Itzulera etengabea

MZk nik baino hobeki esplikatzen baitu –eta Senekak baino, gaurkoago–, esan dezagun harekin, baiki, betirako bagina bezala bizitzeko joera dugula, joera tentela. Eta, halaber, heriotza gure bizitzatik egoztekoa. “Gure gizarteek herio usaineko edozer ezkutatu eta kanporatzen dute”, dio MZk: “Berriki arte, zaharrak etxean zeuden, eta itzaltzen zihoazen bitartean bizitza biloben bitartez berritzen ikusten zuten. Ontsa hiltzeko bide bat zen. Aldiz, orain, zahar-etxeetan, bertakoak elkartzen dituen bakarra da berehala hil behar dutela. Horregatik dute zahar-etxe askok beilatoki eta are errausketa-labe kutsu nabarmena”. Ordea, arazo dirudiena, ondo begiratuta, “zorte handia da, sakonki bizi nahi izatera bederen, hil behar dugula egunero gogoratzea”. Bizitzeaz hiltzen gara, zioen Axularrek, eta hiltzeaz bizitzen.

Nietzschek badu pasarte bat, bestalde, ospetsu bilakatu dena honezkero, zeinean imajinatzen duen deabru batek proposatzen diola bizitza amairik gabe bat bizitzea, baldintza batekin, hori bai, behin eta berriro hastea, orain artekoa bezala, detailerik txikiena aldatu ezinik: “Bizitza hau, orain bizi duzun bezala eta bizi izan duzun bezala, beste behin ere bizi beharko duzu eta ezin konta ahala aldiz, eta ez da ezer berririk izango bertan, baizik eta oinaze eta plazer bakoitza eta pentsamendu eta hasperen bakoitza eta zure bizitzako txiki eta handi guztia zuregana itzuli beharko da segida berean. Eta era berean armiarma hau eta ilargi-argi hau zuhaitzen artean, eta era berean une hau”. Itzulera etengabea. Prest egongo zinateke? Adèle Van Reeth, arrapostuan: “Ezustekorik ez, inprobisaziorik ez, aldaketarik ez. Ideia jasanezina da”.

Deabruak erakutsiko liguke, hartara, egia gordin bat. Orain daramazun bizimodua da eraman nahiko zenukeena? MZ, berriz: “Bizitzak ez du inongo xederik. Eta, hain zuzen, horrexek bilakatzen du bizitza bikain eta liluragarri (...) geure esku dago bizitza nahi adina helburuz eta esanahiz hornitzea”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2022ko ekainaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea  |  Dani Blanco
#3
Gorka Bereziartua
#4
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Gasteizkoak talde antimilitarista
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]


2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


Eguneraketa berriak daude