak, autoen erabilera gutxituz. SPD sozialdemokratak udako pizgarri ekonomiko bat, opari bat, eman nahi lieke krisiak estutasunean jarri dituen herritarrei opor garaian. Garraio publikoak maite ez dituzten FDPko liberalek ez dute oztoporik jarri, aldi berean autoentzako erregaien prezioetan ere laguntzak erabaki direlako –liberalek sekula ez dute sinetsi garraio publikoan–.
Garraiobide publikoen
erabiltzaileak eta
ekologista asko ez
daude pozik, agintariek
arazoari heldu ordez
opor garaiko demagogia
egin dutelako
Alemanian, dio Melicanek, garraio publikoen okupazio tasa %80an baldin bazegoen, neurri honekin lortuko dena da tren eta autobusetan jende pilaketak handitzea, noiz eta COVID-19a erabat kontrolatu gabe dagoen eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa denean. Ororen buru, lehendik tarifa normalekin ere bidaiatzeko arazorik ez zeukaten askok orain hiru hilabetez kasik doan bidaiatu ahal izango dute; garraio publikoen betiko erabiltzaileek, berriz, sufritu beharko dute antxoak latan bezala bidaiatu beharra… eta uda amaieran tarifa arruntak itzultzean zerbitzu publikoak aurkitu daitezke erabiltzaile jaitsiera handi batekin. Hori litzateke 9 euroko tiketaren ustezko arrakastaren paradoxa.
Azken hamarkadetan auto pribatuaren mesedetan inbertsiorik gabe baztertutako garraio publikoei begira jarri dira orain agintariak Alemanian, ea horrekin arindu dezaketen bizimoduaren garestitze orokorrak eta zehazki erregaien prezio esajeratuak jendeetan eragindako larritasuna. Aurretik ezin jakin ea 9 euroko tiketarena suertatuko den arrakastatsu edo porrot, baina bai da ziurra ekain, uztail eta abuztuan luzatuko den esperimentuak informazio ona emango duela bai jendeen jokabideez eta bai garraio publikoaren lorpen, ezintasun eta beharrez. Norbait egongo al da Euskal Herrian ere esperimentu horri begira.
Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".
Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte.
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.
Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
Code Rouge mugimenduko ekintzaileek hainbatetan salatu dutenez, irabazi geroz eta handiagoak lortzearren Total Energies enpresak ingurumena kutsatu eta lekuko komunitateak kaltetzen ditu. Horregatik blokeatu dute Belgikako Feluy hirian duen fabrika, eta protestak egin dituzte... [+]
Azkenaldian bestelako argumentuak landu dizkigute, Euskal Herriko inguruetan makroproiektuak beharrezkoak direla konbentzitu gaitezen. Erakusgarria iruditu zitzaidan honekiko, Bizkaiko EHNEren webgunean Jauzi Ekosoziala ekimeneko partaide bati argitaraturiko artikulua: "Por... [+]
Joan den irailaren 3an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuak Nafarroako Energia Planaren eguneraketa publiko jarri duela. Urrats garrantzitsua izan beharko luke horrek gure komunitatearen etorkizunerako, energiak zein beronen erabilerak gure... [+]
Nafarroako Energia Eraldatzen poligono berriztagarri handien aurkako koordinadorak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia da. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz hausnartuko dute.