Zergatik da eskolan garrantzitsuagoa taula periodikoa ezagutzea, entxufe bat muntatzen jakitea baino? Zergatik ikasten da eskolan prestigioa duena bakarrik? Eta zergatik du prestigio handiagoa eskolan ikasten denak, kanpoan ikasitakoak baino?
Nola atera daiteke gazte bat eskolatik botoi bat josten, paretak pintatzen, edo bizikleta bat konpontzen jakin gabe? Ez al zegoen eskolaren oinarrian bizitza on baterako prestaketa? Eta ez al dira horrelakoak ongi bizitzeko beharrezkoak?
Zergatik ez dugu ikusten, bizitza gris baten patua baino ez dela haurrei eta gaztetxoei eskaintzen ari gatzaizkiena? Ez al gara ohartzen gizarte neurotikoa jasateko beharrezkoa den trebakuntza dela eskola?
Zergatik da hain handia bizitzarako behar dugun ikasketa-multzoaren eta eskolan arrakasta izateko behar dugunaren arteko distantzia?
Zergatik kontsideratzen da inteligenteagoa eskolako jakintzak dituen ikasle bat, beste mota batekoak dituena baino?
"Zergatik da hain handia bizitzarako behar dugun ikasketa-multzoaren eta eskolan arrakasta izateko behar dugunaren arteko distantzia?"
Zergatik gutxitzen da urtetik urtera eskulanari ematen zaion garrantzia eta denbora? Zergatik hobesten da hainbeste jakintza intelektuala? Zergatik ez du langile munduarekin lotutakoak eskolan tokirik? Zergatik ez ditugu ikusten ikasleak apalategiak eraikitzen Lanbide Heziketan baizik, adibidez? Zergatik kontsideratzen dugu horregatik porrot egin dutela?
Zergatik zatikatzen da jakintza ikasgaika, bizitzan ez baldin badu ikasteak horrela funtzionatzen? Zergatik ez dugu nahi bizitzako egoera berez suspergarriak izan daitezela ikasketa integralaren testuinguru eta abiapuntu? Zergatik uste dugu bidaia baten antolaketa ezin dela izan, bere horretan, geografia, matematika, historia, biologia ikasteko nahikoa? Zergatik bilakatzen dugu ikasketa hain aspergarri, hotz, urruneko eta abstraktu?
Zergatik naturalizatu dugu pertsona gazteak eskolan egon behar izatea, zenbat eta zortzi urtez gutxienez, eta 30 bat orduz astean? Zergatik izan behar du eskolak umeen bizitza-esperientzia gehienaren antolatzailea? Zergatik iruditzen zaigu hain garrantzitsua haurrek azkar ikastea berenak ez diren interesen arabera funtzionatzen?
Zergatik esaten diote hezkuntza-sistema, eta ez ikasketarena? Zein da orduan helburua, haurrek ikastea, ala guk irakastea?
Zergatik diseinatzen dugu denok momentu berean ikasi behar dugunaren curriculuma? Zergatik daukagu ume batek zerbaitekiko jakin-mina noiz edukiko duen zehazteko beharra? Zergatik egiten dugu, nahi duten hori eta nahi duten unean ez egiteak ikasteko gogoa itzaltzen duela jakinik ere? Zergatik dugu nahiago haurrek nota onak ateratzea, ikastea baino? Zergatik ordaintzen dugu ikasleen erritmoa ezin errespetatzearen eta arreta pertsonalizatua sakrifikatzearen prezio garestia?
Zergatik dugu beldurra haurrek ez dituztela beharrezkoak diren gauzak ikasiko? Ikasi gabe bizitzea posible baldin bada, benetan da eduki hori beharrezkoa? Zergatik ikasi behar dugu gure benetako beharrari erantzuten ez dion hori? Zergatik da diferentea guri eta botere-sistemari komeni zaiona?
Zergatik normalizatu dugu haurren ikasteko gogoa eta plazer naturala nota-sari diferituek ordezkatzea? Zergatik onartu dugu pertsonen kalifikazioa, eta horiek izatea gainera porrotaren ala arrakastaren definitzaileak? Zergatik uste dugu lehia eta hierarkia hain berezkoa duen erakunde batean elkartasunak tokia izan dezakeela?
Zergatik sailkatzen ditugu haurrak adinaren arabera? zein beste komunitate naturaletan gertatzen da hori?
Zergatik ez dugu ikasgelen disposizioan berean antzematen heziketa-erakundeen diziplinatze borondatea?
Zergatik...? (Zuk erantsi galdera).
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]