Deabruaren irudia eztitu arren, proiektu politiko berdinarekin segitzen du Le Pen klanak

  • Azken hogei urteetan bikoiztu ditu botoak Fronte Nazionalak (2018az geroztik Batasun Nazionala deiturikoak): 5,5 milioi hautesletik 13,2 milioira pasa da –Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulian %41,4 egin du–. Elementu anitz kontuan hartu behar dira eskuin muturraren bilakaera ulertzeko. Tartean, eta osagai emankorrena dugu Marine Le Penek alderdiaren itxura eztitzea erabaki izana 2011n, Jean-Marie Le Pen aitari lekukoa hartzerakoan. Diskurtso eta tonu aldaketaren atzealdean dagoenari begiratu diogu.

1972an sortu zuen Fronte Nazionala Jean-Marie Le Penek. 2011 arte egon zen alderdiaren buru. Lekukoa eman zion Marine alabari, kideen %67,65ak horren alde eginik.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nire alabak heziak izan dira arrazakeria gogorrean”. Kazetariak, “Omen Hitler telebistan agertzen zenean Osaba Dolfi deitzera behartzen zituen [aitak]” eta erantzuna: “Txiste bat zen, baina bai, horrela zen gurean. Ea, ez zituen behartzen... irri egiteko modu bat zen. [Hitlerrekiko] laguntasun eta afekzio keinu bat zen, nik uste [irria]”. Marine Le Penen amaren hitzak dira, Pierrettenak, 1998an plazaraturikoak, Karl Zero kazetariari eta Jean-Marie aitaren heziketaz ari zitzaion. Haurtzaroa familia-giro horretan pasaturik, gaztaroa ez zuen baliatu bere kabuz hegal egiteko: hemezortzi urterekin sartu zen bere aitak sorturiko Fronte Nazionala (FN) alderdira eta eskuin muturreko ikasle antolakundeetan zebilen, GUD Groupe Union Défense ikasle egitura faxistako militanteak zituela lagun –tartean, luzaz GUDeko buru izandako Frederic Chatillon, 2017an Le Penen kanpaina bideratzeko liberaturikoa–.

Noski, Chatillon ez da gehiago alderdiaren lehen lerroan: hautagaitzari loturiko “deabruaren irudia desagerrarazteko” estrategiari segi, argazkitik kendu ditu faxismoari loturiko kide gogorrenak. Prozesua definitzeko Le Pen klanak sorturiko dédiabolisation hitza 2016an Larousse hiztegi frantsesean sartu izanak berak erakusten digu behin eta berriz aipatu dela FNak bideraturiko aldaketa, eta hori normalizazio semantikoraino. 2011n, kideen %67,65 bere alde kokaturik, Marine Le Penek irabazi zuen FNaren lehendakaritza eta orduan lotu zitzaizkion estrategia berriari –parean zuen, eskola zahar eta gogorreko Bruno Gollnisch; Jean-Marie Le Penen gisara publikoki postura errebisionistak ukandakoa–. Estrategiaren parte izan zen ere 2018an izena aldatu izana: FNak zekarren zama ideologikoa –deabruarena, faxismoarena– alde batera utzi eta RN Batasun Nazionala jarri zioten, beste alderdi politikoen gisara, aukera demokratiko gisa plazaratuz.

FN/RNak 50 urte betetzen dituen honetan, merezi du alderdiaren bilakaerari begiratzeak, urtez urte, hauteskundez hauteskunde handituz doalako alderdi autoritario xenofoboa boterera heltzeko aukera. 1972an sortu zuten Ordre Nouveau talde neofaxistako kideek –Aljeria frantsesaren nostalgikoek, Petainistek eta naziek–, aktibismoaz gain, bide legalista ere jorratu behar zutela pentsatuz. Hortik 30 urtera, 2002an heldu zen lehen aldiz Frantziako lehendakaritzako bigarren itzulira Jean-Marie Le Pen, Jacques Chirac eskuindarraren parean botoen %17,8 bildurik.

1972an sortu zuten Ordre Nouveau talde neofaxistako kideek FN, aktibismoaz gain, bide legalista ere jorratu behar zutela pentsatuz

Garaian, 4,8 milioi hautesle zituen lehen itzulian eta bigarrenean 5,5 milioi. Hogei urte pasa direla, beti bigarren itzulirako lehian dago hautagaitza, orain Marine alaba buru eta anitzez sostengu handiagoarekin: 8,1 milioi bozkatzailek sostengua erakutsirik lehen itzulian eta 13,2 milioik bigarrenean. Zifren dantza bukatzeko, 20 urtez bikoiztu da Fronte Nazionalari bideratu sostengua eta are larriago, bi itzulien artean eskuin muturrera jotzen duten hautesle berrien kopurua ikaragarri emendatu da: 2002an eskuin muturreko botoa %14,58 emendatu zen bi itzulien artean, 2022an %62,9.

Jean Jaures fundazioak argitaraturiko Le dossier Le Pen. Idéologie, image, électorat (“Le Pen txostena. Ideologia, irudia, hauteslea”) interesgarria da “deabruaren itxura garbiketa” sakonkiago ulertzeko: Proposamen politikoetatik ala komunikaziotik kendu dute deabrua? Hau da, azalaz gain, mamia ere aldaturik dute ala ez? 1990eko hamarkadaz geroztik, arloz arlo proposamenek harturiko bilakaera azterturik konklusio argia daukate txostenaren egileek: erradikalki eskuin muturrekoa izaten segitzen du bere programak.

Deabruaren itxura galtzea lau elementuei lotzen dute egileek: “Marine Le Penek komunikazioa eztitu izana, bere aitak izandako adierazpen polemikoenak alde batera utziz”; eskuin muturreko Eric Zemmour hautagai berri eta bortitzaren presentziari esker, “ispilu jokoagatik, Marine Le Penen posturak argiki moderatuagoak iruditzea, nahiz eta muturrekoak izaten segitu”; “eskuin moderatuak baita lehendakaritza daukan La République en Marche alderdiak bere tonua gogortu izana”; eta azkenik, “komunikabideen paisaiaren bilakaerak eragindako eskuin muturreko ideien normalizazioa –Vincent Bollorék CNews eta Europe 1 erosi izanak editorialista kontserbadore edota identitarioei lekua bideratu die, tartean, Eugénie Bastié, Mathieu Bock-Côté eta luzaz Eric Zemmouri–”.

Marine Le Pen berak irakurketa hori egiten zuen jada 2011n: “Gure diskurtsoa lapurtuz ahuldu gaitu Sarkozyk, baina epe ertainera, azkarturik aterako gara: hein handi batean, berari esker ezabatuko zaigu daukagun deabruaren irudia”. Adierazpen horretatik hamarkada pasa dela, ezin uka aurreikuspen zuzena zuela.

Aldaketa, itxurarena

Faxismoaren aurpegi argienak lehen lerrotik kendu izanak eta bere aitaren diskurtso antisemitaz bereizi izanak ez du erran nahi ideia horietatik aldendu denik alderdia. Ez dauka zehazturik, baina erran gabe doa faxistek lekua daukatela FN/RN familian: ideiak ez direno argiki baztertzen, bertan gelditzen dira. Gainera, ohartarazi beharra dago Marine Le Pen eta alderdiko buru gehienak aspaldiko militanteak direla, hots, ezer erran gabe, formakuntza antisemita eta negazionista jasotakoak, asumiturikoak eta inoiz deitoratu gabekoak direla.

Okerrago: luzaz identitatearen, nazionalismoaren eta migrazioaren gaietan zentratu arren bere diskurtsoa, kanpaina honetan ez du ia erabili karta hori: “Eskuin muturraren kultura politikoa erabat irauliz, Marine Le Penek ez du gehiago anti-système hautagaitza izan nahi, batasunarena baizik”, irakurri daiteke “Le Pen txostena. Ideologia, irudia, hauteslea” dokumentuan. Jukutria ezin hobe betetzen dabil: ezer erran gabe ere, arrazistek eta faxistek badakite haien hautagaitza dela; eta tonu arrazista ez duenez gehiago beharrezkoa, lortzen du arrazistetatik at biltzen jendea, prekarietate sozioekonomikoan dagoena xarmatzeko landutako diskurtsoari esker: “‘Haserreen juntaketa’ lortu nahi du. Bigarren itzulirako ondokoa du jomugan: Jean-Luc Melenchonen hautagaitza”.

Zemmourek bigarren itzulirako Le Penen aldeko boto kontsigna eman izana ez zuen errefusatu. Alta, berak errana da nazi batzuk daudela Zemmouren aldekoetan: “Komunitarismoan dago. Ez nago izpiritu horretan. Nire helburua ez da Asterixen herrixka defenditzea, baizik eta frantsesei haien herria itzultzea. FNaren historian etorri eta ateratako zenbait elementu deabrudun ikusten ditut Zemmouren inguruan. Katoliko tradizionalistak, paganoak, eta nazi zenbait. Hori ez da lehendakaritzarako postura bat”. Le Penek hartu ditu beraz inolako trabarik gabe lehen itzulian Zemmouren alde egindako beste 2,5 milioi hautesle xenofoboren bozak.

Emozioetatik eta emozioetara
FN/RNak deabruaren itxura galdu izana lotua da ere komunikabideetan gertatu eskuin muturreko ideien normalizazioari

Diskurtsoaz gain, bere jarrera ere erabat aldatu du azken bost urteetan. Herritarren emozioei begiratu eta araberako jarrera hartzen dabil. Adibidez, iazko maiatzeko France Emotions inkestaren arabera, herritarren artean gailenduriko sentimentua tristurarena (%36) eta etsipenarena (%31) ziren eta parean, poza irudikatzen hasi zen: "Postura ihardukitzailea utzi (aurpegi zurruna, ahots agresiboa, haserrearen hatza...) eta barre eta irribarreei lekua egin die. Lehen barre 'hotza' baldin bazuen, orain humanizazio keinu gisa ikusia da. Barrez leherturik agertzen da, lehen arras gutxi egiten zuena kamara aurrean". Iazko abenduko inkestan nekea gailendurik (%57), "etxeko goxotasuna" zabaltzen dabil ere, tartean, bere gatuekilako harreman hurbila plazaratuz, Instagram eta TikTok bidez zein kazetariekilako jokoan. Aldaketak funtzionatzen du, begibistakoa bada ere: %46 sentitzen da Le Penen partetik "ulertua" –gero datoz Melenchon (%41) eta Macron (%27)–.

Guztia du landua, eta emankorki dabil eskuin muturreko bozez gain, eskuin muturrean ez direnen boto paperak ere biltzen. Ideia gogoetagarria dakar FN/RF: les dangers de la dédiabolisation ("FN/RN: deabruaren itxura kentzearen arriskuak"): "Faxismoari ez zaio nahiko existitzea, garatu nahian dabil. Gerra ondorengo mugimendu faxistak 1970eko hamarkadan egiten saiatu zena egiten dabil gaur egun FN: daukan espazioari egokitu herentzia faxista, hauteslego multzo zabal bati zuzendu, ondotik 'haien irudira ' bilakarazteko"...

Jarraian dagoen argazkian ageri da Frederic Chatillon eskuin muturreko aktibista, GUD Groupe Union Defense talde faxistako kide zenean. Marine Le Penen hauteskunde kanpaina antolatzen aritu zen 2017an.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskuin muturra
2025-03-17 | Iraitz Amor Pla
Lotu zure txakurrak

Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.

Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]


2025-03-12 | Nicolas Goñi
Errumanian meatzaritzak eskuin muturra bultzatu eta krisi instituzionala piztu du

Errumaniako presidentetzarako kandidatu ohia Călin Georgescu, aurten berriro iragan behar diren hauteskundeetara erregistratzera zihoalarik, Poliziak atxilotu zuen otsailaren 26an. Egozten dizkioten krimenetarik bat “ordenu konstituzionalaren aurkako ekimenen... [+]


Pintaketa faxistak egin dituzte Maulen aldarri feministen aurka

Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.


2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


Eskolak ematen hasi da berriz mezu arrazista eta transfoboengatik ikertutako EHUko irakaslea

Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Martxoak 8
Faxismoa borrokatzeko feminismotik indarrak batzeko deia

Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]


TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


2025-02-25 | Gedar
Steve Bannonek nazien agurra egin du AEBetako eskuin muturraren ekitaldi nagusian

 Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eguneraketa berriak daude