“Egunkari nagusi gehienak erabat menpeko dira publizitate instituzionalarekiko, desagertu egingo lirateke gabe”

  • Hitzarmena iragarkien truke - hedabideen eta Austriako Estatuaren arteko menpekotasunak. Izenburu hori dauka Daniel Grabner ikerlariak (Austria, 1990) KriKoWi konferentzian egindako aurkezpenak. Bertan xehe azaldu du publizitate instituzionala nola banatzen den herrialde horretan. Beste lekuetan gaia nola kudeatzen duten ikustea Euskal Herrirako interesgarri delakoan elkarrizketatu dugu.

Argazkia: Peru Iparragirre.
Argazkia: Peru Iparragirre.

Austriako erakundeek diru asko xahutzen al dute publizitate instituzionalean?

Bai. Alemania iparraldearekin konparatzen badugu, per capita 10 aldiz gehiago.

Zenbat diruz ari gara?

Azken hamar urteetan, urtean 175 eta 200 milioi euroren artean xahutu dute. Hala ere, 2020 urtea nabarmendu zen, pandemiarekin arazo handi bat izan baitzuten hedabide gehienek, batez ere paperekoek: iragarleen gainbehera. Ziklikoki krisi ekonomiko bat lehertzen den bakoitzean, gobernuak beti ematen du pauso bat aurrera, publizitate instituzional gehiago jarriz, hedabideei bizirauteko diru-laguntza bonusa ematen die.

Zein erakunde ikertu dituzu? Austriako Gobernua ala udaletaraino heldu zara?

Austrian datu-base publiko bat daukagu, eta erakunde publiko guztiek bertan jarri behar dute hiru hilero non ari diren xahutzen publizitate instituzionala eta zenbat. 2013an hasi zen hori eta erakundeak legez behartuta daude argi eta garbi azaltzera non zer jartzen duten. Datu-base horretan Austriako Gobernuko ministerioetatik hasi, Viena eta beste udaletatik pasa eta enpresa publikoetara heldu bitarteko informazio guztia dago, ehunka eragile publikoren datuak.

Nork jasotzen du diru gehien?

Urtero errepikatzen da banaketa oro har. Egunkari handi eta tabloideek jasotzen dute gehien, termino absolutuetan. Kronen Zeitung eta dohainik banatzen diren egunkariek milioiak jasotzen dituzte. Noski, tabloide eta egunkari nagusiek irakurle gehiago dute, eta beraz, irakurleka banatuko balitz dirua, orekatua dirudi lehen begi-kolpean.

Nagusi diren hedabideek jasotzen dute gehien, beraz.

Bai. Halere, hori zalantzan jar liteke, izan ere, publizitate instituzionala hedabideak diruz laguntzeko erabiltzen da eta baliabide gutxiago dituzten hedabideak gehiago laguntzeak luke zentzua, baina errealitatea ez da hori.

Publizitateaz gain, badira diru-laguntzak hedabideentzat Austrian?

Bai. Nolabait esateko, ia hedabide denak ari dira biziraupenerako borrokan eta gobernuak diru-laguntzak ematen dizkie, pluraltasuna bermatzeko mekanismo gisa. Diru-laguntzetan, baina, 10 milioi euro banatzen dira denen artean, huskeria bat konparatuz gero publizitate instituzional kontzeptuan banatzen dituzten 170 edo 200 milioi euroekin. Arazo handia da, bataila politikoa eskatzen baitu hori aldatzeak eta ez da ikusten alderdi politikorik borrokari eusteko gogoz. Halere, oso garrantzitsua da gaia, erabat baldintzatzen baitu informazioaren mundua. Banaketa justuagoa izateko, proposamen bat litzateke diru-laguntzak handitzea denentzat, eta gutxi batzuek jasotzen duten publizitate instituzionala murriztea.

Diru horrek zenbat baldintzatzen du informazioa?

Galdera ona da. Ikuspegi zientifiko batetik erantzuteko, eskatuko luke publizitate instituzionalaren datuak gurutzatzea zenbait informazio ematean hedabideek egiten dituzten hautuekin. Ez dut egina, baina noski baldintzatzen duela.

Garbi al daude banaketarako irizpideak?

"Sistema hau ez dago pentsatuta hedabide txiki edo independenteei bultzada emateko"

Ez. Nahiko malgu jokatzen dute alderdi batzuek diru publikoa xahutzean, eta batzuek beti eramaten dute gehiago. Noiz edo noiz ateratzen da artikuluren bat haserrea adieraziz hedabideren batean gai honi buruz, baina oro har oharkabean pasatzen den diru banaketa da. Politikariek modu zabalean erantzungo lizukete, irakurle kopurua litzateke justifikaziorako erabiliko luketen argudio bat, edo agian esango lizukete tabloideetan jartzen dutela iragarki gehiago horien irakurleak hezkuntza maila txikiagoa dutelako eta irakurle multzo zehatz horrengana heldu nahi dutelako. Noski, argudio horri beti eman ahalko zaio buelta. Halere, jakitun izan behar duzu hemen hedabide batzuk oso indartsuak direla, Kronen Zeitung egunkaria adibidez, 2000 urtean herrialdeko bi etxetik batean sartzen zen, %50eko audientzia zuen. Politikariek beldur handia zioten, eta oraindik ere badiote.

Politikariek beldurra diote hedabideei beraz, ez alderantziz?

Hori da. Kronen Zeitung egunkariak boterea du ministro baten aurkako kanpaina batekin pertsona hori guztiz suntsitzeko. Horrek botere handia ematen die publizitate instituzionala eskatzeko orduan.

Publizitate instituzionalaren banaketaz bada eztabaidarik?

Duela 10 urte izugarrizko eskandalua lehertu zen jakin zenean gobernuak, eta batez ere, lehen ministroak erabateko astakeria xahutzen zuela bere aldeko kanpainetan. Erreforma batzuk egin ziren eta horregatik dugu gardentasun webgunean datu-base hau. Lehen ezin zen sistematikoki jakin nora zihoan dirua. Gaur egun bada debate publikoa, baina nolabait esateko, “kalitatezko hedabideek” bakarrik jorratzen dute gaia. Tabloideek eta abar ez dute aipatu ere egiten, eta kontutan hartuta beraiek direla diru gehien jasotzen dutenak, uler daiteke zergatik dauden isilik.

Zergatik erabaki duzu afera hau ikertzea?

Betidanik interesatu zait hedabideekin lotutako ekonomia politikoa. Batez ere, hedabideen jabetzak eta honek informazioan duen eragina interesatzen zait. Eta aipagai dugun datu-basean publizitate instituzionalaren datuak jartzen hasi zirenez, pentsatu nuen datuok aztertzea interesgarria zela.

Eta zein dira atera dituzun ondorioak?

Lehen ondorioak dira, oraindik ez baitut ikerketa guztiz amaitu. Halere, esan nezake harrituta geratu naizela ikustean hedabide nagusiek zenbaterainoko dependentzia duten publizitate instituzionalarekiko. Hedabideen jabe diren enpresen diru irabaziak begiratu eta horri kenduz gero publizitate instituzional gisa ematen dieten diru publikoa, emaitza benetan da zur eta lur geratzeko modukoa. Erabat menpekoak dira. Publizitate instituzionala banatzeari utziko baliote, egunkari gehienak desagertuko lirateke.

Publizitate instituzionala erabiltzen da beraz, Austrian ere, panorama mediatikoan status quo-a betikotzeko?

Bai. Hedabideek diru-laguntzak jaso behar dituzte, panorama mediatiko plurala bermatu nahi badugu behintzat. Baina sistema hau ez dago pentsatuta hedabide txiki edo independenteei bultzada emateko, ziurrenik txikiak lagundu behar lirateke gehiago pluraltasunaren izenean. Oso gai korapilatsua da, oso jende boteretsua dago zeharo inplikatuta diru-banaketan, eta ez dute inola ere nahi egoera aldatzea. Publizitate-instituzionalaren banaketa irakurleen arabera egitea, pentsatuta dago hedabide bakoitza bere lekuan mantentzeko  sistema gisa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Publizitate instituzionalaren banaketa
2024-05-17 | Sustatu
2023ko Jaurlaritzaren publizitate gastua, Gobiernovasco.marketing webgune praktikoan

2023an ireki zuen Jaime Gómez-Obregon programatzaile espainiarrak Gobiernovasco.marketing tresna; Eusko Jaurlaritzak egindako publizitate kanpainen datuak modu ulergarrian azaltzeko, 2018-2022 urte tartekoak. Iazko datuak prozesatu ditu orain, eta berrikus... [+]


2023-12-11 | Axier Lopez
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Botere mediatikoak eskuindarra eta erdalduna izaten jarrai dezan

Euskal Herriko erakunde publikoek urtero milioiak banatzen dituzte hedabideen artean, instituzioen publizitatea zabaltzearen edo hedabideen ekimenak babestearen truke. Oro har, datu publiko horien gardentasun ezak zaildu egiten du argazki osoaren jabe egitea, baina zorionez,... [+]


2023-12-11 | Axier Lopez
Jaime Gómez-Obregón
“Datuak zabaltzen dituzte aho txikiarekin, gardena izatea beste gauza bat da”

Jaime Gómez-Obregón ingeniariak oso tresna baliagarria sortu du Jaurlaritzaren diru publikoaren erabileraz gehiago jakiteko. 2018tik 2022ra erakunde horrek hedabideen artean banatu dituen publizitate kanpaina guztien datuak prozesatu, aletu eta era ulergarrian... [+]


2021eko datuak
Donostiako Udalak ia milioi erdi bat euro banatu dizkie gaztelaniazko hedabideei, publizitate instituzional kontzeptuan

Ia milioi erdi bat euro ordaindu zizkien gaztelania hutsez edo nagusiki hala diren hedabideei Donostiako Udalak publizitate instituzionalaren bidez, eta euskarazkoei, kontrara, 32.000 euro. El Diario Vasco eta Ser Irrati kateak diru-poltsaren ia erdia jaso dute, eta euskarazko... [+]


2021-04-13 | ARGIA
Iruñeko Udalak euskarazko hedabideak publizitate instituzionaletik kanpo utzi ditu

Administrazioan Euskaraz Taldeak salatu duenez, Iruñeko Udalak 2020. urtetik publizitate instituzionaletik kanpo utzi ditu euskarazko hedabideak, ez dutelako audientzia osoaren %10. Euskararen aldeko taldeak oroitarazi du 2016ko inkesta soziologikoaren arabera,... [+]


2020-07-15 | ARGIA
Nafarroako Gobernuak gaztelaniazko hedabideak bultzatzen ditu publizitate instituzionalarekin

2019an publizitate instituzionaleko gastuak zein hedabidetan egin dituen argitara eman du Nafarroako Gobernuak: Diario de Navarra eta Diario de Noticias dira Chiviteren Gobernuaren iragarkien onuradun nagusiak. Euskarazko hedabideek bide horretatik jasotzen duten dirua ere... [+]


Zortzi milioi euroren banaketa politikoa
Zein hedabide gizentzen du Jaurlaritzaren publizitateak?

Zortzi milioi euro banatu zituen iaz Eusko Jaurlaritzak hedabideen artean publizitate instituzional eta edukien babesletza kontzeptuetan. Ondorio ugari atera daiteke. Bat: diru publikoz gehien subentzionatutako hedabideak Vocento taldekoak dira eta urtero milioika euro ematen... [+]


2018-03-15 | Hala Bedi
Arabako Aldundiaren publizitatea: nora doa diru publikoa?

Zein dira publizitate bidez diru publiko gehien jasotzen duten hedabideak? Arabako Aldundiak publizitatea zein mediotan inbertitzen duen aztertu du Hala Bedik. El Correo de Álava da jaun eta jabe, publizitatearen %31,8a jasotzen baitu; nagusiki euskaraz aritzen diren... [+]


Publizitate eta babesletza instituzionala Gipuzkoako Aldundian
Hedabideetan eragiteko tresna politikoa

Publizitate instituzionalen eta babesletzen bidez, zein komunikabidek jasotzen du diru gehien eta zein dira bazterrean geratzen direnak? Zein dira banaketarako irizpideak? Gipuzkoako Aldundiaren kasua aztertu du ARGIAk, datu publikoak ematen hasi baita –bera da... [+]


2017-06-05 | Xalba Ramirez
Espainiako gobernuko zortzi ministeriok ez dute publizitatean gastatutakoaren daturik eman nahi

Espainiako Gardentasun Kontseiluak zortzi ministeriori iragarkien datuak publiko egin behar dituztela exijitu ostean, salaketa jarri dute Auzitegi Nazionalean erabakia ez betetzeko.

 


2016-04-27 | ARGIA
Publizitate beherakada dela-eta, bilera eskatu dute euskal hedabideek Gipuzkoako Aldundian

Hedabide euskaldunak biltzen dituen Hekimen elkarteak bilera eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, erakunde horrek iragarritako publizitate instituzionalaren beherakada aztertzeko. 2015eko aurrekontuarekin alderatuta, erdira jaitsiko du euskarazko hedabideetako publizitatea... [+]


Publizitate instituzionala
Gaztelaniazkoei %97, euskarazkoei %3

Erakunde publikoek milaka euro bideratzen dituzte publizitate instituzionalera. Euskal Autonomia Erkidegoan, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak hainbat publizitate eta informazio ekintza mota bideratzen dituzte hedabideetara, hala nola, kanpainak, iragarki ofizialak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude