Eskubideen arteko talkan, indarrak erabakiko du

Etxebizitzaren merkantilizazioa ukatu ezin dugun errealitatea da. Eta horren atzean hainbat ebidentzia tragiko daude: etxegabetzeak, etxebizitza duina eskuratzeko ezintasuna, espekulazioa, alokairuagatik itota bizitzea… Finean, jabetza-pribatuaren logikaren inposizio basatia. Honen aurrean “etxebizitza eskubidea” aldarrikatzen dugu maiz. Baina ez al dute jabedunek etxebizitzarekin negozioa egiteko eskubiderik?

Terminologikoa ez ezik, ondorio politikoak dituen gaia da. Etxebizitzari dagokionean eskubide vs negozio dikotomia mistifikazio hutsa da. Etxebizitza, aldi berean, eskubidea (erabilera-balioa) eta negozioa (truke-balioa) delako. Horrek esan nahi du ezin dugula eskubide bat aldarrikatu ezaugarri naturala balitz bezala, etika edo moral abstraktu baten izenean. Eskubidea harreman soziala delako, indar-harremana eta antagonismoa.

"Eskubide antagonikoen arteko talka dago: klase jabedunarena (kapitala metatzeko eskubidea) eta klase desjabetuona (etxebizitza izateko eskubidea)"

David Harvey-k eskubide kontzeptuaren anbibalentzia ikertu zuen, horren erabilera eta aldarrikapena kontraesankorra dela esanez: “Hirirako-eskubidea finantzariek eta promotoreek eska dezakete, eta eskubide osoa dute horretarako; baina etxerik eta paperik gabekoek ere aldarrikatu dezakete. Eskubidearen definizioa, beraz, borrokaren xedea da, eskubide hori gauzatzeko borrokarekin batera joan behar duena”.

Etxebizitza-eskubidearekin antzeko zerbait gertatzen da. Gizarte kapitalistan bi eskubide kontraesankor eta antagonikoen arteko talka dago: klase jabedunarena (kapitala metatzeko eskubidea) eta klase desjabetuona (etxebizitza izateko eskubidea). Eta, Marxek zioen bezala, "eskubide berdinen artean, indarrak erabakitzen du”.

Hau da, ezin dugu eskubideen auzia plano moralean soilik planteatu. Klase-antolaketaren eta indar-metaketaren planora ekarri behar dugu. Klase jabeduna etxebizitza-eskubidea negozio bezala gauzatzeko antolatuta dago, merkantziaren-erregimena erreproduzituz eta jabetza pribatuaren diktadura ezarriz. Desjabetuon etxebizitza-eskubidea, beraz, ez da erakundeen eskutik iritsiko, ezta erreforma burgesen bidez ere. Etxebizitza-eskubidea antolakuntza eta borroka-tresnak garatzeko dugun gaitasunagatik baino ez dugu lortuko.

Ez dago bateragarritasun posiblerik eskubide kontrajarrien artean. Hortaz, klase-borroka izango da etxebizitzaren eskubidearen bi kontzepzioen artean zein gailenduko den erabakiko duen gudu-zelaia.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude