Aurreneko aldia da Oihanederreko emanaldietan hainbeste gazte ikusten dudana. Publikoaren artean, bertsozale, marika, bollera eta euskal filologia ikasleak nagusi. Edo denak bat direnak. Hasi dira kantuan esekileku batzuen atzetik, eta taularatu dira bi gorputz bitartzat jo genitzakeenak, elegante jantzita: belusezko jantzi gorria emeak, trajez jantzirik harra. Soldatzeko maskarak daramatzate, ordea.
'eRRe' ikuskizuna
NOIZ: Apirilak 3
NON: Oihaneder euskararen etxea (Gasteiz)
Lehen kontakizun modukoa intentsua da, Anerrek patinatzailearen istorioa kontatzen dio amona duen Leireri. Serio dago bigarrena eta solemnitatez erantzuten dio kantuan, ezerezera begira. Bigarren piezan Haizea eta Oihana etorri dira, haien bikitasunaren esperientzietan oinarritutako elkarrizketa neurtitzetan kontatzera, elkar imitatzen. Umorea eskertzekoa da, lehenengo zatiaren ondotik.
Sariketa bat antzeztu dute Euzkitzeren semeak, bikiek eta bollera ematen ez duenak. Soziedadeko gizon gipuzkoarren satira artean, puntu batek harrapatu du nire arreta: "Ez dago lekurik inorena denik/ baina badago lekurik duen inor". Minaz ari dira eta bihotzetik edo hezur-haragizko gorputzetatik kantatzeaz. Gai serioak serio jorratzeaz. Kontrako eztarritik joandako ideiak atropellatu beharraz. Alkaizaren agur jada mitikoa ekarriz.
Zutitu egin dira aulki gainean eta disidentziatik konpromisoa, gaztetasuna, loditasuna eta generoa hartu dituzte hizpide. Labankada batzuk erori zaizkie orduan Jon Maiari, Pagadiri, Felix Zubiari eta Bi balakoei. Haiek balio badute, "zergatik ez naiz sentitzen bertsolari?". Barrez lehertu da Oihanederreko sarrera. Bitasunaren kontrako aldarria ere egin dute, eta beste gai asko ere ukitu.
Baina amaierako galdera-kateari hitz gutxi batzuk eskaintzea merezi du. Galdera bat bestearen atzetik, eta interpelatutako gorputz asko. Baina nago atzo bildu zen inor gutxik zuela proposatutako galderen erantzunik. Are, eRRe ikuskizunaren ikusle potentzialen artean ez daudela laukotearen hitzak jaso beharko lituzketen gorputzak. Egia esateak beste erretzen du entzuteak, antza.
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.