Teknologiaren agintaritza

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Egiten dudan lana dela-eta, pertsona askorekin hitz egiten dut teknologiaren eta digitalizazioaren inguruan. Orain dela gutxi guraso batekin aritu nintzen teknologiaren agintaritzaren inguruan. Guraso horrek ez du batere gogoko teknologia, eta teknologiaz hitz egitea ere gorroto du. Ez du ondo ulertzen, eta ez du ulertzeko gogorik ere. Oso arduratuta dago ordea bere haurrak, institutuan hasi berria, beharrezkoak dituen gailuak izan ditzan, tartean mugikorra, haurra isolatuta geratu ez dadin. Baina amorrarazi egiten du teknologiaz ikasi beharrak, bere haurra laguntzeko bada ere. Horregatik, oso eskertuta dago haurraren mugikorrarekin eta sistemarekin, lana egiten diotelako, ez duelako erabaki askorik hartu beharrik, ezta bere haurrarekin eztabaidatu beharrik ere, “mugikorrak” erabakitzen baitu.

Android sistema eragilea duen mugikorra erosi dio, eta erabili ahal izateko Android sistemak eskatu dizkion gauza guztiak egin ditu: haurrarentzat e-mail bat sortu eta haurra adin txikikoa dela adierazi duenez, gurasoaren e-maila eta telefonoa ere eman dizkio sistemari. Horrekin, mugikorra funtzionatzen hasi da. Eta ez funtzionatzen soilik, telefonoak erabakitzen du haurrak zer ezin duen ikusi eta noiz piztu eta noiz itzali behar den, guztia haurraren onurarako.

Gurasoari esan nion deigarria egiten zitzaidala teknologia hainbeste gorrotatzen duen pertsona batek bere haurrarekiko duen agintaritza galtzen uztea teknologiaren mesedetan. Ez da erraza eraldaketa digital hau gure bizitzetan izaten ari den eragina bere osotasunean kudeatzea, nahikoa bagenuen jada kudeatzeko... baina ez ditzagun galdu gauza txiki horiek: noiz piztu mugikorra, noiz itzali, zer ikusi eta zer ez gure seme-alabekin adostu beharko genuke, agintaritza hori teknologia baten eskuetan utzi beharrean. Irizpideak gurea izan beharko luke, zeren irizpide onena ez bada ere, ikasteko bide bat da. Gure artean eztabaidak txikitzeko aitzakiarekin teknologiari gure bizitzen agintaritza emateak mesede baino kalte egiten digula uste dut.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-10 | Roser Espelt Alba
Industria-politikaren egia deserosoa

Mundu mailako ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen COVID-19aren ostean. Orain, baina, gorakada hori agortze-fase batera heldu den zantzuak agerikoak dira, krisi klimatikoak nabarmen baldintzatuta: munduko potentzia nagusien ekonomiaren hazkunde-tasa murrizten ari da,... [+]


2024-07-10 | Castillo Suárez
Jogurtak ordainetan

Nire lehendabiziko poema liburua argitaratu nuenean errezitaldi bat ematea eskaini zidaten unibertsitate batean. Musikariak dirutan kobratu zuen eta niri Jorge Oteizari buruzko liburu bat eman zidaten, hartu ez nuena, baneukalako etxean. Horixe izan zen onartu ditudan eskaera... [+]


2024-07-10 | Sukar Horia
Ingreso altuko eremua

Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko zabalgune burgesera astelehenetik ostiralera. Hasiera batean 2000. urtea baino lehen matrikulaturiko... [+]


2024-07-10 | Bea Salaberri
Zer egin nahi duzu geroan?

Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik... [+]


Lan merkatuaren oreka liberala

Kapitalismoan lana salgai bat da, beraz, ohiko ekonomialarien pentsamoldea jarraituz, eskaintza eta eskariaren arteko orekak bai prezioa, bai kantitatea erregulatu beharko lituzke. Agerikoa denez, hori ez da errealitatean betetzen. Emango balitz, lan harremanak leherraraziko... [+]


Materialismo histerikoa
Eutsi beldurrei

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude