Euskaltzaleok behar genuen arnasa, hitzekin

  • Ez gaitu inork derrigortu elurpean, hotzez edota gauez korrika egitera. Inork derrigortzen ez gaituen bezala euskaraz egitera, euskaraz idaztera. Izatekotan, aurkakoa. Baina aukeratu egiten dugu, Korrikan parte hartzea bezala, euskaraz bizitzen saiatzea. Euskarak behar baititu euskaltzaleak, eta euskarak behar du, besteren artean, AEK, AEK-k Korrika behar duen gisa berean.

Getze, Nafarroako Elortzibar. (Argazkia: AEK)
Getze, Nafarroako Elortzibar. (Argazkia: AEK)

22. Korrikak euskaltzaleoi azken boladan falta genuen indarra eman digu, Euskal Herri osoan. Kaleak betetzeko aukera eman digu. Arnastu dugu, azkenean, komunitateak ematen duen hatsa. Bizipoza.

Lekukoan gorderik joan den mezuan Karmele Jaiok azpimarratu du hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena duela Korrikak. Hamaika egunez Korrikan ibili garenok ikusi dugu euskara gorpuztuta, milaka gorputzetan. Furgonetatik ikusi ditugu hamaika aurpegi, erdaraz edo euskaraz, euskarari bultzaka.

Furgonetaren barruan, ikusi dugu zer nolako lan izugarria egin duten hamaika lagunek, hamalau orduz jarraian, eta beste hamaikak hurrengo hamalau orduetan. Guztira 22 pertsonako taldea, 22 gorputz eta gogo, beti ekinean, beti elkarlanean. 22 euskaltzale horiek izan dira 22. Korrikaren motorra. 22 lagun horiei eta haien bizkarra zaintzen aritu direnei esker iritsi da lekukoa Amurriotik Donostiara, 2.000 kilometrotik gora eginda. Lagun horiek izan dira herriz herri hainbesteko zoriontasuna transmititzearen arduradun zuzenenak.

Komunikazio taldeko beste hamaika pertsonak jarraitu dugu egunerokoa, eta euskarazko hedabideetan kontatu dugu egunez egun barruan eta kanpoan ikusi duguna. Kontatu dugu milioi bat pertsona inguru mugitu dituela Korrikak, kontatu dugu nolako harrera egin zaion herri ekimen honi, kontatu dugu nola hunkitu den jendea. Eta badakigu, gu hunkitzen ginen bezala hunkitu direla ibilbidea telesail bat balitz bezala egunez egun etxetik jarraitu duten lagun asko. Behin Korrika amaitutakoan telebistan zer jarri ez zekiela geratu dela asko. Diotenez, inoizko Korrikarik segituena izan da aurtengoa.

Hala ere, furgonetan joan garenok ez dugu dena kontatu. Ez dugu aipatu zenbat erdara entzun dugun herririk euskaldunenetan ere; ez dugu erakutsi zer euskara gutxi entzun dugun herririk erdaldunenetan; ez dugu kontatu batzuei Korrikak zenbateko  deserosotasuna eragin dien, euskararekiko duten gorrotoa; ez dugu dena jarri mahaiaren gainean, zaila baita zenbait gauza hitzekin azaltzea.

Dena den, Korrika hori baino gehiago da. Herri baten aurpegirik onena, ziurrenik. Auzoz auzo, herriz herri, Euskal Herria euskalduntzeko lanean ari direnentzat aukera ezin hobea, festa giroan, inguruetan eragiteko. Lasterketa herrietara iritsi aurretik bai pasatakoan ere Korrikak irauten du, izan Korrika Txikien eta Korrika kulturalen bidez, bolondres eta militantziaz, hamaika ekimen antolatzen ditu jendeak. Euskaldunak ahalduntzeko hondar aleak.

Hitzekin zen aurtengo leloa. Hitzetatik ekintzetara egitera jauzi egiteko deia. ARGIAren webgunean hala egin duten zenbait pertsonaren bizipenak ezagutzeko aukera izan dugu. Euskara ez baita zaila, nahia baizik, Jaiok gogoratu duenez. Herritarrak mugiarazi ditu AEK-k, eta barruak mugiarazi ditu Korrikak berriro ere. “Bateriak kargatzeko balio dezala”, nabarmendu digu euskaltzale batek Maulen jende gazte mordoa korrika ikusi ostean. “Baina bateria horiek deskargatu daitezela datozen bi urtetan, erabili egin behar ditugulako”, gaineratu du.

Ez dakigu Euskal Herriak oroituko duen 22. Korrika pandemia baten osteko berpizte gisa, bultzada erraldoi eta indartsu gisa. Baina hala izan da. 22. Korrikako pertsonak, aurpegiak, sentipenak eta kantuak iraun dezatela luzaroan, herri ekimena apal izan den aro baten amaiera gisa. Eta ez ahaztu, beti dagoela norbait Hitz Ekiteko prest...

Amurrio.
Etxebarri.
Izoria, Aiara.
Munarriztik Genbera bidean, Nafarroa Lizarraldea.
Anotzetik Azanzarako bidean. 
Donibane Garazi.
Baigorritik Erratzura bidean, Baztan.
Arabako Lautada eta Sakana artean.
Gizaburuaga.
Arguedastik Valtierrarako bidean, Erribera.
Donapaleu.
Lizarraldea.
Erandio.
Arguedas, Erribera.
Maule.
Loiu.
Derediatik Zuhatzu Donemiliagara.
Bilbo.
Donostia.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korrika
2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: “Batasunaren Korrika izan da”

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


2024-03-24 | Leire Artola Arin
Milaka lagun Korrikaren amaiera ospatzen ari dira Baionan

2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]


2024-03-24 | ARGIA
Korrika: 23 edizioetako kanten bilduma

43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.


2024-03-23 | ARGIA
GARAZI ARRULAREN MEZUA

Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]


2024-03-23 | ARGIA
AEK: “Harro gara... baina ez konforme!”

AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]


2024-03-23 | Leire Artola Arin
KRONIKA
Larunbateko gaupasa Korrikarekin egiten duten horiek

23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]


2024-03-20 | Leire Artola Arin
KRONIKA
Euskara harrotasunez transmititu dutenen lekukoa

Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.


2024-03-20 | Enbata
“Euskarak espazio publikoa berreskuratu behar du”

23. Korrikaren karietara, helduei euskara irakasten diharduen AEK edo Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeko Ipar Euskal Herriko koordinatzailea den Ihintz Olideni, Enbatak hainbat galde pausatu dizkio. Jarraian, argitaratua den elkarrizketak, AEK eta Korrika zehazkiago... [+]


2024-03-19 | Leire Artola Arin
Martxoaren 24an Korrikaren amaiera Baionan ospatzera deitu du AEK-k

2.700 kilometro eginda, igandean helduko da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, 12:30 inguruan, eta mezu sekretua irakurriko du egileak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak, haurrentzako... [+]


Eguneraketa berriak daude