Noiz eta futbolina oso demodé zegoela uste nuenean, coaching modernoak darabilen erretorika indibidualistaren ikur izan daitekeela deskubritu dut: “Zu. Zu zeu zara zure garaipen nahiz porroten erantzule bakarra. Inork ez dizu sekula ezer eragozten. Zuregatik eta zuretzat” (2022, Instagram). Futbolin-txotxongiloen antzera, zelaia partekatzen dugu, baina jokalari bakoitza ezinbestean berea den espazio ukiezinean.
Zenbaitetan pentsatzen dut elkar ez molestatze horretan gehiegi tematzen garela. Adibide bat. Lagunartean esango banu inoiz haurdun egongo banintz etxean erdituko nukeela, baten batek, isilean, zalantzan jarriko luke burutazioa osasuntsua ote den. Baina, segurutik, nire kontua dela ebatziko luke, eta, ozenean, sentitzen dudan hori egiteko esango lidake: “Ardura dadila norbera bere mobidaz, propioarekin nahikoa dugu eta” (bide batez, gainera, lagunak bere konbikzioari eutsiko lioke inolako barne-gatazkarik gabe). Bake-bakean denak.
"Ez dago modan norbere epaia zalantzan jartzea. Eta ez da harritzekoa, ze, berdingabe (eta ukiezin) egiten gaituen hori gurtu eta gurtu jarduten dugu eguna"
Naturazkoa dirudi barne-gatazkarik gabe bakeari eusteko tentazioa, eta zentzuzkoa deritzot mesfidati eta deseroso agertzea norbere arrazoibidea pitza daitekeela antzematean. Adibideari segika, egia da erditzea ospitalean artatu beharreko jazoera arriskutsua den ustea hegemonikoa dela. Etxean erditzeko hautuak derrigor eskatzen du oso oinarrizko ditugun ehunka kontzeptu birdefinitzea. Kolokan jartzen du urteetan eraikitako diskurtsoa. Konbikzioen apokalipsia. Gakoa, ordea, sentitzen dugun ezerosotasun horrekin zer egin erabakitzea da.
Eskolan erakutsi ziguten berdinen arteko harremanaren funtsa dela parean dugun edonor arrazional, arduratsu eta kontziente gisa begiestea: bai ni eta bai zu bagara gure adierazpenak argudiatzeko nahikoa, eta prest gaude iritziz aldatzeko hizketaldiaren bilakaerak horretara behartzen bagaitu. Ulertu genuen besteari erabateko errespetua diogulako sortzen dela eztabaida, hain zuzen ere. Horregatik, agian, aspaldi honetan dezente iraingarria egiten zait zenbait solaskideren itxurazko begirunea.
Ez dago modan norbere epaia zalantzan jartzea. Eta ez da harritzekoa, ze, berdingabe (eta ukiezin) egiten gaituen hori gurtu eta gurtu jarduten dugu eguna. Horrenbeste lan eta gero, noski, koherentea da gure esentzia babestea edozein erasoren aurrean. Hala igarotzen gara elkarren ondotik batak bestea urra ez dezan arreta handiz. Martxa honetan batera biziko gara, nahiz elkarrekin bizi ez. Nor bere baitan bilduta, marmarrean. Futbolinean kirtenari legez kanpo eragin eta jokalariak beren ardatzean jira-bueltaka geratzen direnean bezalaxe. Oparoa datorkigu nartzisismoaren uzta.
Eskerrak bestelako lurrak ereiten dituzten. Lagun batek zera dio: “Gizabanakoa bere aurretiko zein haraindikoak diren hizkuntza, arau, teknologia eta prozesuen eskuetan, hauskorra, finitua eta osatugabea da, lurra(ldea)rekin ez ezik, beste izaki bizidun eta ez-bizidunekin txirikordatutako gizaberetxo zaurgarri, dependente, erlazional, iragazkor eta desjabetua”*. Alegia, elkar-urratze hutsa gara.
Batzuetan zalantza egiten dut ez ote garen errespetua nagikeria intelektualarekin nahasten ari. Beharbada zuzena da diotena, eta egungo hiriak ez dira tolerantziaren agertoki, axolagabekeriarena baizik. Hau bai apokalipsia. Dena den, ez luze pentsatu, nire mobidak baino ez dira eta. Portzierto, ebidentzia zientifikoak garbi frogatu du umea sutondoan izatea segurua dela.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]