“Hementxe dautza pertsona eskuzabalen errautsak/gorpua zientziari utzi nahi izanak./Hemen hilak birsortzen dira/biziei laguntzeko ametsaz”. Hala irakur daiteke Bizitzaren Basora doazenei ongietorria egiten dien plaka batean, EHUren Leioako campusaren atzealdean. Basoaren sorreraz eta esanahiaz hitz egin dugu haren sustatzailearekin, Paco Doñate (Almansa, Albacete, 1948) medikuntzako katedradun erretiratuarekin.
Zer da Bizitzaren Basoa?
Funtsean, arte modernoko hilobi-monumentu bat. Historia bitxia du. Ni Medikuntza Fakultatera iritsi nintzenean, 1979an, ustekabea hartu nuen: ez zegoen hilotzik lehen eta bigarren mailan irakasten ziren irakasgaietako batzuetan erabiltzeko. Lau gorpuren gorpuzkiak besterik ez zegoen, hutsaren hurrengoa. Hartara, prentsan kanpaina egiten hasi ginen, jendeak gorputzak dohaintzan emateko. Epe luzeko kontua zen, ez baitakigu noiz hilko den dohaintza gaur egiten duena. Ni Zaragozako Unibertsitatetik nentorren, eta hango katedradun bati eskatu nion hilotz bat mailegatzeko. Horrekin hasi ginen praktikak egiten.
Arrakasta izan zuen kanpainak?
Bai, oso harrera ona eduki zuen. Berehala hasi ziren adinekoen egoitzetatik deika, esanez bertako egoiliar batzuek hil ostean haien gorpuak Medikuntza Fakultatera eramateko eskatu zutela. Eta emaile gazteak ere etorri zitzaizkigun. Dohaintza egiteko baldintza bat ipini genuen; denek onartu behar zuten beren gorpua irakaskuntzarako edo ikerkuntzarako erabili ondoren, erraustu egin behar zela. Inork ez zuen ezetzik eman.
Zergatik erraustu?
Hilotz bat kontserbatzeko, baltsamatu beharra dago, eta baltsamatutakoa ez da inoiz usteltzen. Bestalde, ni ez nengoen gorpuok hobi komunetan uztearen alde, ordura arte egiten zen bezala. Izan ere, gizarteari izugarrizko zerbitzua ematen ziotela uste nuen, eta, nire iritziz, errekonozimendu soziala emango zieten leku batean egon behar zuten.
Bizitzaren Basoa da leku hori, baina ez zen 2003ra arte inauguratu. Bitartean, non egon ziren hildako haien errautsak?
Nire bulegoan. Hasieran bat, gero bi, geroago lau… Eta azkenerako, 200 inguru. Bisitariak txundituta geratzen ziren.
Handik atera behar.
Bai. Nik nahi nuen unibertsitateak ahalegina egin eta errautsak uzteko panteoi bat edo bestelako lekuren bat eraiki zezala. Azkenik, diru-dohaintzaren bat egin zen, administrazioa sentiberago bihurtu zen… eta kopuru polita bildu zen. Nik lehiaketa-ideia bat egiteko proposatu nion orduko errektoreari, Pello Salabururi. Ia 50 lehiakide izan ziren, eta ia aho batez hautatu genuen gaur egun Bizitzaren Basoa den hau.
Itzuliko gara basora, baina esan: dohaintzak eskatzen hasi aurretik, nola lortzen ziren gorpuak? Nondik zetozen hasieran aipatu dituzun lau hilotz haiek?
Inork erreklamatzen ez zituen hildakoenak ziren. Bide batez esanda, gorpuzkiak behar bezala elkartu nituen, eta haien errautsak izan ziren gorde nituen lehenengoak. Haietako bat itsasontziz Bilbora iritsitako mutil bat zen. Handik Medikuntza Fakultatera, eta ondoren Bizitzaren Basora.
Nolakoa da Basoa?
Altzairuzko hogei zuhaitzek osatzen dute, eta erdian 2.000 urte inguru dituen olibondo bat dago. Altzairuzko zuhaitzen barruan errautsen kutxatilak uzteko hutsuneak daude. Gorpua eman duten guztiak ez daude Bizitzaren Basoan, baina gehienak hemen geratu dira.
Zenbat gorputzen errautsak daude gaur egun?
300 baino gehiagorenak. Eta emaileak, oraindik bizirik daudenak, milatik gora dira; izan ere, orain dela bospasei urte esan behar izan genuen ezin dugula gehiago onartu, oraingoz.
Nola erabiltzen dira gorpu horiek, zehazki?
Irudika dezakezu ikasketak amaitu eta eraikin bat inoiz ikusi ez duen arkitektorik? Bada, medikuek bizitza osoa emango dute giza gorputzarekin lanean, eta, hain zuzen ere, gaixotutako giza gorputzarekin, hau da, giza gorputz osasuntsuaren bertsio narriatu batekin. Medikuek nahitaez ezagutu behar dute gorputz hori: nolakoa den eta nola funtzionatzen duen. Forma edo funtzioa aldatzean sortzen baita gaixotasuna.
Gorpu osasuntsuak aztertzen dira, beraz?
Tira, ez hain osasuntsuak, hil dira eta. Aztertzean, heriotzaren zergatiaren diagnostikoa baieztatzen dugu, edo, batzuetan, gezurtatu. Dena dela, garrantzitsuena da neska-mutilek, etorkizuneko medikuek, beren begiz ikustea giza anatomia.
Baldintza bereziren bat bete behar da gorpua dohaintzan emateko?
Esaterako, gaitz infekzioso-kutsakor batengatik hil ez izana, ikasleak, baltsamatzaileak… kutsatzeko arriskua saihesteko. Izan ere, legediak berariaz baztertzen ditu halako emaileak. Hori da muga bakarretakoa. Eta deformazio handirik ez izatea.
Fakultatean zenbat denboraz erabiltzen da gorpu bakoitza?
Normalean, bi urtez. Denbora oso luzez kontserbatzen dira, baina erabileraren erabileraz, azkenean hondatu egiten dira. Beraz, bi urtez erabili eta gero erraustu ohi dira. Eta gero Bizitzaren Basora eramaten dira, urtero egiten den zeremonia batean.
“Gorpu-emaileak eskatzen hasi ginen garaian [joan den mendeko 80ko hamarkadaren hasieran] organo-transplanteen kontua ez zegoen gaur egun bezain aurreratuta, baina gazte bat etortzen zitzaigunean guk organo-emaile egitera animatzen genuen, eta horretarako zer egin azaltzen genion. Ulertzekoa denez, bizitzak salbatzeari lehentasun handiagoa ematen genion etorkizuneko medikuak hezteari baino, haiek ere, noizbait, bizitzak salbatuko zituzten arren”.
Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]
EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]
Biziki ernegatzen nauen kontua da nola mintzo ohi zaion sendagile zenbait pazienteari. Minaz mintzo zaizkigu umeak bagina bezala. Dagoneko giltzurrun bi transplante egin dizkidatenez gero, badakit zertaz ari naizen: besteak beste, tutu bat zakilaren barnean jarri didate bietan... [+]
EAEk du elektroshockaren praktika tasarik altuena Espainiako Estatuan; Nafarroan berriz, pazienteen euste mekanikoa ohikoa da ospitale psikiatrikoko unitateetan. Psikiatrikoetako indarkeria eta gehiegizko medikazioa salatzeko, Estatuko Harro Zoro Erradikalen manifestazioa Bilbon... [+]
Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.
Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]
Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatearen “arreta txarra” eta “tratamendu bortitza” salatu du Izei Etxeberriak.
Azken mende erdi luze honetan Vicente Madoz psikiatra oso presente egon da Nafarroan osasun mentalaz, sexu-hezkuntzaz, bikote harremanez, adikzioez edo heriotzaz hitz egitean. 1960ko hamarkadan Ingalaterran ikusi eta ikasi zuena hona ekarri zuen, psikiatria berriaren oinarriak... [+]
“Hego Euskal Herria da elektroshock gehien praktikatzen den Espainiako Estatuko lurraldea; Basurtuko ospitalean sei elektroshock makina daude”, azaldu dio ARGIAri Heiko Elbira Zoroa GAM taldeko kideak. Hori eta beste hainbat praktika psikiatriko salatzeko Harro Zoroa... [+]
Min batzuk kokatzen eta garenarekin askeago bizitzen lagundu digu askori terapiara joateak. Baina, jende politizatua izanda, zalantzak ere piztu dizkigu maiz, kontraesanak. Kezka horiek beste askorenak ere bazirela ohartu nintzen Ismael Cerónen Psicoterapia queer... [+]
Gehiago hitz egiten dugu orain buruko osasunaz, ongizate psikologikoaz, eta horrek gure bizitza-kalitatean duen eraginaz. Poztekoa da, gaia armairutik ateratzeko lagungarria delako, mina denok (eta ez bakar batzuek) dugula erakutsita ondoeza normalizatu egiten delako, eta buruko... [+]
Haur eta gazteen egoera emozional eta psikologiko txarra dela-eta, irakasleak gaindituta daudela eta ikastetxe bakoitzean psikologo bat ezarri beharko litzatekeela aldarrikatzen du mugimendu batek. Hari horri tiraka, jakin nahi izan dugu zein den pandemiak eskoletan utzi duen... [+]