Londresko Museo Arkeologikoko (MOLA) kideek erromatar mosaiko handia topatu berri dute Southwarken, Londinium zaharraren kanpoaldean.
Mosaikoa 8 metro luze da, Londresen azken 50 urtetan aurkitutako handiena. Adituak harrituta daude, mendetan asko eraiki den eremu bat izanik ere, mosaikoa oso egoera onean aurkitu dutelako. II. edo III. mendeko mosaikoak mansio handi baten triklinioa apaintzen zuen, eta kokapen estrategikoa zeukan, Londimiunera sartzeko bide nagusian baitzegoen.
Arkeologoek uste dute bidaiariek ostatu hartzeko erabiltzen zutela eraikina, alegia, erromatar garaiko “luxuzko hotela” zela.
Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.
Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]
Normandiako erromatar garaiko aztarnategi batean lanean ari zirela, arkeologia ikasle batzuek aurkikuntza bitxia egin dute berriki: buztinezko eltze baten barruan kristalezko flasko txiki bat topatu zuten, XIX. mendean emakumeek lurrina eramateko erabili ohi zuten... [+]
Yamagata unibertsitateko Masato Sakai arkeologo japoniarra buru duen ikerlari talde batek geoglifo ugari aurkitu berri ditu Nazcako basamortuan (Peru). Guztira 303 geoglifo topatu dituzte, orain arte ezagutzen zen geoglifo kopurua ia bikoiztuta. Horretarako adimen artifiziala... [+]
Trebiñu, VI. mendea. Eremita talde bat Las Gobas kobazuloetan bizitzen hasi zen, eta historiaurretik okupatutako Laño ibaiaren haitzarte hartan kobazulo berriak hondeatu zituzten. Hurrengo mendean kobazuloetako bat nekropoli modura erabiltzen hasi zen bertako... [+]
Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.
Mexikoko Coahuila basamortuan, Bilbaoko dunak izeneko parajean, giza eskeleto baten arrastoak topatu dituzte. Arkeologoek aztertu ondoren, ondorioztatu dute 950-1250 urte artekoak direla eta Candelariako kulturarekin lotuta daudela.
Aurkikuntza berri pozgarria izan da... [+]
Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian. Arkikus enpresak drone bidezko kartografia teknika bereziak erabilita egin du aurkikuntza. Euskal Herrian ez da halako besterik eta Tarraco edo Calagurris... [+]
Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala) arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]
El Villar aztarnategian 2017an aurkituriko mosaiko erromatar handia zaharberritu eta ikusgai jarri dute Ablitasko kultur etxean. IV. mendeko villa edo etxaldeak 40.000 metro koadro ditu eta oso-osorik dagoela uste dute arkeologoek, nahiz eta zati txiki bat baino ez duten... [+]
Neandertal baten 18 arrasto aurkitu dituzte Karrantzako El Polvorín kobazuloan dagoen beheko galerian, Lehenengo Osina deitua. Guztiak banako bakarrarenak direla uste dute, eta, haien ezaugarri morfologikoetan oinarrituta, neandertal arkaikoenak direla azaldu du Asier... [+]
Duela bi urte, Edgard Camarós arkeologo katalanak bi giza garezur eta "Minbizia?" zioen txartel bat topatu zituen kartoizko kaxa baten barruan, Cambridgeko Unibertsitatean. Garezurrak Gizatik zetozten, Egiptotik eta berriki Frontiers in Medicine aldizkarian... [+]
York (Ingalaterra), K.o. II. mendea. Eboracum erromatar hirian hainbat egitura eta etxe eraiki zituzten. Besteak beste, egungo Wellington Rowen harrizko eraikin bat egin zuten eta Queen’s Hotela dagoen tokitik igarotzen zen harresian arku bat jarri zuten. Bi aztarnategiak... [+]