Ttipi-ttipia nintzenean Le Penek bi boto biltzen zituen ene sorterrian. Hauteskunde oro bi boto, eta bistan da, ehun bat biztanleko –75 bat hautesle– herria izanik, bagenekien zein etxetakoak ziren. Hauteskundeak jin hauteskundeak joan, 2002an ere bi zituen, lehen aldizkoz eskuin muturra Frantziako lehendakaritzako bigarren itzulian kokatu zenean. Aurten, 26 boto bildu ditu eta zenbaki hori ezin ulertuan nabil, hausnarrean. Ez dago zehaztu beharrik eskuin muturraren lur emankorrak –immigrazioa, segurtasun eza, delinkuentzia– ez dituela ezagutzen Baxebarreko herria ttipiak. Le Penek bere alde baliatzen duen ezinegon sozial eta ekonomikoak ere ez du sekulako saltoa egin mendi arte horretan. Lehen ez bezala, Frantziatik etorritako jende berria bada eta agian haiekin ekarri dute boto lepenista. Hori diot batek axolarik gabe auzoari kontatu diolako Le Pen bozkatzen duela, inolako zuhurtasunik gabe anekdota bat ere gehituz: datorren herriko auzapezak auzo duten Alemaniatik skinhead nazi batzuk ekarrarazi zituela futbol-zelaian instalaturiko ijito batzuk bortizki kanporatzeko. Baina 26 horietan jatorriz herrikoak dira gehienak. Ez dut uste guztiek boto arrazistaren hautua egin dutenik –eta tronpatzen banaiz, gaizki gara–. Hori diot, kalkulu elektoralista bati segi aldi honetan Le Pen ez delako batere mezu xenofoboan zentratu.
55.879 boto ukan ditu Ipar Euskal Herritik Le Penek bigarren itzulian –2002an baino 37.301 gehiago–. Parean, erantzun antifaxistak indarra galdu du, 2002ko eta 2022ko bi itzulien artean Baionan bere aurka egindako manifestazioak konparatuz argi gelditzen da. Erantzun antifaxista berraktibatzeko behar gorria dago –demagun, ene herrira etorritako horrek bere anekdota kontatzeko beldurra edota lotsa ukan behar lukeelako–. Aktibatu, behar den aldi oro. Baina, nago, antifaxismoaren barne sartu behar dugula parekoarekin solastatzeko ariketa, pedagogia antifaxista egiteko denbora. Le Penek berak isiltzen duena eta mainstrean komunikabideek gordetzen digutena azaleratzeko beharra ere badago: jende horrek jakin behar du eskuin muturraren “aldaketaren” alde bozkatuz –Le Penen mezu nagusia– aldaketa arrazista bat duela hautatzen eta nahi edo ez faxista bati diola botoa ematen. Ariketa ez da erraza, baina pazientzia handiz ondoko bost urteetan egin beharrekoa dugu.
Jean-Luc Melenchonen Frantzia Intsumisoa alderdiak akordioa lortu du Europa Ekologia Berdeak alderdi ekologistarekin, Alderdi Komunistarekin eta Alderdi Sozialistarekin. Baturik aurkeztu behar lukete beraz Legebiltzarrerako hauteskundeetan, gehiengoa lortzeko bidea irekiz.
Ekainaren 12 eta 19an iraganen dira Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeak. Orain arte Emmanuel Macronen Gobernuak zuen hor ere gehiengoa, eta xede zituen erreformak aitzina eraman ahal izan ditu azken bost urteetan. Bere politika neoliberala blokeatzeko asmoz, bozketa horiek... [+]
Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulia irabazi du orain arteko presidenteak, botoen %58,6 lorturik, 2017ko bigarren itzuliari alderatuz, ia bi milioi boto galdu arren. Parean zuen eskuin muturreko Marine Le Pen, hauteskundez hauteskunde indartuz doana –duela bost... [+]
Frantziako hauteskundeen bigarren itzulian abstentziorako hautua azaldu zuen kazetarien aurrean Lassalle Zuberoa eta Baxenabarreko diputatuak.
Ipar Euskal Herriko hiru hautesbarrutietan aurkezten da ezkerreko koalizio abertzalea. Egoitz Urrutikoetxea izanen da 4. hautesbarrutiko hautagaia, Terexa Lekunberri duela ordezko; 5. bozka eremuan Mathilde Hary, Sylvain Aime duela ordezko; eta 6. eremuan Peio Dufau, ondoan... [+]
Botoen %58,2 lorturik, Frantziako presidentzialetarako hauteskundeak irabazi ditu Macronek. Parean, eskuin muturreko Marine Le Penek %41,8 lortu du, duela bost urte baino ia zortzi puntu gehiago. Abstentzioa %28,2koa izan da, 1969az geroztik ez zen ikusi parte hartze hain apala... [+]
"Eskuin muturrari ez, justizia eta berdintasunaren alde" leloa lehen lerroan jarri eta ostegunean manifestazioa antolatu dute CGT, FSU, Solidaires, Solidaires Etudiant eta SAF sindikatuek, arrazakeriaren kontrako MRAP mugimenduak, Giza Eskubideen Ligak, Ligue de... [+]
Duela bost urtekoa errepikatuko da apirilaren 24an: Emmanuel Macronen eta Marine Le Penen artean izanen da lehia. Haatik, lehen itzuliko emaitzei begiratuz gero, aurreikustekoa da alde estuagoa izanen dela bien artean.
Ipar Euskal Herrian ere lehen atera da Emmanuel Macron, botoen %28,7 jasot. Haatik, Frantziako Estatuan ez bezala, Jean-Luc Melenchon kokatu da bigarren, %18,26 eginik, eta hirugarren, berriz, eskuin muturreko Marine Le Pen –botoen %15,67 jasota–.