“Begirada transinklusiborik gabe ez dago feminismorik, transfobia dago”

  • Elena Crespi Asensio (Torelló, Herrialde Katalanak, 1981) psikologoa, sexologoa eta Con V de Violeta kongresu feministaren sustatzailea da. Martxoaren 28tik 31ra bitarte izango da bigarren edizioa, online, eta maskulinotasuna izanen dute hizpide. Hitzaldiak doan ikusi ahal izango dira 24 orduz eta ordainduz gero bideo zein audio formatuan gorde ahal izango dira. 


2022ko martxoaren 22an
"Feministon arteko banaketa garaipen patriarkal eta kapitalistarik handienetakoa da. Banatuta bagaude indar gutxiago dugu". Argazkia: Sara Blázquez
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zergatik da garrantzitsua gure feminismoa berrikustea?

Modu horretan soilik konturatuko baikara barneratu ditugun irakaspen matxistez. Feminismoan murgiltzea ikaskuntza eta berrikusketa prozesu iraunkorra da, gero eta kontzientzia handiagoa hartzen baitugu horrela, egiazki matxistak diren eta normalizatu ditugun gauzekiko. Berdina gertatzen da eguneroko arrazakeria, kapazitismoa, LGTBIQA+fobia eta abarrak antzematen hasten garenean…

Begirada transinklusiboa faltan somatzen al duzu gainontzeko egitasmo feministetan?

Aunitz. Are gehiago, hori ere izan zen Con V de Violeta sortzeko arrazoietako bat. Begirada transinklusiborik gabe ez dago feminismorik, transfobia baizik. Eta borroka feminista borroka intersekzionala den heinean, emakumeok (zisgenero zein transek) pairatzen ditugun zapalketen kontzientzia hartzeko ere borrokatzen du. Zapalketa horiek ugaritzen dira, gainera, zapaldutako bertze kolektiboetako kidea bazara. Gizarteratu diren espazio gehienetan begirada zisheteroa nagusitzen da eta, bertze hainbatetan, partaide transfobikoek parte hartzen dute. Imajina dezakezu ikasketa espazio bat teoria arrazistak defendatzen dituen norbaiten partaidetzarekin? Edo faxistak? Nik behintzat ezin dut onartu giza eskubideen alde lan egiten ez duen ekimenik, beraz, diskurtso transfobikoak ez dira, inolaz ere, feministak.

Feminismoaren banaketa egiazkoa da edo patriarkatuaren eraikuntza bat da?

Feministon arteko banaketa garaipen patriarkal eta kapitalistarik handienetakoa da. Banatuta bagaude indar gutxiago dugu, elkarren aurka egiten badugu ahulagoak izanen gara. Bakoitzak soilik norberarengan pentsatzen badu, gainontzekoei gertatzen zaiena gutxiesten dut eta, beraz, patriarkatuak eta kapitalak irabazten du. Horregatik ezinbertzekoa da indarrak batzea.

Zure genero nortasuna zalantzan jartzen ari zarela erran izan duzu. Zein izaten ari da zure prozesua?

Gogoeta prozesu betean nago oraindik eta zaila egiten zait erantzutea. Baina argi dut bidezkoak ez diren rol batzuen arabera hezi nautela eta jaio nintzenean emakume gisa etiketatu izanagatik aukera anitz ukatu zaizkidala. Horregatik, emakume izateak zer erran nahi duen zalantzan jartzen hasi naiz…

Eta, zer erran nahi du?

Lehendabiziko hilekoa izan nuenean emakumea nintzela erran zidaten, amatasuna nire esentziaren parte dela ere erran izan didate beti, emakume izateagatik sentikorragoa naizela eta ederra izan behar dudala… eta orduan nire buruari galdetzen diot: zer da egiazki emakume egiten nauena? Irakatsi dizkidaten eginkizunek edo dudan gorputzak? Emakume gisa definitzen ninduela erran izan didaten guztiak ez nau definitzen. Beraz, etorkizuna ez-binarioa dela uste dut irmoki. Motz gelditzen zaizkigun bi nortasunetan sartu gaituztela uste dut. Horregatik, izenordain femenino eta neutroekin ordezkatuta sentitzen naiz. Ez dakit eztabaida hau norantz joanen den, baina zalantzan jartzea positiboa da niretzat eta aberasten nau.

Amatasuna aipatzen zenuen. Historikoki deserosoa izan da feminismoarentzat. Zergatik?

Gizarte patriarkalak amatasuna inposatu duenez, feminismoaren olatu batean askatasun sexualaren aldeko aldarria nagusitu zen eta feministak bertze muturreraino joan ziren. “Patriarkatuak ama izatea nahi badu, kontrakoa eginen dugu”, alegia. Baina horrek ere ez digu, emakume gisa, askatasun gehiago ematen, eta ama izan nahi duen emakume bat feminista izan daiteke berdin-berdin. Arazoa ez da ama izatea edo ez, arazoa da hori zoriontasunaren bide bakarra dela ulertzeko heztea, betebeharra izango balitz bezala, hain zuzen ere. Horregatik ezinbertzekoa da gure haurrak askatasunean heztea.

Baina, nola hezi daitezke haurrak feminismoan?

Erronka garrantzitsuenetako bat da hori, eurek aukera baitute gauzak desberdin egiteko. Ez dut hemen argi azaltzeko nahikoa tokirik, baina familiok ardura dugu eredu izateko, berdintasunean hezteko baliabideak eman eta eskoletan heziketa feminista aldarrikatzeko. Zalantzarik gabe, hagitz zaila da komunikabideetan, marrazki bizidunetan, telesailetan edo sare sozialetan nagusitzen den edukia aldatzea, baina garrantzitsua da belaunaldi berriek begirada kritikoa izan dezaten eta matxismoa identifikatzeko baliabideekin heztea. Eta, zentzu horretan, erronka nagusia da mutilak nola hezten ditugun, oso ttikiak direnetik, genero sozializazioaren bitartez mutilei eskubide eta eginbehar desberdinak ematen zaizkielako neskekin alderatuz, eta horrek ondorio negargarriak ditu.

Amaitzeko, zein da feminismoaren erronka nagusia, zure ustez?

Gure arteko sororitatea handitzen jarraitzea eta gizonezkoek urrats bat ematea feminismoaren egiazko aliatu bilakatzeko.

Etxekoak

“Haurtzaroa emakumez inguratuta pasa nuen, nire amarekin eta amatxirekin: eurek zaindu, elikatu eta hazten lagundu ninduten. Etxean zein kanpoan lan egiten zuten emakumeak ziren, superwomanak. Eta gizonezkoek ere zaindu ninduten, aitak eta aitatxik. Hein batean, maskulinotasun hegemonikoarekin hautsi zuten eurek, baina etxetik kanpo lan egiten zuten gizonezkoen eginkizunak irudikatzen zituzten... Etxeko logistika zein alde emozionala, aldiz, beti egon izan da emakumeen esku gurean. Gure belaunaldiak eta gure seme-alabek desberdin egitea espero dut”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Pintaketa faxistak egin dituzte Maulen aldarri feministen aurka

Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Bilgune Feministak Iratxe Sorzabal babestu du
“Indarkeria matxistaren beste adierazpen bat da tortura, urtez luzez estatuek babestua”

Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]


Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


2025-03-05 | Leire Artola Arin
Zaintza eskubidea aldarrikatuko dute sindikatuek ostegunean

Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Martxoak 8
Faxismoa borrokatzeko feminismotik indarrak batzeko deia

Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]


Eguneraketa berriak daude