Kulturaren euskarriak

  • Ekonomia bizitza da” esaldiarekin ulertu nuen ekonomiaren eta boterearen arteko harremanak oso anitzak izan daitezkeela. Ekonomia trukea da, Lurra planeta eta bertan bizi garen izaki guztiok zaindu beharreko truke oreka.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Teknologiak, historikoki, ekonomian eta botere harremanetan eragiteko mekanismo efektiboak dira. Orekak berregituratu ditzakete. Literatura, arte biziak, musika, ikus-entzunezkoak, bideo-jokoak… Sorkuntza eremu anitz daude, eta euren lana jasangarri egiteko bide ezberdin ugari jorratu izan dituzte sortzaileek. Hala, euren lanaren inguruan jarduera ekonomikoak sortu dira.

Digitalizazioak 50 bat urte ditu eta hasieran negozio eredutan eragiteko potentziala ez genion guztiz antzeman. Hasieran, eraldaketa digitalak edukien kalitatean zekartzan onurak soilik ulertzen genituen. Gailu sortzaileek ordea beste onura bat aurkitu zuten, eduki kopuru handia jasotzeko digitalizazioak zekarren aukera. Ideia horrekin, “euskarri bat, sorkuntza lan bat, pertsona bat” eredua kolokan jartzen hasi zen. Aldaketa ez zen hor geratu. Lehenengo ordenagailu sarea, Arpanet, 69. urtean jarri zen martxan eta eduki digitalak partekatzeko aukera ekarri zuen. Gaur egun ezagutzen dugun sarea 90ean ezagutu genuen, eta mundu guztia konektatzeko aukera ekarri zuen. 2000. urte inguruan hodeiaren ideia hasi zen garatzen, nork bere ordenagailua gordailu gisa eduki beharrean zerbitzu hori ematen duen ordenagailu zentralizatuetara konektatzeko aukera sortuz. Sarearen forma eta berau kontrolatzeko moduak aldatu ziren. Horrekin, plataformak hasi ziren garatzen, eduki ugari pertsona ugariri leku bakar batean eskaintzeko aukerarekin. Eta “euskarri bat, sorkuntza lan guztiak, mundua” eredua zabaldu da.

Kontua da, kontsumorako erosoa izan arren, eredu horrek sortu dituen botere harremanek leku gutxi uzten diotela sortzaileen bizitza sostengatzea bilatzen duen ekonomia ereduari. Hor gaude denok harrapatuta, eta sortzaileek hor egotea beste aukerarik ez dute. Bizitza txikia duen eredua da oraindik, soilik hogei bat urte. Aldaketa asko ikustekoak gara.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-10 | Roser Espelt Alba
Industria-politikaren egia deserosoa

Mundu mailako ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen COVID-19aren ostean. Orain, baina, gorakada hori agortze-fase batera heldu den zantzuak agerikoak dira, krisi klimatikoak nabarmen baldintzatuta: munduko potentzia nagusien ekonomiaren hazkunde-tasa murrizten ari da,... [+]


2024-07-10 | Castillo Suárez
Jogurtak ordainetan

Nire lehendabiziko poema liburua argitaratu nuenean errezitaldi bat ematea eskaini zidaten unibertsitate batean. Musikariak dirutan kobratu zuen eta niri Jorge Oteizari buruzko liburu bat eman zidaten, hartu ez nuena, baneukalako etxean. Horixe izan zen onartu ditudan eskaera... [+]


2024-07-10 | Sukar Horia
Ingreso altuko eremua

Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko zabalgune burgesera astelehenetik ostiralera. Hasiera batean 2000. urtea baino lehen matrikulaturiko... [+]


2024-07-10 | Bea Salaberri
Zer egin nahi duzu geroan?

Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik... [+]


Lan merkatuaren oreka liberala

Kapitalismoan lana salgai bat da, beraz, ohiko ekonomialarien pentsamoldea jarraituz, eskaintza eta eskariaren arteko orekak bai prezioa, bai kantitatea erregulatu beharko lituzke. Agerikoa denez, hori ez da errealitatean betetzen. Emango balitz, lan harremanak leherraraziko... [+]


Materialismo histerikoa
Eutsi beldurrei

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude