Raquel Orgillés (Bartzelona, 1983) guraso bakarra da hautuz. Bere alaba, Nora, 2019ko azaroan jaio zen, pandemiak eztanda egin baino hilabete gutti lehenago. Urte anitzetan elikadurarekin lotutako negozio batean lan egin ondoren, langabezian dago orain. Batek baino gehiagok Instagrameko @blw_receptes profilagatik ezagutuko du.
Noiz eta nola erabaki zenuen ama bakarra izatea?
35 urte nituenean, ordura arte izan nuen harreman toxiko batekin bukatu nuen. Une hartan hausnarketa prozesua hasi nuen eta argi ikusi nuen ezin nuela denborarik galdu ama izan nahi banuen. Baina, era berean, ez nuen harremanetan pentsatu ere egin nahi… Beraz, guraso bakarra izatea erabaki nuen.
Erabaki zaila izan zen?
Bai, nire azken aukera zelako hori. Azken harremanetan aunitz borrokatu nuen, maitasuna idealizatuta nuen eta bikoterik gabe familia osatzeak sekulako pena ematen zidan… Betidanik amestu bainuen lotura irmoa zuen familia bat osatuko nuela. Baina tira, dolua pasa nuen eta orain uste dut erabakia ezin hobea izan zela.
Nola gelditu zinen haurdun?
Lehendabizi frogak egin nituen, intseminazioa edo in vitro ernalketa egin erabakitzeko. Tronpak buxatuak nituela ikusi zuten eta, beraz, obuluen erauzketa egin behar izan zidaten. Hamasei atera zituzten, eta erdiak ernaldu ziren semen emaile baten bitartez. Horietatik hiruk biziraun zuten bakarrik. Zorionez, lehendabiziko transferentzia enbrionarioarekin, indartsu heldu zen bizitzara Nora.
Nola bizitu zenuen prozesu hura?
Gogorra izan zen. Haustura batetik atera berria nintzen eta nire pisua alokatu nien ikasle gazte batzuei, bikote ohiarekin lotura gehiegi zuelako niretzat. Bitartean, nire gurasoen duplexeko goiko pisuan bizitu nintzen. Han ez nengoen erabat gaizki, baina niretzako espazio baten beharra nuen, gertatzen ari zen guztia soseguz gainditzeko beharra nuen. Haurdun gelditu nintzenean, nire pisura itzuli nintzen eta horrekin batera berreskuratu nuen nire espazioa.
Bikoterik gabe ama izandako emakumeen erreferentziak faltan bota zenituen?
Seme-alabekin bakarrik aurrera egitea erabaki zuten emakumeak ezagutzen nituen, euren bikoteek haurren ardura hartu nahi izan ez zutelako. Baina ez nuen inor ezagutzen hautuz familia gurasobakarra osatzen zuenik. Erreferenteak falta zitzaizkidan, bai, nahiz eta guraso bakarren munduan murgiltzen zarenean jende anitz ezagutzen duzun. Anitz baikara!
Bakarrik sentitu zinen?
Bai, orokorrean hagitz bakarrik. Ama sostengu ikaragarria izan zen niretzat, baldintzarik gabekoa. Klinikara laguntzen zidan beti. Lagunekin, aldiz, zailagoa izan zen. Ama bakarra izateko erabakia elkarbanatzen nuenean beren iritzia ematen zuten askatasun osoz... Lagun batzuk galdu nituen horregatik, ikuspuntu desberdinak genituelako edo, bertzerik gabe, nire erabakia errespetatzen ez zutelako.
Une hartan ez zenekiena zen erdiondoan zinela mundu mailako pandemia batek gure egunerokoa hankaz goiti jarriko zuela. Nola bizitu zenuen?
Zalantzarik gabe, nire bizitzako etaparik zailenetarikoa izan zen. Psikologikoki borrokatu behar izan nuen hondoa ez jotzeko. Laguntza psikiatrikoa behar izan nuen eta medikalizatu ninduten. Lau hilabeteko haur batekin nintzen bakarrik, haur eramailean neraman txikia egun osoan, eta ez nuen ordu bat baino gehiago lo egiten jarraian. Nekagarria izan zen. Eta horri gehitu zitzaizkion, noski, lan arazoak eta ekonomikoak. Eta birusak eragiten zuen egonezina, noski. Erdiondo arrotza izan zen…
Hain zuzen ere, sare sozialetan buru osasunaren arreta aldarrikatzen duzu. Zergatik?
Oinarrizkoa iruditzen zaidalako. Niri terapiak ikaragarri lagundu dit, duela bi urtetik hamabost egunetik behin egiten dut. Eta behar dut, bizirauteko. Ez naiz ileapaindegira joaten, ez dut arroparik erosten, baina osasun mentala zaintzen dut. Zoritxarrez, gure sistemak hori ere alde batera uzten du.
Egunerokotasunean baztertuta sentitzen zara guraso bakarra izateagatik?
Bai, une anitzetan, falta zaizkidalako bi gurasodun familia batek dituen abantaila logistikoak. Eta ez hori bakarrik, etxeko gastuak ere nik bakarrik ordaintzen ditut. Edo, nire ametsa da berriro ere ama izatea, beiratuta ditudan bi enbrioiekin. Baina Espainiako Estatuak jaiotze-tasa ttikia dela erraten duen arren, ez du baliabiderik jartzen ama izateko. Are guttiago bikoterik gabe. Eta inguruko jendeak berriz, ama izan nahi dudala erraten dudan bakoitzean, ezetz erraten dit, dagoeneko alaba bat dudala eta erotuta nagoela.
Familia gurasobakarren errealitatea bistaratzen duzu Instagramen.
Bai, konfinamenduan sortu nuen @blw_receptes profila eta ikaragarri gustatzen zait. Nire tribu birtuala da. Elkarri laguntzen diogu. Eta nire esperientzia elkarbanatu ahal izateagatik zorionekoa eta baliagarria sentitzen naiz. Pena da lan aukerarik ez dela ateratzen bertan.
Amaitu aurretik, zein da zure erronka etorkizunari begira?
Gure familia eredura egokitzen den lanpostu bat aurkitzea da nire erronka nagusia, eta posible den heinean, motibagarria eta gustukoa izatea. Eta ama izatea berriz. Edo saiatzea, behintzat. Egonkortasun minimo bat lortu eta zoriontsu izan nahi dut, bertzerik gabe.
“Haurtzaro korapilatsua bizitu nuen. Bortz urte nituenean nire gurasoak banandu ziren eta ama bi alabekin gelditu zen bakarrik. Etxean arazo ekonomikoak ziren nagusi. Hiru urte geroago, gaur egun Noraren aitatxia eta nire aitaordea dena ezagutu zuen amak. Aldaketa anitzeko urteak etorri ziren: etxea, eskola, hiria… Sasoi gogorra izan zen niretzat, urte luzez bullyinga egin zidatelako. Amatasunak familia egitura osoa irabiatzen du, eta ama naizenetik lanean ari naiz patroiak ez errepikatzeko. Terapia ezinbertzekoa izan da bide horretan”.
Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Zestoa Gipuzkoako Urola bailaran dagoen herria da. 3.800 biztanle ditu. 2019tik zaintza sarea garatzen ari dira: herriko baliabide profesional guztiak koordinatu eta zestoarrek elkar zainduko duten eredu komunitario bateranzko bidea egiten hasi dira. Udalak du egitasmoaren... [+]
Etxeko langile diren eta zaintza lanetan aritzen diren emakumeentzako etxea abian jarri dute Berriozarren. Zortzi pertsonendako lekua duen pisua gaitu dute zaintzan diharduten langileak 6-12 hilabetez espazio duin eta seguru batean bizi daitezen. SOS Arrazakeria Nafarroak eta... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]
Familiaz, azalpenak eman beharraz, topikoez, askatasunaz, kontziliazioaz, sareaz eta komunitateaz, erru sentimenduaz, ekonomiaz, traba legal eta administratiboez, haurraren eskubide urraketez... solastatu gara, hautuz gurasobakar diren Argider, Junkal, Koldo eta Maitanerekin... [+]
Udako oporrak gainean, non dagoen uneoro jakiteko erloju adimenduna erosi diozu seme-alabari? Ez duzu bakarrik uzten, arduraz jokatuko ez duen beldurrez? Egungo belaunaldi gaztea inoizko kontrolatuena dela diote The Guardianen, eta dagoeneko adinez nagusi diren heldu... [+]
DBH 3 eta 4. mailako ikasleek datorren ikasturtean beharko dituzten ikasmaterialak diruz lagunduko ditu Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartearen aldarrikapen historikoari erantzunez. Seme-alabak maila horietan dituzten familiek, beraz,... [+]
Irati Mogollon soziologoak (Lezo, 1991) hausnarketa saioa bideratu du asteazkenean Laudioko Lezeaga Aretoan. Zaintzaren antolakuntzari buruz hausnartu eta etorkizunera begira jartzea proposatu du, bai jendarte moduan zein banaka.
Matriarkatuaz doktore tesia egina da Anne-Marie Lagarde eta, gurean, gaiari buruzko espezialista egina da. Batean prima, bestean kadet, gure herrietako matriarkatua zertan zen deskribatu eta interpretatu digu, munduan diren formula matriarkalen berri emanez, eta bere historia... [+]
Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]
Sare sozialetan etxe barruko egunerokoa erakusten duten familiak eta Interneteko erakusleiho erraldoian jolasten, makillatzen edo dantzan jartzen dituzten haurrak milioiak mugitzen dituen negozio bilakatu dira dagoeneko. Adin txikikoak babestuko dituen legedia eskatzen du batek... [+]
Sakanako pertsona zaharrei babesa emateko proiektu pilotua da Teknoadineko Landab. Bizilagunen parte hartzea “funtsezkoa” dela nabarmendu du Nafarroako Gobernuak.