Hitzak

Hitz batek, existitzen ez delako, ia dena esan dezake.  Beste hitz batek, nekatutik, ez du ezer adierazten.  Hitz ezezagunak proposamen berria egin diezaguke. Eta badira hitz jolastiak ere.

Amazoniako basoan bizirauten duen tribu batean ‘bakardadea’ hitza ez dutela ezagutzen irakurri berri dut. Galdetuta,  bertakoek erantzun omen dute ez dutela ulertzen nola egon zaitezkeen bakarrik naturaz inguraturik bazaude. Bakarrik ala hutsik? Horiek bi kontzeptu ezberdin dira, nahiz eta sarri elkarrekin dantzan dabiltzan. Agian, Xabier Letek aipatzen zuen ezerezaren ezerezaz galdetu izan baliete ere, prest izango zuketen ikertzaile orojakileari matrailak gorritzeko moduko erantzunen bat. Egunsentiko esku izozturik ez, itxuraz, baso emankorrean.

Ukrainako inbasioak erakutsi digu ezer adierazten ez duten hitzak ere badirela: demokrazia, bakea, gatazka… duintasunik gabe, erabileraren erabileraz, hitz nekatuak dira. Kolorgetu egin dira, eta zentzurik gabe dabiltza agintarien ahotan. Ezkutatzeko balio dute azaltzeko baino gehiago. Engainatua izan nahi duenari zuzenduak, pentsatu beharrik izan ez dezan.

"Hitz bakar batzuk propio gure bidean jarriak dirudite, beraiekin jolas egin dezagun"

Beste hitz batzuk probokatu egiten gaituzte. Fukungisisa, esate baterako. Zimbabweko Shona hizkuntzak berea duen hitza da. Depresioa adierazteko hitzik ez dute inguru hartan, eta ‘gehiegi pentsatzea’ adierazten duen kontzeptua erabiltzen dute.  Borborrean dabilen kezkaren emariak lepagaineko errotari pausatzeko betarik ematen ez dionean gertatzen denaz ari direla uste dut. Badakizue, gai bati bueltak eta bueltak ematen zaizkionean, beti hasierako tokian amaitzeko.  

Horren harira, euskaraz ‘tristealdia’ erabili ohi dugula otu zait. Baikortasunera bultzatzen gaituen hitza: ‘aldia’ bada esan nahi baitu, behar den bezala artatuz gero, atzean uztea lor daitekeela ( Pentsatzen nian, bai, ‘Ogrue’ ez hintzela ados egongo!)

Hitz bakar batzuk propio gure bidean jarriak dirudite, beraiekin jolas egin dezagun. Hona hemen gertu topatu ditudan ale batzuk: ‘prentsa’ ideiak zukutzeko tolarea ote da? Eta, ‘prekaritatea’ kalean eskean hasi aurreko garaia ote? Hain gutxitan erabiltzen den ‘autokritika’ egunkarietan zein kotxe erosi behar dugun argitzen digun orria, akaso? ‘Presioa’ eta ‘prezioa’ hitz bera izan daitezke azpeitiar baten ahotan. Baina presioa al da hilero etxera soldata eramateko ordaindu behar izaten dugun prezioa? Bukatzeko, ‘arrakala’. Gizonezkoak al gara ba, lanpostu berean arituta, lan baldintza kaxkarragoetan aritzen garenak?

Ibili-ibili eginda, ez ote da kontua bakardadeari  beldurrik ez dionak ez daukala gehiegi pentsatu beharrik? Hala izan ala ez, bizitzak gain hartzen digunean, hitzak alperrik dira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


Eguneraketa berriak daude