Zerbaiti aurrez aurre begiratzea asmoak adierazteko modu argia da. Zerbaiti, norbaiti, aurrez aurre begiratzea, parekoaren existentzia aitortu, kontzientzia hartu eta erantzutea da; eta hala egin dugu gazte euskaltzaleok. Badira pare bat urte euskararekiko genituen kezkei begietara begiratu eta arduratik antolatzen hasi ginela. Arduratik, erantzukizunetik, belaunaldi perspektibatik, eta ilusiotik ere bai.
"Panorama aldatu ezean, euskararen bizitzaz mintzo beharrean, biziraupenaz mintzatzen
jarraituko dugu"
Kezkatuta gaude. Kezkatuta euskararen jakintza maila igo den arren, oraindik ere euskaraz bizitzeko baldintzarik ez dugulako. Kezkatuta adinak gora egin ahala, erabilerak behera egiten duelako. Arduratuta, espaziorik euskaldunenetan ere (gazte mugimenduetan kasu), izaten ari den bilakaeragatik eta hartzen ari garen bizio kutsagarriengatik. Larrituta, kezkak antolatzen ibili garen bitarte guzti horretan euskarak (eta beraz, euskaldunok) jaso ditugun eraso guztiengatik, eta horren aurrean kaleak bete ez ditugula ikusita. Kezkatuta belaunaldi gisa, euskaraz ez hitz egitearen etiketa eta hizkuntzarekiko arduragabe zama gainetik kendu ezin dugulako. Gutxik erreparatzen diote, ordea, gure belaunaldiak bizi duen globalizazio eta homogeneizazio prozesu basatiari; sare sozialek, pantailek, kultur erreferenteek eta hezkuntza ereduak gure hizkuntza ohituretan duen eraginari, eta digitalizazioaren lehia basati eta gordin horretan euskarak duen presentzia urriari. Baina, bada garaia euskararen etorkizunaren ardura norberaren bizkarrean jartzeaz gain baldintza materialez laguntzeko; baldintza horiek gabe eta haizearen kontra euskararen alde urratsak eman dituzten guztiei urratsaren garrantzia aitortzeko; egunero euskaraz bizitzeko hautu politikoa egin duten guztiei euskararen militante izaera aitortzeko.
Egoerari aurrez aurre begiratu behar diogu denok. Ez da samurra. Parean dugun panorama aldatu ezean, euskararen bizitzaz mintzo beharrean, biziraupenaz mintzatzen jarraituko dugu, eta argi daukat, batzuek etengabeko biziraupen terminoetan nahiago gaituzte. Arnasa hartu behar dugu, orain. Nahi dugulako eta eskubidea dugulako. Egoerari aurrez aurre begiratzetik, aurrea hartu, eta aurrera egiteko garaia da. Korrikak eman digun bultzada jaso, ilusioak pilatu eta maiatzaren 21ean Donostiako kaleak bete behar ditugu euskararen alde gauden denok; euskaraz, gazteleraz zein frantsesez mintzo, Euskal Herriko etorkizuna euskaraz irudikatzen dugun denok. Euskara aurrera!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]