Aise adituko diezue adin bateko espainolei, zerbaiten larritasuna gutxietsi edo apaletsi nahi dutelarik: “Kuban gehiago galdu zen”, harako 1898 hartako inperio kolonialaren hondarren galera gogoan. Hungariarrek ere, gisako esamoldea omen dute, adiera berberarekin testuinguru berdinean erabiltzen dena: “Mohacs-en gehiago galdu zen”. Ez dakienak jakin dezan, hungariarrek Mohacs-eko batailan galdu zuten independentzia, turkiar otomanoen kontra, XVI. mendean. Gure artean, berriz, are gutxiago gure hizkuntzan, inoiz ez da sortu “Noainen gehiago galdu genuen” edo gisako esamolderik, gure historia tristearen oroigarri.
Zintzoki erranda, berriki samar arte hemen inork ez zuen galeratzat hartzen duela bost mende galdu genuena. XIX. mendean, oroitzapen lauso bat baizik ez zen gelditzen 1512-28ko gertaeretatik, iragan-min mehe-mehe bat gorpuzteko gauza ere ez zena. Horrela, Nafarro(et)an. Gainerako herrialdeetan, ezta hori ere. Oroimena orainean sustraitzen dela erakutsi ziguten Kanpionek eta bere lagunek, gure historiaren atal ahantzi hura argitara ateraz. XX.aren azken urteetatik hona, gaiaren gaineko erauntsia bizi izan dute gure liburu dendetako apalek. Militanteen aitzinetik joan dira historialariak.
"Ez du lan makala erresuma zaharraren errautsekin errepublika berriaren zimendua eraiki nahian dabilen tropak. Zail du, baina nork jakin"
2012an, konkistaren 500.enean, atera zen zalaparta gehien. Iaz, berriz, duela 5 mende Fernández de Velascoren kanoiek Asparrotsen oinezkoekin baino suntsigarriago jokatu zuen COVIDak Noaingo batailaren mendeurreneko ospakizunekin. Aurten, motel hasirik ere, nolabaiteko abiada hartu dute azkenean Amaiurko gazteluaren setioaren ingurukoak oroitarazteko ekitaldiek. Lan hau argitaratu orduko alehungarren erromesaldi aberkoia ikusia izanen da Baztango herria. Ezin erran UPNn eta PSNn norainoko kezka duten, baina kontent daude, segur, ibarreko ostalariak. Politika hasten da ekonomiatik.
Ez du lan makala erresuma zaharraren errautsekin errepublika berriaren zimendua eraiki nahian dabilen tropak. Zail du, baina nork jakin. Oraingoz, kapitulukako oroigarri sail honi esker santutegi plantako bat dugu, leku apartean kokatua. Leku bat non santu laikoei goraintzi egin eta paisaiaz eta gastronomiaz gozatu. Aberria hasten da begietatik eta tripatik. Honelako otoizlekuetan ohi denez, mirariren bat gertatu da jada. 500. mendeurrenaren karietara, etorkizuneko Nafarroaz gogoeta egiteko deialdia egiten hasi dira zenbait talde. Zer izan ginen-edo bezain garrantzitsua, edo garrantzitsuagoa, baita zer izan behar genukeen-edo pentsatzea. Horren defentsa egin behar genuke. Defentsa amaiurtarra, bistan dena.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]