1971-72 ikasturtean sortu zen Iruñeko Arturo Campion euskaltegia, ordura arte han-hemenka euskara eskolak ematen ari ziren hainbat taldek bat egin zutenean. Konpainia karrikan pisu bat hartuta, egoitza finkoa zuen Euskal Herriko lehenetariko euskaltegia izan zen. 1978an lekualdatu ziren oraingo lokaletara, Comedias kalera. Bertan hartu gaitu Sagrario Alemanek (Etxaleku, 1952), 35 urtez zuzendaria izandakoak, euskaltegiaren 50. urteurrenean. Bertatik begiratu dio, 50 urtez, berreuskalduntze prozesuari.
Zuk euskara zenekarren etxetik, eta ez zutenei irakastera pasa zinen Iruñean. Gerora, Euskaltzaindiarako sarrera hitzaldian, “berdetik horira” esan zenion salto horri. Nolako jauzia izan zen?
13 urterekin etorri nintzen. Jende askorentzako arrotza zen euskara bera, ez zuten inoiz aditu. Kolegioan euskaraz egin nezan eskatzen zidaten batzuk, entzun nahi zutelako. Gogoan dut, baita ere, Udal plazako Ziga dendan bazela kartel bat, “euskaraz mintzatzen da”. Hori ikusteak etxean sentiarazten ninduen nolabait. Etortzerako, aitak esan zigun: “Norbaitek zerbait esaten badizu, zuk esan bi hizkuntza dakizkizula. Ondoan duzun horrek seguraski bakarra daki”.
Orain 50 urte, euskaltegia ireki zenutenean, zein zen ikasleen motibazioa?
Esanen nuke Nafarroan motibazioa hasiera hartan zena dela oraindik ere, neurri handi batean. Nik motibazio horri identitarioa deituko nioke. Jendeak bere burua hemengotzat zuen, hemengotzat zeukaten euskara, askoren etxean egona zen, gurasoak edo aiton-amonak euskaldunak ziren. “Ni ere hemengoa naiz, nire hizkuntza da hau eta ikasi behar dut”. Gaur egun motibazio horrek segitzen du, nahiz eta inoiz ez den arrazoi bakarra izaten.
Eferbeszentzia politiko eta herrigintza pultsu handiko garaiotan sortu eta hazi da Campion. Horrek kutsatuko zuen euskaltegia bera.
Sanferminetako barrakak, Euskararen Legearen kontrako kanpainak, Zaldiko Maldiko Elkartearen sorrera, Euskalerria Irratia, Egunkaria, Karrikiri… Guzti horietan, eragile zuzenak beste batzuk izan arren, beti izan dira Campion eta Campiongo jendea. Helduen euskalduntze-alfabetatzean, beti militanteak izan dira irakasleak. Irakaskuntza arautua profesionalizatu da, eta, bere alde on guztiekin, militantziaren galera bat dakar horrek. Helduen euskalduntzean hori gutxiago ematen da; ez da garai batean adinakoa, baina esanen nuke oraindik militantziaz jokatzen dela.
Baina bada dioenik moteltze bat antzematen zaiola berreuskalduntze prozesuari…
Administrazioak esaten du: norbanakoak egin dezala, eta botatzen digu pilota guri. Baina beldur naiz askotan euskalgintzatik ere ez ote dugun esaten: egin dezala administrazioak. Elkarrekin aritu behar dugu, baina jakinda nork zirikatzen duen. Eta nik uste dut gu zirikatzaileak izan behar garela, besteak beste. Euskararen alorrean egin diren pauso handiak egin dira euskalgintzatik etorri delako halako indar bat. Berriro ere hartu beharko genuke protagonismoa.
Euskaltzain izendatu zintuztenean aipatu zen herrigintza akademiara eramatera zindoazela nolabait. Beharrezkoa da hori?
Euskaltzaindia bezalako toki batean beharrezkoa da arlo guztietatik etorriko den jendea. Jende asko da hizkuntzaren arloan oso jakintza handikoa, eta Iker Sailean, adibidez, jende hori nahitanahiezkoa da. Baina beste atalean, Jagon-en, sustapen lana egiten da. Egin izan da lehen –alfabetatze taldeak, bertsolari txapelketak, Bai Euskarari kanpainak–, eta segitu behar da. Eta alde horretatik komenigarria da bai, gizartearen ikuspegi orokor bat izateko.
Transmisioaren ikuspegitik, zer garrantzia du helduak euskalduntzeak?
Momentu batean indarra haurren irakaskuntzan jarri zen, eta jende askok pentsatu zuen, eta oraindik pentsatzen du, haurrak euskaldunduta aski dela. Beste askok pentsatzen dute haurrek ikasiko dutela haiek baino errazago, baina hori ere ez da egia. “Ikasiko dute haurrek eta horrekin eginen dugu aurrera”. Alde horretatik, utzikeria are handiagoa da: lehen norberak bere buruari jartzen zion egitekoa, eta orain berdin jokatzen dugu guztiok, beste baten gain utziz euskalduntze prozesua: gurasoek haurrengan, administrazioek norbanakoengan. Bakoitzak bere gainetik kentzen du eginkizuna.
Politikagintzan ere aritua zara. Zuretzat bereizi ezinak ziren euskara eta abertzaletasuna?
Askotan esaten da hizkuntza ez dela politizatu behar, baina gauza guztiak daude politizatuta, eta hizkuntza baino politizatuagorik gutxi. Gaur egun Nafarroan egiten den hizkuntza politika euskararen kontrakoa da. Eta gaur egungo alderdi abertzaleek ere arlo hori utzi samar dutela iruditzen zait: askoz ere euskaldunagoak dira bere funtzionamenduan, baina beste gauza asko euskararen gainetik jartzen dira. Bestalde, gaur egun badira abertzale sentitzen ez diren euskaldun asko, eta normala da: zenbat eta jende gehiagok ikasi euskara, hor denetarik izango da. Baina abertzale izatea euskara jakin gabe… niri oso zaila egiten zait ulertzea. Uste dut alde horretatik eskas gabiltzala kontzientzia politikoan.
Zer datorkizu burura Arturo Campion euskaltegiak 50 urte bete dituela entzuterakoan?
Bi gauza. Batetik, gauza ona, 50 urtez irauteko gauza izan garela. Bestetik, diot: 50 urte eta oraindik nola dagoen Iruñea… Akaso beste funtzio bat beharko luke dagoeneko euskaltegiak, baina oraindik segitu behar du hasieran zuen horrekin, eta urte luzetarako: bereziki hiztunak ateratzeko tokia behar du. Zoritxarrez, oraindik bizi behar du urte gehiagoz, ez da bukatu, 50 urte ez dira aski izan.
Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]
Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".