Hilaren hasieran, Directa-n argitara eman dugu Espainiako Poliziako kide bat bi urtez infiltratu dela etxebizitza eskubidearen aldeko mugimenduan eta Kataluniako ezker independentistan. Ikerketa erreportajeak eragin handia izan du iritzi publikoan eta agenda politikoan.
Bartzelonan, CUPek Unibertsitate Sailari eskatu dio argitzeko nola matrikulatu ahal izan zen polizia unibertsitate publikoan nortasun faltsuarekin. Halaber, Barne Sailari eskatu dio zehazteko zergatik den pertsona bakarra etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik Esquadra Mossoek jarritako isuna heldu ez zaiona.
Madrilen, Kataluniako alderdi independentistek Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren agerraldia eskatu dute. Auzian inolako frogarik gabeko espekulazioak direla adierazi du Marlaskak. Lehenago, bere ministerioak ez zuen adierazpenik egin nahi izan, Poliziaren Zuzendaritza Nagusira desbideratu gintuen, eta zuzendaritzak mezu labur batekin erantzun zigun: “Ez dugu esateko ezer”.
"Barne Ministerioak ez zuen adierazpenik egin nahi izan. Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak erantzun zigun: 'Ez dugu esateko ezer'"
Jakina, ez dugu ezer espero tortura salaketak ez ikertzeagatik Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren zazpi kondena pilatu dituen epaile batengandik. Ez dio ezertarako balio perizial fisionomikoak, ziurtasunez zehazten duena I. J. E. G. polizia eta nortasun faltsuarekin infiltratutako Marc Hernández Pon pertsona bera direla. Ez diote balio ere aurkeztu ditugun dokumentu ofizialek, argitaratutako argazkiak eta engainua berresten duten dozenaka testigantzek.
Harrapatu ditugula onartzea litzateke ametitzea baliabide publikoak bideratzen dituztela kolektiboak espiatzeko, borrokatzen dutenak hezkuntza publikoaren alde, espekulazioaren aurka edo inor etxerik gabe gera ez dadin. Horiek dira Sindicat d 'Estudiants dels Països Catalans, Casal Popular Lina Òdena eta Resistim al Gòtic mugimenduen helburuak, haietan infiltratu zen agente bikoitza prozesu independentistaren aurkako Espainiako Epaitegi Gorenaren epaiaren ondoren. Hori guztia, Pegasus programa israeldarrarekin independentisten dozenaka telefono mugikorren interbentzioarekin paraleloan.
Bi aukera besterik ez zaizkigu bururatzen: edo Kataluniako errealitateari buruz duten ezjakintasuna hain da handia, jarduera publikoa duten eta parte hartzera irekita dauden erakundeen informazioa biltzera bideratu behar dituztela ahaleginak, legez kanpoko edozein jardueretatik aldenduta badaude ere; edo, besterik gabe, beldurra eta mesfidantza piztu nahi dute militanteen belaunaldi berrien artean. Lehenengo hipotesia sinesgarria da, bigarrena, berriz, ondorio saihestezina epe laburrean.
Dozenaka gazte erabat harritu dira jakitean beren kidea, zenbait kasutan laguna, gezurretan aritu zaiela denbora horretan guztian. Frustrazioa erruduntasun sentimenduarekin nahasten da, ustezko “inozotasun” baten ondorioz. Baina argi eta garbi esan behar da maitasuna eta konfiantza izan behar dutela edozein militanteren balio nagusiak. Defendatzen ditugun arrazoiekiko maitasuna, eta bide hori partekatzen dugun pertsonekiko konfiantza.
Marc erretiro batez gozatzen ari da orain, Menorca jaioterrian. Duela hilabete batzuk etxebizitza erosi zuen zergadunon diruarekin: gazte-talde baten salatari aritzeko misio arriskutsua aurrera eramateagatik irabazi duena. Kontatzen digute horretaz harrotzen dela bere lagunen aurrean, berak bezala inoiz ez dutenak ulertuko bizitzako gauzarik politenak ez direla diruagatik egiten, konbentzimenduagatik baizik. Horregatik izan beharko lukete argi Marc bezalako basailu bakoitzeko, ehunka gazte daudela prest beren idealak ez saltzeko. Inoiz ez arte, txibato.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]