Krakovia | Goizalde Landabaso-Etcheverry | Erein, 2021

Gogoz heldu diot liburuari, desberdina izango delako sentipenarekin. Jaione Dagdrommerren portada hegaldun eta urbanoa begiratu dut. Zeruak hartzen du zatirik handiena eta txori asko ageri dira. Hegan libre. Libre. Portadako irudiak hasierako orrietatik irakurriko dugunarekin egingo du kontrastea; izan ere, protagonista ospitalean dago: itxita, ezlekuan, kanpokoarekin kontaktu gabe ia eta shock egoeran.

Bi mundu topatuko ditugu, bi espazio eta, beraz, bi denbora: protagonistaren barne munduan gertatzen dena alde batetik, barne bakarrizketa forman irakurtzen duguna: haluzinazioak, ametsak, irudimena, bere buruarekin dituen elkarrizketak. Eta denbora motel pasatzen delako sentsazio itogarria. Beste alde batetik kanpoko mundua agertzen zaigu: pasarte deskribatzaileagoak dira eta ospitaleko beste pazienteak, medikuak, erizainak, agertzen dira, dinamikak eta arauak kontatzen dizkigu. Galdeketak, sendagaiak... betiere protagonistaren begiradatik, baina erritmo biziagoan gertatzen direnak.

Ezin dut, ordea, estiloaz hitz egin estiloez ez bada: kapitulu batzuk denborak markatutakoak dira, letra larri batzuekin idatziak, egoeraren gogorra eta desesperazioa agertzen dutenak. Beste batzuk elkarrizketa forman daude, protagonistak jasaten dituen galdeketak bortitzak direla agerian utziz. Galdera erretorikoz josita dago liburua, protagonistak egoerari buruz eta bizitzari buruz bere buruari egindako erantzunik ez duten galderez josia. Estilo horiek guztiek ezinegon puntu bat sortzen dute –seguruenik protagonistak berak bizi duen egoeraren isla–. Ondo lortu du idazleak sentsazioa ekartzea.

Estiloan nabarmentzeko beste zerbait iruditzen zait erreferentzia kultural ugari dagoela. Unibertso bat osatzen dute eta antzezlan batean bezala agertzen direla iruditu zait. Sartu, batzuetan egoera absurdo bat eszenifikatu eta eszenatik aterako balira bezala. Idazleak, ipuingileak, kazetariak, zinemagileak, aktoreak, politikariak, abeslariak, kantuak, poetak, liburuetako protagonistak, musikariak, pintoreak, bidaiariak, liburuak, dantzariak, pelikulak aipatzen dira. Hauek adibide batzuk: Penélope, Ulises, Marilyn, Roch Liechtenstein, Marx anaiak, Thierry Malandain, Nelly Bly, Alexandre Dumas, The Swell Season, Anna Karenina, Mikel Laboa, Jara, Star Wars, Stephen Hawking, Edgar Allan Poe, Mary Oliver, Jasone Osoro, Pudre Lord, Steve Moqueen, Drácula, Jose Emilio Pacheco, Xabier Lete, Fidel Castro, Maria Callas….

Liburuan aipatzen den The Swell Season taldea entzuten idatzi dut kritika, unibertso kultural berri baten atea ireki baitit Goizalde Landabasok. Eskerrik asko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Lore bat izan zen

Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025

--------------------------------------------------------
Liburu honetara hurbiltzen dena harrituta gera daiteke, liburu... [+]

Matxinadara!

Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024

--------------------------------------------------------------------
 

Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]


Humanismotranshumanismo...

Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024

-----------------------------------------------------------

Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]


Mona Lisaren lapurreta

Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024

---------------------------------------------------------

1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]


Etxea. Aitarena, amarena, ahizparena. Nirea

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024

-----------------------------------------------------

Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]


Dramaturgoen ‘herstory’-rako

Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024

---------------------------------------------------

Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]


Arriskuen aurrean, Ernaux

Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024

-----------------------------------------------------------
 
Klinikoa, zorrotza, politikoa, intimoa, autobiografikoa. Horrelakoak erabili izan dira maiz Annie Ernauxen lana eta idazketa... [+]

Errugabetasuna frogatzen

Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024

--------------------------------------------------

Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]


Eklipsea

Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024

-------------------------------------------------------

Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]


Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Eguneraketa berriak daude