Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko atera.
Lekua hartu eta oraindik deus entzun gabe palkotik ikusten zen irudiak ez zuen indar gutxi: Ruper Ordorika eszenatokiaren erdian eta bera inguratzen Iñigo Goldarazena baxu elektrikoan, Asier Oleaga baterian, Bixente Martinez mandolinan eta gitarran eta Arkaitz Miner koroetan, biolinean, gitarran, mandolinan edo nahi duen sokan. Pott Bandaren disoluzioaren urte berean bandaren partaide zen Ruper Ordorikak argitaratu zuen Hautsi da Anphora diskoa eta diskoaren 40. urteurrenaren aitzakiaren harira muntatu dute ikuskizuna. Diskoa ondu zuen hiriak hartuko zuen ostiral iluntze honetan emanaldia.
'Hautsi da anphora' ikuskizuna
NOIZ: Martxoak 25
NON: Principal Antzokia (Gasteiz)
Aipatutako musikariez gain Pott Banda bera ere agertu da eszenatokian ia bere osotasunean, bakoitza beretik emanez: Bernardo Atxaga argi eta goxo mintzatu da hitzartze guztietan, umoretik betiere. Kontatu digu gaztetan elkartzen zirelarik hartzen zuten Arriaga sanguitxa nola prestatzen zuten: gurinetan bustiriko hiru ogi xerra, arrautz frijitua(k), gouda eta beikona edo hirugiharra. Hiru pisu. Eta kontatu digu zein tabernatan egiten zituzten munduko gin-tonic onenak. Aresti ere heldu da antzokira haren ahotik. Mikrofonoa hartu dute gero Joxemari Iturralderen hitz jolasak eta Manu Ertzillaren kontakizun serioak eta espektatiba askoren arrazoi ziren Joseba Sarrionandiaren xalotasunez beteriko kontakizunek. Jakin dugu zein izan zen Sarrik Ruperri kantuan entzun zion lehenengo abestia eta duela 40 urteko Bilboko errekako ura Cola Cao zela.
Susmoa nuen zerbait berezia sentitzen ari nintzela, baina ez nekien ongi zer. Aurreikusi nezakeen arren, emanaldiaren erdialdera arte ez naiz kontziente izan: argazki historikoa nuen begien parean. Orduan pentsatu dut nik YouTuben hainbestetan ikusi ditudan Oskorrik 1987an TVEko A Media Voz programan eman zuen kontzertua edo Hertzainaken 1991ko despedida kontzertua bezainbeste ikusiko zutela hau urte batzuen buruan sarean oraindik jaio ez direnek. Pentsatu nahi dut, dena den, hamar partaide izan dituen argazki historiko hau herri honetan hamar gizonez osaturiko azken argazki historikoa izanen dela. Diskoa osorik jotzeko falta zitzaien Berandu dabiltza kantuarekin eman diote bukaera emanaldiari eta soinujole batek edertu du ez hau bakarrik, baina azken kantu hau ere: Josu Zabalak, nork bestela.
Ez dakit inoiz argazkia errepikatuko ote den ala ez, dakidan bakarra da nik beikona eta hori guztia duen sanguitxa dudala afaritarako zain.
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]