Ez dago hemen Isa Álvarez Visporen curriculuma merezi duen bezala azaltzeko lekurik. Sintesiaren mesedetan, esan dezagun agroekologian aditua, Ekologistak Martxan eta Baladre taldeetako kidea, eta ¿Qué comen las que malcomen? (Zer jaten dute gaizki jaten dutenek?) liburuaren egileetako bat dela. Datu biografikoen zaleentzat: Suitzan jaio, Ermuan hazi, eta Lantarónen bizi da egun, “Arabako landa-eremu sakonean”. Ez kasualitatez, jakina.
Jendartea “birbaserritartu” behar dela diozu. Landatik hirirako migrazioak eragin zirenean (nahita), landa hustea zen helburua?
Ez, ez dut uste helburua hori zenik, eredu desarrollista ezartzea baizik. Eta horrek hiria jarri zuen erdigunean. Aldi berean, baserrian geratu nahi zutenak eredu horrekin bat egin behar zuten: moderno bilakatu, inbertsioak egin, Merkatuak –letra larriz – begira zintzan. Gainera, garai batean, nekazari-giroa analfabetismoarekin lotu zen, eta abar. Helburua ez zen landa-eremua uztea, baina hustu egin zen. Ondorioz, laborari-laborariak oso gutxi dira Europan.
Eta zer da “laborari-laborari” bat?
Kar kar, tesia egiteko moduko gaia da hori; izan ere, egin dira horri buruzko tesiak. Laburtzearren, esango dut eskala txikiko laborantza dela, oraindik ere lurrarekiko harremana duena, lurrarekiko dugun mendekotasunaz jabetzen dena eta hura zaintzen duena. Hori da oinarria, nire ustez.
Eta balio jakin batzuk?
Bai, baina uste dut horren esanahia finkatu beharko dela berriz. Izan ere, gaur egun nostalgiaren ikuspegitik hitz egiten da landa-eremuaz, ez etorkizunari begira. Eta, bizimodu tradizionalari dagokionez, gauza asko birpentsatu beharko lirateke; patriarkatuak, esaterako, presentzia handia izan du nekazaritzan. Eredua baliagarria izateko, justizia soziala behar da. Nik, jendartea birbaserritartzeaz hitz egiten dudanean, landa-eremua birpopulatzeari kontrajartzen diot.
Alegia?
Orain birpopulatzeaz hitz egiten da, nola edo hala bete beharreko zerbait hutsa balitz bezala. Eta nork elikatuko gaitu? Ez dut uste landa-eremura joaten diren guztiek aitzurrari heldu behar diotenik, baina jabetu behar dute nekazaritzarik gabe ez dagoela landa-eremurik. Haiek gabe, elikagairik ez. Produktu jangarriak edukiko ditugu beharbada, horixe saltzen baitigute banatzaile handiek. Benetako elikagairik ez, ordea.
Ez dira gauza bera, hortaz...
Ez. Produktu jangarriak kaltegabeak direla esaten digute, legezkoa dela supermerkatuetako apaletan egotea. Tira, ba. Baina elikagaiek elikatu egin behar dute. Etxeak produktu jangarriz beteta izatea normalizatu dugu; izan ere, orain super-elikagaiak balira bezala saltzen dizkigute elikagai arruntak besterik ez direnak. Eta kobratu ere, halatsu kobratzen dizkigute.
Agroekologiaren eredua mundu honetan gabiltzan milaka milioiak elikatzeko gai ez dela diote askok.
Munduan ez daukagu arazorik elikagai-produkzioari dagokionez, behar dugunaren %150 ekoizten dugu eta. Kontua da zer elikadura-eredu nahi dugun, benetako premiak erdigunean jarrita. Baina posible, izan, bada; gaur egun, oraindik, munduko elikagaien %70 nekazari txikiek ekoizten dute. Gainerako %30etik, %24 besterik ez da baliatzen jendeak jateko.
Eta bestea?
Pentsuetarako, bioerregaietarako... Egia esanda, maila globalean ez gaude enpresa-kate handien hain menpe. Baina hemen, Europan, buru-belarri sartuta gaude eredu horretan.
Hitz egin dezagun goseaz. Hitzak Afrikako irudi latzak ekarri ohi dizkigu gogora. Arazoak arazo, Europan ez ei dago gosez hiltzerik...
Hara, hemen gauza harrigarri bat gertatu da: orain dela urte gutxi arte, elikagai-bankuek beste kontinenteetarako egiten zituzten bilketak, eta orain, berriz, honako. Eta zeharo normalizatu dugu.
Hartara, nola definitzen da gosea? Neur daiteke?
Elikadura-segurtasuna definituta dago: kilokaloria-kopuru jakin bat eskura izatea. Hortik behera, ustez, gosea duzu.Baina aspalditik hitz egiten da, goseaz beste, elikadura txarraz. Izan ere, globalizazioaren ondorioz, herrialde askotan, pertsona batzuk gose izatetik txarto elikatuta egotera igaro dira, eredu kapitalista sartu baitzitzaien, periferiako auzoetara McDonaldsak eta janari merkea eramanez. Beharbada orain jende gutxiago dago gosez, baina gehiago daude txarto elikatuta, eta horren ondorioz gaixotuta.
Zer jaten dute txarto jaten dutenek?
Oro har, arin prestatzekoak, denboraren diktaduraren menpe baikaude denok. Eta zehazkiago, ¿Qué comen las que malcomen? landu genuenean, periferietako baztertuekin hitz egitean, ikusezinak direla esaten ziguten, soberakinak heltzen zaizkiela. Elikagai-bankuetan, esaterako, nutrizioari dagokionez, hutsaren hurrengoa dago: jaki freskorik ez, azukrea barra-barra... Bestalde, zenbat eta baliabide gutxiago, janari ultraprozesatu gehiago, azkarrago prestatzen baitira, eta elkarren eskutik ibili ohi dira elikadura-pobrezia eta energia-pobrezia. Sabela bete daiteke, bai, baina hori ez da benetan elikatzea. Ez da aintzat hartzen mundu guztiak elikatuta egoteko duen eskubidea.
“Baladren berdinentzako oinarrizko errenta aldarrikatzen dugu: diru-sarrera nahikoa, unibertsala, eta 80-20 banaketaren araberakoa: %80 norbanakoarentzat, eta gainerako %20aegitura komun batentzat. Norberak zehaztu beharko du egitura komun hori zein den. Eta hortik aterako dira komunitateak behar dituen zerbitzuak. 80-20 horrek, denboraz, 20-80 bihurtu beharko luke. Utopikoa da, baina balio digu geure buruei galdetzeko: ‘Elikaduraren alorrean, 20-80 hori edukiko bagenu, nola antolatuko ginateke?’. Interesgarria da, eztabaidetan aipatzen baita proposamenetako batzuk jadanik zenbait lekutan egiten direla”.
Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul Watson baleen aldeko ekintzaile... [+]
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi bada".
Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Sareak nabarmendu du Euskal Herri osoko eragileak daudela bertan eta deialdiak 140tik gora atxikimendu jaso dituela: "Horrek islatzen du zein den gaur egungo errealitatearen urgentzia, lurraren defentsaren beharra eta auziarekiko dagoen konpromezua".
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
"Ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta aldaketa posible egiteko" helburuarekin antolatu dituzte. Arrasaten burutuko dira, martxoaren 28an eta 29an.