Heldu da kokoa!

Argazkia: Amets Aranguren Arrieta
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Iazko edizioa streamingez ikusi ondotik, bueltan da Iruinkokoa karriketara. Iruñeko inauteri euskaldunaren laugarren edizioari harrera ederra egin zioten aurten ere Alde Zaharreko kaleek pasa den otsailaren 27an, igandearekin. Berriz ikusi, entzun, sentitu eta usaindu ahal izan ditugu kokobeltz zein kokoxuriak auzoko izkina denak hankaz gora jartzen.

Zaldiko-Maldiko elkartean dute hitzordua parte-hartzaileek goizeko 8:00etan, elkarrekin gosaldu, jantzi eta eguneko azken detaileak fintzeko. Hor bildu dira dantzariak a.k.a kokoxuriak, zirtzilak a.k.a kokobeltzak, musikariak a.k.a Izurritearen fanfarrea, bertsolariak eta dena ongi joan dadin lanean dabilen logistika taldea a.k.a logistikoko. 9:30etarako denak prest, bakoitza bere paperean sarturik. Hasi da zalaparta indaz inda.

Kalejiran auzoko lau espaziotan egin dituzte geldialdiak a.k.a asalduak: LABA, Iruña Taldea, Iparla Elkartea eta Matalazeko lagunak bisitatu ondotik abiatu gara Santa Ana plazara, libertimendua emanen zuten lekura. Asalduetan soberan izan da jana eta edana eta plazara bitarteko bidean kronikatxoak egiten ibili dira bi bertsolariak.

Santa Anara heltzerako zirkulua osatua dute ehunka jendek. Iruinkokoaren gauza ederrenen artean da intrigarena, ez da bakarrik publikoak ez dakiela zer topatuko duen jeikaldietan, baizik eta kokobeltzak ez diren gainontzeko parte-hartzaileendako ere sorpresa dela zirtzilek antzeztuko dutena. Horrek gehitzen dio xarma gehien emanaldiari.

Urtean zehar gertaturikoak karikaturizatu eta hirian zeresana eman duten pertsonaiei barre egin edo zirikatzea du helburu inauteriak, norbere buruarengandik hasita. Egurra eman diete aurten, besteak beste, Hedoi Etxarte, Kai Nakai, Chill Mafia, Esporrín, Maya, TERF, GKS, Ernai eta Ion Celestinori. Ikusi ditugu Alde Zaharreko taberna mitikoetako tabernari mitikoak kexuka eta hortik ibili dira ere Pfizer, Tinder, errusiar bat, Reimy, Anuar, Saioa Alkaiza eta zuberotarrak, benetako ekialdea zein den aldarrikatzen azken hauek.

Fin eta gogor aritu dira Irati Majuelo eta Saioa Alkaiza bertsolariak jeikaldietan ikusirikoa eta haien iritzia kantuan ematen. Jeikaldietako bateko protagonista izanik, zailtasun bikoitza Nafarroako txapeldunarendako. Hain ziren sartuak kokobeltzak haienean, ezen zirtzil batek klabikula apurtu duela jeikaldi bukaerako meta batean. Plazako emanaldia bukatu eta ospitalera egin du segituan. Gero, noski, zuzenean joan da etx… E! Inauteriak direla! Festara itzuli da! (Tarte batez behintzat).

Ez pentsa euskaraz, erreferente lokal komunak tarteko eta jarrera kritikoz denok denoi barre egiteko plaza askorik dagoenik hiri honetan.

P.D.: Heldua naizenean kokobeltz izan nahi dut.

Biba Iruinkokoa!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kale Antzerkia
Su eta eztanda artean, Lekittoko Deabruak antzerki taldeak hamargarren urteurrena ospatuko du Kalekan

Hamar urte beteko ditu larunbatean Lekittoko Deabruak taldeak. Euskal Herrian kataluniar estiloko correfoc-ak egiten erreferentea da taldea eta ikuskizun berezia prestatu dute urteurrena ospatzeko. Kalekan, Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen jaialdian ikusi –eta... [+]


2019-09-20 | Mikel Asurmendi
‘Aiherra, Nafarroako leihoa’ kabalkada emanen dute igande honetan Aiherra herrian

Baxenabarreko Aiherra herrian kabalkada eginen dute lehen aldikoz irailaren 22an, igande honetan. Ehun bat lagunek parte hartuko dute; dantzariak, antzerkilariak eta bertsolariak ariko dira herriko plazan.


2018-07-04 | Usurbilgo Noaua
Usurbildarrek erraustegiaren aurkako parodiarekin amaitu dituzte festak (bideoa)

Usurbildarrek ozen oihukatu dute “Ez, ez, ez, errausketarik ez!”, jaien amaieran. Azken trakaren aurretik, festak hasi bezala amaitzeko tartea hartu da aurten. Urte luzez, herrian haserrea eta kezka eragiten segitzen duen erraustegiaren aurkako parodia batekin.


Badator kalealdia antzerki jaialdia

Datorren  astelehenean hasiko da Bilboko Kalealdia, kaleko arte eszenikoen jaialdia. XIV. aldia izango du, eta, orotara, kaleko arte eszenikoetan erreferente diren 26 konpainiak beren lanak erakutsiko dituzte. Kaleko antzerkia, zirkua, clown-a, txotxongiloak, kabareta eta... [+]


Libertimendua Donapaleutik pasatu da Bankarako bidean

Ez da jakiten gazte belaunaldi bakoitzak zertan mamituko duen  bazterrak inarrosteko daraman sugarra.  Inauteri giroko Libertimenduan aurkitu dute, antza, Iparraldeko gazte batzuek. Eman su, neska mutilok, garraztasun gehiegi ez baina errukirik ere gabe, ez... [+]


Lekeitio eta Kataluniaren arteko sua

Lekittoko Deabruak taldea da Euskal Herrian piroteknia eta kale antzerkia uztartzen dituen bakarretakoa. Herriko Kale Antzerki jaialdian inbidiaz suari begira maiz egondako gazteek 2012an ekin zioten emanaldiak prestatzeari. Uda honetan Kataluniako correfoc emanaldirik... [+]


Eguneraketa berriak daude