Energia hizpide non-nahi. Elektrizitatea, gasa, gasolioa, dena garesti, herritarren eta enpresen fakturak itotzeraino igoz, energia luxuzko produktua bihurtuz. Errusia deabru bihurturik, europarrok harekiko dugun menpekotasunean ipini digute fokua, hartzaren hatzetatik libratzeko sakrifizioak eskatuz. Baina arazo konplexu guztietan bezala, kontua sakonagoa da. Hego Euskal Herriaren kanpo energiarekiko menpekotasuna ikaragarria izanik (%85) eta gure oinarri energetikoa fosila izanik (%80), agerikoa da berriztagarrietan oinarria duen subiranotasun energetikoa serio hartu behar dela. Arrazoiak, ugari; lehena, klima, atmosferara bidaltzen ditugun berotegi efektuzko gasen %90a fosilen erretzeak baitakar. Bigarrena, fosilen izaera finitua. Altxorra ez da betirako eta hobe dugu erregai fosilak gainditzea beraiek gu utzi aurretik. Hirugarrena, faktura. Aurtengo prezioekin, kanpoko energia ordaintzeko 10.000 milioi euro beharko ditugu, mikro eta makro ekonomia kaltetuz.
"Ez da berdina teilatuko plaka, ortu fotovoltaiko kooperatiboa, edo eskala handiko soro fotovoltaiko edo haize errota. Nago ni, zenbakiak eskuan, denetik beharko dugula"
Guztia buruan, energia aurrezpena bultzatzeaz gain, berriztagarrietara jauzi egitea dagokigu. Baliabide fosilek eskaintzen diguten energia andana ordezkaezina bada ere, pauso azkarrak eman beharrean gaude. Hori bai, energia berriztagarria aprobetxatzeko instalazioek baliabide material mugatuak, sarri bakanak, erabiltzen dituztela ahaztu gabe. Erronka zenbat, nork, non eta nola garatu erabakitzea litzateke. Ahal den neurrian, herritarren jabegoan egongo diren eskala txikiko proiektu barreiatuen eredua sustatzea premiazkoa da, baina mugak ditu. Etxeetako eta merkataritzako kontsumoak ase ditzakegu horrela, baino garraioa eta industria mugitzeak beste eskala bat eskatzen du. Horratx arazoa, berriztagarriek lurraldearekin hartu-eman gatazkatsua baitute.
Ez da berdina teilatuko plaka, ortu fotovoltaiko kooperatiboa, edo eskala handiko soro fotovoltaiko edo haize errota. Nago ni, zenbakiak eskuan, denetik beharko dugula.
Horregatik da hain garrantzitsua berriztagarrien hedapena lurralde plangintza zorrotz batekin, ingurumenaren zaintzarekin eta elikadura subiranotasunarekin uztartzea. Are gehiago, etorkizuneko energia lortzeak gure lurraldean eragina izango badu, eta izango du, errentagarritasun soziala ongi neurtzea hil ala bizikoa da, eta hori oinarritzen da planifikazio eta bultzada publikoan, herritarren parte hartze aktiboan (plangintzan zein jabegoan), eta espekulatzaileak ekuaziotik kanpo uztean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]