Obninsk, lehenengo zentral nuklear “baketsua”

  • Obninsk (Sobietar Batasuna), 1954ko ekainaren 27a. Moskutik 110 kilometrora eraiki berri zuten zentral nuklearra sarera konektatu zuten lehenengoz eta, hala, energia industrialki ekoizten zuen lehen erreaktore nuklearra izan zen.

1954ko ekainean Obninskeko erreaktore nuklearra sarera konektatu zuten eta, horrenbestez, munduko lehen zentral nuklear zibila martxan jarri zuten. (argazkia: Ros Atom)
1954ko ekainean Obninskeko erreaktore nuklearra sarera konektatu zuten eta, horrenbestez, munduko lehen zentral nuklear zibila martxan jarri zuten. (argazkia: Ros Atom)

2002ko apirilaren 29ra arte egon zen martxan Obninsk, arrakastaz, eta urte horietan  guztietan ez zen istripurik izan erreaktore bakarreko plantan. Baina esan beharra dago erreaktoreak oso eskala txikian ekoizten zuela energia eta, gainera, soilik lau urte eman zituela sare publiko edo komertzialera konektatuta; 1959az geroztik, isotopoak ekoizteko eta ikerketarako erabili zuten Obninskeko erreaktorea.

1951ko urtarrilaren lehenean hasi ziren erreaktorea eraikitzen. Urte gutxitan izugarrizko garapen teknologikoa lortu zuten zientzia atomikoa energia ekoizpenerako erabili ahal izateko, eta ez soilik Sobietar Batasunean. Gerra Hotza piztu berri zen eta AEBek ez zuten atzean geratu nahi maila askotan jokatzen ari zen gatazka hartan. 1949an AEBetako Energia Atomikoko Batzordeak orube zabal bat erosi zuen Idahon, eta bertan erreaktoreak probatzeko estazio bat eraiki. 1953rako prest zeukaten STR Mark I erreaktorea. Eta, hala ere, sobietarrek irabazi zieten lehia.

Gerra Hotz teknologikoaren gudu hori  irabazteko osagai militarra funtsezkoa izan zen, edo hobe esanda, osagai militarra baztertu izana. AEBetako programaren helburua gerraontziak eta itsaspekoak energiaz hornitzea zen, eta sobietarrek, aldiz, behar zibilak asetzeko erabiliko zuten. Zalantzarik ez dago erabakia kontzienteki hartu zutela: Obninskeko zentralari Atom Mirnyi edo “atomo baketsua” izenordea jarri zioten.

Atomo hori funtsezko mugarri izan zen zentral nuklear zibilen garapenean, baina bakeari ez zion ekarpen handirik egin; gerra eta energia inoiz baino estuago lotuta egon dira orduz geroztik, eta ez soilik Mosku inguruan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


2025-01-15 | Mauro Saravia
La Roseraie ospitalea
Bigarren aukera bat gerraren erdian

1937 eta 1940 artean, Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzu sozialen bidez, Iparraldeko osasun zentro handiena izango zena zabaldu zuen Bidarten: La Roseraie ospitalea. Helburua zen Hego Euskal Herritik gerraren ondorioz uholdeka zetozen zauritu eta elbarriak artatu eta... [+]


Koldo Amatria
“Eraistea da Erorien Monumentuaren esanahia aldatzeko modu bakarra”

Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.

 


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Groenlandia: betiko inperialismo kolonialista berriro ate-joka datorkigunean

Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eguneraketa berriak daude