Ipar Euskal Herri mailan ere lehen atera da Emmanuel Macron, botoen %28,7 jasorik. Haatik, Frantziako Estatuan ez bezala, Jean-Luc Melenchon kokatu da bigarren, %18,26 eginik, eta hirugarren, berriz, eskuin muturreko Marine Le Pen –botoen %15,67 jasorik–. Bai, emaitza onak jaso ditu ezker muturreko Melenchonek, tartean, lehen kokatuz Hendaian eta Biriatun, baita Nafarroa Behereko eta Zuberoako hainbat herritan ere (Lakarran, Arrosan, Izpuran, Alozen, eta abar). Izan Baiona, Angelu, Miarritze, Donibane-Garazi, Baigorri, Donapaleu ala Maule, hiri nagusietan nagusitu da orain arteko presidente Macron. Parte hartzea %77,69koa izan da Euskal Herrian, Frantziako Estatuko parte hartze orokorrari alderatuz, hiru puntuz handiagoa.
Zentro-eskuineko Jean Lassallek egindako emaitza ere dago nabarmentzekoa: %11,61 jaso du Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan, Frantziako Estatuko emaitza orokorra ia laukoiztuz. Lapurdi kostaldetik urrundu eta mendi aldera sartu arau emaitzak are hobeak ditu hautagai biarnesak: lehen atera da Atharratzen (%28,29), Urepelen (%41,76), Lekunberrin (%25,60) zein beste herri ttipi anitzetan; eta bigarren zein hirugarren herri askotan. Azkenean, Frantziako Estatu mailan hiru alderdi ezberdindu baldin badira –Macron, Le Pen eta Melenchon–, Ipar Euskal Herrian laugarren bat gehitu zaie: Lassalle.
Bestelakoentzat, gutxiago ala gehiago, Frantziako Estatuko joera bera sentitu da: hautagaitza historikoak izandako Alderdi Sozialista eta Les Republicains eskuindarra ahuldurik atera dira –%2,05 ezker historikoarentzat eta %4,91 eskuin historikoarentzat–. 2017an eskuin historikoak %23,11 egin zuen Euskal Herrian, hots, sekulako porrota du aldi honetakoa. Hori horrela, lehen aldikoz, Le Pen kokatzen da orain lehen hiru indarren artean.
Eskuin muturrean zegoen bigarren hautagaitza Eric Zemmourrek %6,93 egin du. Hots, Ipar Euskal Herri mailan %22ko sostengua du eskuin muturrak. Le Pen lehen indarra atera da hainbat herritan: Gixunen (Lapurdi), Bidaxunen (Nafarroa Beherea), eta Zuberoako Etxarrin, Xarrikotapean eta Lixozen.
Ekologistek emaitza apala jaso dute, nahiz eta Frantziako Estatu mailan ez bezala, %5aren langa sinbolikoa gainditu duen Yannick Jadotek.
Ikusteke dago orain bigarren itzulian nora joko duten lehen indarren artean kokaturiko Jean Lassallen eta Jean-Luc Melenchonen hautesleek. Hain zuzen, Lassallek ez du bozka konsignarik eman, eta ezker muturrekoak Le Penen alde ez bozkatzeko deia egin arren, ez du Macronen alde bozkatzera deitu.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
331 diputatuk bozkatu dute ezkerrak aurkezturiko zentsura mozioaren alde. Eskuin muturrak babestu du ezkerraren testua, eta horrek ekarri du gehiengoa lortu izana. Emmanuel Macron presidenteak hitza hartuko du ostegun honetan 20:00etan.
Frantziako Gobernuaren aurrekontu proiektuan Gizarte Segurantzan egitekoak dituzten murrizketak salatzeko mobilizazio eguna dute ostegunean. Manifestazioa abiatuko dute 10:00etan Baionako geltoki aitzinetik. Bezperan, zentsura mozioaren alde eman dute botoa Frantziako... [+]
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]
Duela bi aste, Frantziako irratien finantziamendua zalantzan zen, Frantziako Kultur Ministerioak %35 apaldu nahi baitzituen elkarte irrati lokalei bideratu dirulaguntzak. Orduan, 200 bat elkarte ziren lanjerrean eta horien artean Iparraldeko Euskal Irratiak.
Azalpena... [+]
Frantziako Gobernuak aurkeztu duen 2025eko finantza lege-proiektuaren arabera, irrati elkarteek jasoko duten laguntza ekonomikoa %35 murriztuko da. Murrizketak, hamar milioi euro gutxiagoko diru-laguntza jasotzea suposatuko luke. Irratien elkarteak esan du "lurraldearen... [+]
Larunbat honetan aurkeztu du Frantziako gobernu berriaren osaketa Michel Barnier lehen ministroak. Eskuin muturreko RN alderdiak defendaturiko ideiak dituzten hainbat politikari eskuindar jarri ditu gobernuko karguetan. "Legetimitaterik gabeko gobernua" dela salatu du,... [+]
Eskuin muturreko RN alderdia da Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzuliko garaile handia. RN alderdiak %33,15 jaso du, ezkerreko Fronte Herritar Berriak %27,99 eta Macronen Ensemble alderdiak %20,04.