Nor da nor ispiluaren aurrean

Argazkia: Tartean teatroa

2022ko maiatzaren 11n

Berandutu egin zaigu antzezlana ikustera joan garen ikusle gehienoi. Kanpoan elkar agurtzeko astirik ez dugu izan ia. Entzun ditut jada ohikoak bihurtu diren “Zuk dituzu sarrerak, edo nik?” eta “Bizum bat egin nizun” komentarioen antzekoak, emanaldi aurreko estres modukoa Nafarroako Antzerki Eskolako ateetan. Euskaraz egin digute antzokiko langileek. Ez dakit noiz utziko diodan errudun sentitzeari beste behin harrituta sentitzeagatik. Sartu eta jende gutxi gara. Gauza gehiegi dago Iruñean astegun buruzuria izateko. Kulturetak banatuta daude: Laba, Herriko taberna, MIN sariak… antzerkiaren kalterako.

Alderray
NOIZ: Apirilak 27
NON:  Nafarroako Antzerki Eskola (Iruñea)

Oihalaren atzekoak agerian geratu dira: zurezko egitura geometrikoak eta gure bi pertsonaiak, Alderray eta morroia. Bigarrenak ez du izenik, eta hori da hain justu antzezlanaren gakoetako bat. Baina non daude? Etxean, abandonatutako eraikin batean, parkean, kalean? Morroiak nagusia mehatxatu du, ez diola nahikoa erakutsi eta alde egingo duela. Istorioak kontatzen hasi dira orduan: Zorigaiztoko neska zoriontsua, top zazpian; Langile arrakastatsua ekin eta ekin; Irakurle mugiezina, izozturik; edo pentsiodunen lagun Lapur terrorista. Pertsonaia bakoitzaren kontakizunak irakaspen modukoa dakar, bi antzezleen arteko elkarrizketan. Izaera soziala eta gaurkotasuna argiak dira, baina oraindik ere ez dut ulertzen estetika vintage-postapokaliptikoa.

Literaturaren kontra egin dute, egiazko istorio eta pertsonaien alde. Autofikzioa arbuiatu du Alderrayk. “Norberaren istorioa ez da arrunta”, erantzun dio morroiak, iradokitzaile, ispiluekin jolasean.

Bekatuen lapurraren ipuinean susmoa intsentsu usaina bezala zabaldu, eta Ama kuraiarekin baieztatu da: metaistorioa “deituko diogu”. Ez diot antzezlana inori izorratu nahi gehiegi kontatuz. Baina aurreratuko dizuet Patxo Telleriak ohituta gauzkan umoreak ku-ku txiki batzuk baino ez dituela egiten tonu tristea duen obra honetan. Sentimendu gazi-gozoak entzun ditut kanpoaldean, “barre egitera nentorren”. Baina jokoa eman du, halaber, istorio gogokoena zein izan den aukeratzeko.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Eguneraketa berriak daude