Bere azken liburua aurkeztera etorri zen Mikel. Eta, jakina, pare bat pote hartu genituen solasaldiaren ostean.
Odolaren usaina euskaraz irakurri nuen lehenbiziko liburua izan zen. Ez txarto ulertu. Euskaltegian irakurritakoez aparte, sasieuskalheldutasunean erosi eta irakurri nuen lehenbizikoa. Edozein maitasun harremanetan beti dira mugarri gogoangarriak.
Ez genuen elkar fisikoki ezagutzen. Eta ezin dut ekidin, baina halakoetan back stag-era sartzea lortu duen nerabearen antzera sentitzen naiz. Eta hara! bera nire bizi ibilbidearen parte den moduan, ni ere berarena nintzela kontatu zidan, bere liburu batera nire zerbait eroana eta guzti. Oraindik ez dakit horrelakoetan zelan sentitu.
Hain da komunikazio intimoa literaturak sortzen duena, hain da eskuzabala beste pertsona batzuei gu habitatzen uztea, hain ezabaezina uzten diguten aztarna… Bai, hala da, idazleari gu habitatzen uzten diogu. Baina ordain edo truke justua, izan, bada, idazleak bere arimaren zirrikitu bat zabaltzen baitigu araka dezagun.
Beste mugarri bat euskara eta euskal literaturarekiko nire amodioan Azalaren kodea izan zen. Sujetadore umela telebistako umearen gosearen aurrean, edo bizkarrean hazka egin ostean ohera sartu den piztia… hil artio lagunduko nauten irudiak. Barruan gelditzeko ohitura baitauka barrutik sortu denak.
"Azken urteotan norbait euskal literaturan bide urratzailea izan bada, hori Miren Agurtzane Meabe Plaza andrea izan da"
Eta barrutik, gorputzetik, idatzi izan digu Miren Agurrek, emakume gorputzetik, sentipenak pentsatzeari utzi eta gezurrik esaten ez duen lurralde bakarrean, odol era haragian, senti ditzagun. Samurtasun latza. Horixe da bere literatura. Badirudi itsasoa bare dagoela, baina korronte bortitzen tirakada igartzen da uretara sartu bezain pronto.
Azalaren kodea argitaratu nahi izan ez zutenek ez zuten imajinatu Espainiako Kritikaren Saria jasoko zuenik. Beste hainbat sari etorriko ziren gero. Gaur arte. Eta, ziur asko, etortzeko dagoen guztia. Oraindik ezin izan diot galdetu, baina ez zait begitantzen bere bizi osoa euskal letrei eman dien norbaitentzat euskaltzain oso izendatu izana baino aitortza eta poztasun handiagorik.
Bai, gauza asko gertatu dira euskal literaturan azken hogei urteotan. Eta gehienak emakume eskutik etorri direla esatera ausartuko naiz. Miren Agurren lorpenak bereak dira, lan eskerga eginda, setati eta tematsu. Ausart, benetako ausardia behar delako, espantu eta arrandiarik gabe, dena utzi eta idazle lanean zentratzeko. Baina, ni pertsonaletik ni konpartitura idazten duen bezala, denonak ere badira zati batean.
Ez naiz literatur kritikan aritua, baina azken urteotan norbait euskal literaturan bide urratzailea izan bada, hori Miren Agurtzane Meabe Plaza andrea izan da. Eta hori ez da nahita edo beste zerbaiten bila egiten, ezta kanpotik sustatzen ere; ogi papurrak botatzea bezala da, jakin barik afruntuak eramango dituen, muzin egingo zaien edo zapalduta amaituko duten.
Benetan sinesten dut erraldoia dela eta halaxe esan diot entzun nahi izan didanari, baita Mireni ere. Hori eta paparrean harrotasunak gainez egiten didala.
Maitasun gutun hau idatzi behar nuen, emozioz eta korapiloa eztarrian, ez daitezen berba hauek Lekittoko moilan edo Arranegian edo Eskolapean haizatu. Ahalik eta urrunen hel daitezen, ahalik eta gehienek jaso ditzaten. Har-eman guztietan bezala, hartu ahal izateko, eman egin behar delako. Eta Miren Agurrek asko eman digu. Heldu behar zen momentua berak ere Euskal Herriaren aitorpen zabala eta ukaezina, behingoz, jasotzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]