“Ahaldundu gabeko emakumea errentagarriagoa da sistema kapitalistarentzat”

  • Feminidad salvaje (Feminitate basatia) eta El niño que quería dar abrazos (Besarkadak eman nahi zituen mutikoa) liburuekin egin du debuta literaturan Sonia Encinas (Madril, 1987) komunikatzaile eta sexologo feministak. Bi liburu horietan emakumeon sexualitatearen tabuarekin amaitzea eta gure semeentzat maskulinitate anitzen erreferentziak sortzea da bere erronka nagusia.

“Emagaldu, puta eta urdangaren estigmak pisu ikaragarria izaten jarraitzen du oraindik. Eta estigma hori da, bertzeak bertze, emakumearen sexualitatearen kontrako kontrol baliabiderik ohikoena” (Argazkiak: David F. Sabadell)
“Emagaldu, puta eta urdangaren estigmak pisu ikaragarria izaten jarraitzen du oraindik. Eta estigma hori da, bertzeak bertze, emakumearen sexualitatearen kontrako kontrol baliabiderik ohikoena” (Argazkiak: David F. Sabadell)

Sexu hezkuntza boterea dela diozu. Zergatik?

Jaiotzen garenetik hiltzen garen arte sexualitatea gure bizitzetan presente dagoela kontutan hartuta, gure mugarri nagusietakoa da. Baina sexuak tabua izaten jarraitzen du oraindik, eta sistemak jartzen digun hesi hori garaitzea ezinbertzekoa da boterea berreskuratzeko. Sexualitatea informatuta bizitu behar dugu, sinesmenak eta mugak alde batera utziz, ongizatea eta osasuna bermatzeko.

Feminidad salvaje liburua hasten duzu mezu argi batekin: “Geure sexu ongizateari hautsa kendu eta lehentasuna emateko, ezinbertzekoa da isiltasun mendeak alde batera uztea”.

Noski. Emakume guztiak sexu ongizateari lehentasuna emateko gai gara, baina hori lortzeko bidea luzea da. Sexuaren inguruko desinformazioa eta isiltasuna mende anitzetan luzatu da, eta hori gainditzeko erabakigarriak dira denbora, exigentziarik eza eta mimoa. Gainera, sexu ongizatea ongizatearen parte da eta, zoritxarrez, gizarte honetan ez diogu ongizateari tarterik uzten. Horregatik, hori lortzeko, kanpotik jarri dizkiguten egiturak hautsi behar ditugu.

“Emakume sexualak sistema gogaitzen du”, diozu. Zergatik?

Jakina. Emagaldu, puta eta urdangaren estigmak pisu ikaragarria izaten jarraitzen duelako oraindik. Eta estigma hori da, bertzeak bertze, emakumearen sexualitatearen kontrako kontrol baliabiderik ohikoena. Ez hori bakarrik; sistemari ez zaio interesatzen emakume sexuala, ahaldundu gabeko emakume bat anitzez errentagarriagoa delako sistema kapitalistarentzat.

Zer erran nahi duzu?

Saldu digute emakume gisa maila batean egon behar garela. Emakume batek maila horretan ez dagoela sentitzen duenean, kanpoan bilatuko du bere baitan faltan somatzen duen hori. Halaxe hezi gaituzte. Eta sexualitatea ere modu horretan bizi dugu: plazera sentitzea merezi ez dudala pentsatzen badut, kanpoan bilatuko ditut politikoki zuzenagoak diren estimuluak. Tira, jakina da emakume eredugarriak bere burua bukaerarako uzten duela beti, zaintzailea dela…

Sare sozialetan sexualitateaz gehiago hitz egiten da azkenaldian. Gauzak aldatzen ari dira?

Argi dago gaur egun badugula sexualitateaz askatasunez solasteko espazioa eta azken hogei urteetan garapena egon dela zentzu horretan. Baina, hala ere, sexualitatea ulertzeko nire moduarekin talka egiten duten diskurtsoak nagusi dira oraindik. Mugimendu feministaren baitan ere, emakumeon adierazpen sexualen kontrako diskurtso zigortzailea nagusi da oraindik.

Eurovision jaialdian Espainiaren ordezkari izandako Chanelekin  gertatu zenaz ari zara, adibidez?

Bai, hain zuzen ere. Beti bezala, emakumeak jo puntuan gaude, gozatzen dugulako edo ez dugulako gozatzen, gorputza erakusten dugulako edo ez dugulako egiten… Baina beti gaude seinalatuta, zaila da bizipenaren eta adierazpen sexualen konplexutasuna jasotzen duten diskurtsoak aurkitzea.

Amatasunarekin ere gertatzen da. Historikoki deserosoa izan da feminismoarentzat…

Nik ez diot feminismoari eskatzen modu homogeneoan pentsatzea. Pertsonalki, bai amatasunari zein sexualitateari dagokionez, nire argudioekin desberdintzen diren abiapuntuetan gogoetarako mezu interesgarriak aurkitzen ditut. Mugimendu feministak milioika lagun elkartzen dituela kontutan hartuta, ez da errealista iritzi bakarra egotea. Polarizazio politiko handiko testuingurua bizi dugu eta feminismoan ikusten dut kanpoan gertatzen denaren isla.

Tira, gatozen berriz zurera. El niño que quería dar abrazos ipuina argitaratu berri duzu. Noiz eta nola jaio zen proiektua?

Instagramen behin idatzi nuen gure semeak feminismoan heztearen erronkaz. Testu hura birala egin zen eta argitalpen proposamen bat jaso nuen haurrentzat feminismoaz idazteko. Izan ere, eurentzat ikuspuntu feminista duen literatura falta da. Nik nire esperientziaz solastu nahi izan nuen, beti egiten dudan bezala. Etxean nire semeak zereginen banaketa berdinzalea ikusten du, hazkuntzan inplikazio berdina dugu, baina etxetik kanpo jasotzen duenak ikuspuntu desberdina emango dio. Ikusten dituen marrazki bizidunek bezala. Eta eremu horietan guztietan oraindik ere genero estereotipoak errepikatzen dira. Liburuan, azkenik, maskulinitateaz solastu naiz, garrantzitsua iruditzen zaidalako mutil bezala hazten den haurrak jakitea ez duela zertan kaxa jakin baten barruan egon behar beti, desberdina izan daitekeela.

Zein da erronka nagusia emakumeok sexualitate feminista bizitzeko?

Begirada feministaren bitartez sexualitateaz errurik gabe gozatzen hastea. Euren burua erdigunean jartzea, gizonezkoen sexualitate heterosexuala alde batera utzita.

Eta bukatzeko, zein da gakoa maskulinitate anitzak bermatzeko haurrengan?

Haurren sentikortasuna besarkatzea. Eta horretarako heziketa ezinbertzekoa da, gauzak errotik aldatzeko. Begirada datozen belaunaldietan jarri beharra dago, euren emozioak ikuskatu eta espresatzeko heziz.

Emetasun basatia

“Betidanik izan dut sexuarekiko jakin-mina. Ttikia nintzenean argi nuen tabua zela eta nire adineko lagunek irakurtzen ez zituzten sexuaren inguruko kontuak kontsumitzen goiztiarra nintzela. Nolabait aitzindaria izan nintzela gai intimoez solasten. Garai hartan ez nekiena zen gerora, emakume, bikote eta taldeak artatuko nituela euren sexu hazkundean. Baina bai, modu batean edo bertzean sexualitatea betidanik egon da presente nire bizitzan, baita panpinekin jostatzen nintzenean ere: oroitzen dut euren artean harremanak izaten zituztela, afektiboak eta sexualak. Kazetaritza ikasketak bukatu nituenean generoaren inguruan espezializatu nahi izan nuen, eta sexologia eta generoa uztartzen zituen master bat burutu nuen. Horrela konkistatu ninduen sexologiak eta hemen gelditu naiz”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexualitatea
2025-04-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Rowling ala Millerey

Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.

Errazagoa da J.K... [+]


Pintaketa homofoboak egin dituzte Ordiziako alkatearen kontra bere etxetik gertu

Sare sozialetan argitaratutako argazkiaren bidez ezagutarazi du erasoa Ordiziko alkate Adur Ezenarrok. Bere sexu izaerarekiko "harrotasuna eta ohorea" berretsi du, eta azken aldiko "oldarraldia" salatu du.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Hasier Larretxea
“Beharrik gauzak garbi nituela, eta ttiki-ttikitatik garbi jakin nuela zer nahi nuen, zerk erakartzen ninduen”

Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.

 


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]


2025-03-18 | UEU
Ane Ortiz Ballesteros, sexologoa
“Sexualitateaz eta teknologiaz hitz egitea ez da aukera bat, beharra baizik”

"Pornografiaren aurrean nola esku hartu. IKTen erabilera nerabeen eta gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak" ikastaroa emango du Ane Ortiz Ballesterosek (1989, Bilbo). Sexologoa da bera, Training sexologia klinikoan, Genero Berdintasun Teknikaria eta... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


Sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaz zenbait gako

La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


LGBTIQ+ komunitateak Argentinako kaleak bete ditu Mileiren aurka

Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.


2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
“Denok gara sexu-hezkuntzako erreferenteak”

"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude