Nola ikusten dira gerrak emakume kazetarien begietatik?
Gerrari buruz oro har eta bereziki emakumeen rolari buruz aurretik zeuden narratibak apurtzen saiatu gara. 1990eko hamarkadatik hona emakumeak eta haurrak biktima gisa irudikatu dira, Ukrainako gerran ikusten ari gara diskurtsoa betikotzen ari dela. Emakumeek duten rol bakarra errefuxiatu gune batean egotearen kontzeptuarekin hautsi nahi izan dugu; horixe izan baita gizon kazetariek emakumeen errealitatearekin izan duten kontaktu bakarra Ekialde Ertaineko eta Magrebeko testuinguru patriarkal eta musulmanean. Gizartearen %50 ez zegoen ordezkatuta.
Zerk ahalbidetu dizue errealitate horietara hurbiltzea?
Liburua idatzi duten kideen erdia bertako kazetariak dira, eta besteok nazioartekoak, baina Ekialde Hurbilean ibilbide luzea dugunak. Ez gara parakaidistak. Gizarte ehuna eta hizkuntza ezagutzen ditugu, funtsezko tresna baita, batez ere konfiantza giroa sortzeko orduan. Lehen lerrotik atzeguardiara igaro ginen, normalean emakumeentzat gordetako espazio pribatuetara. Berretsi genuen emakumeak ez direla biktimak. Batzuk ISISeko kide erradikalizatuak dira, beste emakume batzuk errekrutatu dituztenak; beste batzuk alargun gelditzen direnean etxeko ekonomia aurrera ateratzen dutenak; ekonomikoki independenteak izan nahi duten unibertsitateko ikasleak dira beste batzuk...
Prisma aldatzea zen kontua.
Atzealdera begiratu beharra zegoen, bira egin. Odola gorria da eta kalaxnikovak berdinak dira leku guztietan. Emakumeak beti egon dira hor, Mendebaldeak heroi gisa irudikatu nahi ez zituen gerretan, Europako kolonien independentzia gerrak zirelako. Beraz, bai, emakumeengana iristeko baliabide falta egon da urte askotan, baina baita interes falta ere.
Sexu-indarkeria oraindik ere gerra-arma dela egiaztatu duzue. Elkarrizketa hauetan bereziki garrantzitsua da emakume kazetarien papera, ezta?
Gerretan emakumeen gorputzak gudu-zelai bihurtzen dira. Herri bat suntsitzeko emakumeak suntsitzen dituzte. Sexu-indarkeriaren testuinguruan, emakume horri begietara begiratzeak eta bere hizkuntzan hitz egiteak behar-beharrezkoa den lasaitasun eta konfiantza giroa sortzen du. Horrelako elkarrizketak ezin dituzte egin gizonezkoek; lehenik eta behin, gizonak direlako eta bigarrenik, atzerritarrak direlako. Beste pertsona bat dagoenean, itzultzailea dela edo fixerra dela, elkarrizketa hauetan ezinbestekoa den bi pertsonen arteko lotura galtzen da. Gauza oso gogorrak eta pertsonalak kontatzen dizkizute, tabu diren gaiak.
Ezin dugu emakumeez eta gerraz hitz egin sexualizazioaz hitz egin gabe.
Mendebaldeak ez daki zer egin emakume bat arma batekin ikustean. Kurduak aspertuta daude fusila eskuan dutela atzerriko kazetariak argazkiak ateratzera joatearekin. Jakina, Mendebaldeko edertasun estereotipoak erreproduzituz. Liburuan oso kasu esanguratsua jasotzen dugu; Asian Ramadan milizianoa zen 2015ean, emakume ederra zen eta “Ekialde Hurbileko Angelina Jolie” gisa bataiatu zuten hedabideek. Estatu Islamikoaren aurka borrokan hil zenean, egunkari britainiar batek “Ekialde Hurbileko Angelina Jolie hil da” titulatu zuen albistea... Ez du inolako balio informatiborik.
Gerra garaian bizitzak halabeharrez aurrera jarraitzen duela ere islatu duzue.
Normaltasun oasia deitzen duguna sortu ohi da gatazka armatuetan. Narratiba desberdin horri heldu izan diogu erreportajeetan: ezkontzak, mozkorraldiak, dantzak, morteroek egindako zuloak haurrentzako igerileku bihurtuta, tango edo parkour klaseak kale txikituetan barrena... Normaltasun apurrak dira, gerra pairatzen duten herritarrak humanizatzen laguntzen dutenak eta herritarrei sena ez galtzen laguntzen dietenak.
Bertako hiru kazetarik eta nazioarteko beste hiruk idatzi duzuen liburuak Balas para todas du izena. Zergatik?
Aurkitu ditudan emakume borrokalari guztien omenez. Emakumeen gorputzak gudu-zelai gisa erabiltzea saihesteko bala bat gordetzen zuten beti; horrela, ISISek harrapatu aurretik, beraien buruari tiro egingo zioten. Ez zuten biktima kontzeptuan inolaz ere erori nahi. Era batera edo bestera, metaforikoki bada ere, guztiek gordetzen dute bala bat errekamaran. Pasiboak ez diren emakume guztien omenez da, gerran guztiek hartzen dutelako parte, denek sufritzen dutelako, emakumeak egon badaudelako.
“Azken hamalau urteak Ekialde Hurbilean eman ditut korrespontsal lanetan, Beiruten bizi nintzen. Siria, Palestina, Libia eta Irakeko gatazkez informatu dut. Eguna amaitzerakoan eta hotelera bueltatzean, beste kazetariekin biltzea zen ohikoena. Orduan konturatu nintzen emakume kazetariek istorio desberdinak genituela. Lehen lerroan egotea bezainbeste garrantzi du bira egin eta atzeguardian zer gertatzen ari den ikusteak”.
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]
Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]
Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Israelek eraso masiboak abiarazi ditu berriro ere Gaza osoan: Khan Younis eta Rafan Gaza hegoaldean, Gaza Hirian iparraldean eta eta Deir el-Balah-n erdialdean. "Familiak seme-alaben gorpuzkiak eskuetan zituztela iristen ziren ospitalera", adierazi du lekuko batek.
1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.
Felipe Gonzálezen... [+]
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.