Errusia beti halakoa izan da”, batak borobil. Besteak baietz, “Errusia beti izorratzen”. Autobusean jarriak doaz bi gizonak, bata bestearen kontra mugikorraren pantailari begira. Iritzi handiak bi autobus geltokiren artean, Instagrameko harietan barrena. Gisa berean, hamarkadetan zehar, Iparraldeko herrietako ostatu zoletan debalde hastiatzen zen Alemania, kategorikoki eta definitiboki. Berdintsu.
Ukrainako eskualdeetako ezagutza hain gutxi genuen berriki arte, ez bada, ekialdeko hainbat lurralde bezala, egonkortasun politiko eskaseko gunea dela. Krisia bat-batekoa izan den bezala, bat-batekotasun berarekin esnatu da norbanako arrunta Errusiaz hau dela eta hura dela, orojakile eta epaile, baina beti ere gogoeta sobera pusatu gabe.
"Gerla hau ez da bakarrik Ukrainakoa, ez bakarrik lurralde batzuetakoa. Gerla mediatikoa da, Instagramekoa, handien interesekoa, sobera inpultsiboa, sobera ahobatezkoa, sobera kategorikoa, sorgin ehizetan bezala"
Irudiek beste mende batekoak dirudite, baita elkarri egindako mehatxuek eta desprezioek ere. Alta, krisi geopolitiko hau biziki aberasgarria da beste gisaz XXI. mende honen osasun eskasaz erakusten duenarengatik. Ikasgai anitzetakoak izan dira azken asteak, horien artean bat nabarmentzekotan, azpimarratuko nuke zigor neurriena eta horien anbiguetate ikaragarria.
Lehendabizi, zigor neurri multzo horrek ez luke historian parekorik kausituko. Batetik izan duen zalutasunarengatik, bi aste barne indarrean jarri baitira; bestetik, ahobatezkoak eta ia mundialak izan baitira, kasik sobera nabarmenak; eta azkenik, izariarengatik, horien ondorioak errusiar jende xume guziari bezala, munduko gainerateko guziei ere eraginen baitie epe laburrean eta segur aski luzaz.
Bestalde, deskubritu dugu, lehenik, herri baten ontasunak, nahiz herri horretako herritarrenak, munduan zeharreko bankuetan kokatuak diren diru zamak baita beste gisako jabegoak ere, egunetik biharamunera identifikatuak eta lokalizatuak izan daitezkeela, baita konfiskatuak. Eta hori guzia horretaz nehor kexatu gabe. Hamarkadak dira paradisu fiskalak eta iruzurrak salatzen direla eta ezin dela neurri bakar bat ere hartu, ez egitura ez aberatsen kontra. Eta hor, hamar egun barne, bat-batean, bahitzeak erabakiak eta gauzatuak dira.Irakeko, Siriako, Afganistango gerlen kasuan ez bezala, erraza agertu da SWIFT eta diru sare erraldoien bazter uztea Errusia, ordura arte ezinezkoa zirudien arren.
Bereziki aipatzekoa da beste hauxe: iheslariei ongi etorria egin dakiekeela agertu da. Harago, ez dela baitezpada arazoa ehun milaka jenderen exodoa xurgatzea eta kasu honetan Ukrainaren ohoragarria ere gerta daitekeela. Orain arte ez genuen sekulan hainbeste erreportaje ikusi telebista kateetan etorkinen harreraren espantatzeko. Ekialdetik lehenagotik migrazio oldeak gertatu izan zirenean, ez genuen gaur bezainbateko esku zabaltasun diskurtsorik entzun. Ez zen egon beltzak, magrebtarrak, txinatarrak, indiarrak hartzearen aldekorik.
Eta suzko oldar horretan zer erran gutxi eman dute jokamolde batzuek: neurri kulturalak edo. Han eta hemen artista errusiarrak programazioetatik baztertzen dira, antzerkiak, operak, balletak, kantariak. Autodafé usaina airean.
Gerla hau ez da bakarrik Ukrainakoa, ez bakarrik lurralde batzuetakoa. Gerla mediatikoa da, Instagramekoa, handien interesekoa, sobera inpultsiboa, sobera ahobatezkoa, sobera kategorikoa, sorgin ehizetan bezala. Eta eskalada horretan ez da elementurik agertzen giroa lasaitze aldera.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]