Baldintzarik gabeko oinarrizko errentaren lehen pausoak Katalunian

  • Oinarrizko errenta unibertsalaren inguruko eztabaida Kataluniatik Euskal Herrira ekarri dute Laura Vilagrá i Pons Generalitateko aholkulariak eta Sergi Raventósek. Otsailaren 25ean EHUk Bilbon duen Bizkaia aretoan izan ziren bi katalanak, Julen Bollain ikertzailearekin batera, eta OEUren eta Kataluniako proiektuaren inguruan aritu ziren. Eztabaida hau, baina, duela urte batzuk piztu zen Espainiako Estatuan, Podemos alderdiaren sorreraren ostean, baina handik gutxira urtu egin zen, beste gai batzuei ateak irekitzeko. Zer da, baina, Oinarrizko Errenta Unibertsala? Eta aplikagarria al da Mendebaldeko estatuetan?

Argazkia: Hodei Torres
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Oinarrizko Errenta Unibertsalaren beharra ez da ardura berria. 1980ko hamarkadan hainbat pentsalarik, Philippe van Parjis filosofo belgikarra tartean, Europako herrialde gehienek pobreziari aurre egiteko zeuzkaten politikek emaitza onik lortzen ez zutela ondorioztatu zuten, eta gehitu zuten herritarren gehiengoak ez zuela askatasunik haien bizitza nahi moduan garatzeko.
Hala ere, XVIII. mendean ere aurki ditzakegu antzeko gaia lantzen duten politikari eta pentsalariak. Frantziako eta Ipar Amerikako iraultzen garaian, Thomas Painek, esaterako, adierazi zuen herritarrei oligarkiek desjabetutako lurrek eta basoek sortutako aberastasuna errenta forman itzuli behar zitzaiela.

XXI. mendearen hasiera honetan inoiz baino garrantzitsuagoa bihurtu da OEU. Mendebaldeko herrialdeak kapitalismoaren egiturazko produkzio krisi betean daude murgildurik, eta hori klase ertainen suntsitzea eragiten ari da, 2008ko krisi finantzarioak eta koronabirusaren krisiak bultzatu dutena. Testuinguru horretan, OEU aurrera ateratzeko ahaleginak egiten ari dira Katalunian.
2001. urtera egin zuen atzera Generalitateko aholkulari Laura Vilagrák Katalunian OEUren ideiak zer nolako bilakaera izan duen adierazteko. Urte horretan jaio zen Red Renta Básica (Oinarrizko Errenta Sarea), aurreko hamar urteetan oinarrizko errenta lortzeko lanean aritu zen jendea batuz. Hurrengo urtean, 2002ko otsailaren 12an, ERC eta IU-ICV alderdiek proposamena aurkeztu zuten Kataluniako Parlamentuan, OEU ezartzeko lege proiektua Espainiako Gorte Nagusietara eramateko. Hala ere, proposamenak ez zuen jarraikortasun handirik izan.

Handik gutxira Red Renta Básica nazioarteko BIEN (lehen Basic Income European Network, orain Basic Income Earth Network) elkargoan sartu zen, eta 2004an nazioarteko kongresua Bartzelonan antolatu zuten. Hala ere, urte askotan bigarren mailan geratu da borroka hori, nahiz eta zenbait eragilek oinarrizko errentaren inguruan lanean jarraitu.

2021eko Kataluniako hauteskundeak OEUren aldeko borrokan “inflexio puntu” izan zirela dio Kataluniako OEUren Plan Piloturako Bulegoko zuzendaria Sergi Raventósek; izan ere, CUP alderdi ezkertiarrak plan pilotua garatzea jarri zuen bere hauteskunde programan, eta ERC alderdiko Pere Aragonésen inbestidurarako negoziaketetan ezinbesteko puntutzat ezarri zuen CUPek. ERCk onartu egin zuen, eta 2021eko urrian OEU ezartzeko Plan Piloturako Bulegoa ireki zuten, Raventós buru.

Plan Pilotua, aurrera
Sergi Raventósen taldearen helburua Plan Pilotua diseinatzea, antolatzea eta ezartzea da, eta horretan ari dira. Plana garatzean, bi urteko entsegua egingo dute, lagin zehatz batekin. Raventósek adierazitakoaren arabera, askotariko adin, genero eta gizarte sektoretako 6.000 eta 8.000 pertsona inguruk hartuko du parte. Herri txiki batzuetako biztanleriarekin egingo dituzte probak, eta horien emaitza alderatuko dute bestelako baldintzapeko errentek izan dituzten emaitzekin.

Plan Pilotuaren garapenerako Kataluniako Generalitatearen laguntza du bulegoak, baina Sergi Raventósek dio abagune politikoak asko eragin dezakeela: “Alderdi ezkertiarrak gobernuan gehiengoa izatea ezinbestekoa izan da Plan Pilotua martxan jartzeko, baina indar korrelazio aldaketa batek dena zapuztu dezake”.

Argazkia: Hodei Torres

Kritikei, erantzun zuzena
Oinarrizko Errentaren Sarea lanean izan den ibilbide luzean kideek ez dute inoiz kritiken faltarik izan. Raventósen esanetan, kritika gehienak sektore liberal eskuindarretatik datoz, eta ohikoena da OEUren bideraezintasuna. Sektore horietatik errentaren bultzatzaileei leporatzen diete “ezinezkoa” eta “bideraezina” dela herritar guztiei, existitzeagatik bakarrik, 700 edo 900 euro ematea, baina OEUren aldekoek argi dute iruzurrari aurre egingo dion politika fiskal zurrunago batekin bideragarria dela errentaren ezarpena: “Kalkuluak eginda ditugu jada, eta guztiz bideragarria da”, dio Raventósek.

Beste ohiko kritika bat da oinarrizko errenta ezarriz gero jendeak lan egiteari utziko diola. Hala ere, Raventósen esanetan, munduan egin diren entseguek frogatu dute hori gezurra izateaz gain, jendeak baliabide gehiago duela nahi duen lana bilatzeko edo ikasketak aurrera ateratzeko: “Gaur egun, tamalez, jende askok utzi behar izaten ditu ikasketak. Oinarrizko errentak aukera emango lioke gehiengoari ikasketei heltzeko eta etorkizunean lan hobea izateko”.

Europako saiakera nagusia helburu
Kataluniako Generalitatea eta OEUren aplikaziorako Plan Pilotuaren Bulegoa elkarlanean egiten ari diren lanaren bitartez Europako entsegurik handiena egin nahi dute. Kontinente osoan, Finlandian egin dute orain arte proiekturik handiena, baina azkenean ez dute aplikatzea lortu. Hala ere, Europako mugetatik at, herrialde askotan probatu dituzte oinarrizko errentak: Indian, Kenian, Kanadan, Iranen eta Israelen, esaterako.

Orain arte Keniakoa izan da saiakera nagusiena, eta probetan jarraitzen du oraindik ere, 2017. urtetik. Hainbat herrixkatako 5.000 biztanleri hilabetean 23 dolar ematen dizkio Give Directly Gobernuz Kanpoko Erakundeak, hamabi urtez, eta beste 16.000 biztanle inguruk hilero errenta berdina jaso dute bi urtez, eta nahiz eta proba oraindik martxan egon, emaitza positiboak ikusi dituzte. Errenta jasotzen duen herrixketako jendeak, oinarrizko beharrak asetzeko ahalmen ekonomiko handiagoa du, eta osasun fisiko eta mentalean eragin positiboak antzeman dituzte.

Bestalde, jendearen arteko gatazkek ere behera egin dutela adierazi dute. Azkenik, gutxieneko diru sarrera izateak “itxaropena” eman diela diote biztanle batzuek, eta itxaropenak “poztasuna” dakarrela azpimarratu dute.

Katalunian Oinarrizko Errenta Unibertsala probatzeko proiektua aurrera doa pixkanaka, eta beste herrialde batzuetan ezartzeko aurrekaria izan daiteke. Aldeko eta aurkako arrazoiak mahai gainean daude, baina saiakeretatik ateratako ondorioei egin beharko zaie bereziki kasu, horiek erakutsiko baitute zer nolako eragina duen oinarrizko errentak biztanleriaren gehiengoaren osasunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oinarrizko errenta unibertsala
Errenta unibertsalaren esperientzia pilotuak munduan

Oraindik ez dago munduan baldintzarik gabeko oinarrizko errenta indarrean jarri duen herrialderik, baina esperientzia pilotu asko egin dira munduko hainbat eskualdetan, eta aurreikusitakoak ere asko dira. Daniel Raventósek eta Julen Bollain irakasleek euren liburuetan... [+]


Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta
Duin bizitzeko eskubidea

Bizkaian, Gipuzkoan edo Araban urtebetetik gora bizi bazara eta 18 urtetik gora badituzu, hilero 900 euro jasotzeko eskubidea izango duzu, beste inongo baldintza barik. 450 euro jasoko dute 4 eta 18 urte arteko herritarrek eta 4 urtetik beherakoek 270 euro. Ados egongo zinateke?... [+]


Eusko Legebiltzarrak atzera bota du herri ekimenez proposatutako oinarrizko errentari buruzko eztabaida

Iazko otsailean ekinda, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko herri ekinaldi legegileak 22.075 sinadura lortu zituen proposamena legebiltzarrera eramateko. Ostegun honetan eztabaidatu zuten proposamena legebiltzarrean eta EAJ, PSE, PP eta Vox-en botoekin atzera bota... [+]


2022-05-05 | Hala Bedi
Mobilizazio eta eztabaidak Gasteizen, Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabea bozkatu bezperan

Urtarrilaren 4an aurkeztu zituzten Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabearen alde jasotako 22.075 sinadurak, lege-proposamen gisa izapidetu ahal izateko. Maiatzaren 5ean eztabaidatuko dute legebiltzarkideek: "beren esku dute pertsonen bizitza aldatzea, batez ere... [+]


Sergi Raventós
“Pobreziak eragin zuzena du jendearen osasun mentalean”

Soziologian doktorea da Sergi Raventós Panyella (Bartzelona, 1968), eta oinarrizko errenta unibertsalak (OEU) osasun mentalean dituen eragin positiboak ikertu zituen doktoretzan. Hamarkadak daramatza Katalunian OEU bultzatzeko lanean, beste hainbat pertsonekin batera, eta... [+]


2021-07-19 | Unai Brea
Oinarrizko Errenta Unibertsala
Lana ez litzateke beharra izango
Urtarrila amaieran, EAEko Legebiltzarrak onartu egin zuen Oinarrizko Errenta eredu desberdinei buruzko hausnarketa-taldea sortzea, Lan eta Gizarte Ekintza Batzordearen barruan. Horrek ez du esan nahi Eusko Jaurlaritzak inolako konpromisorik hartzen duenik: aztertzea eta... [+]

2021-03-04 | ARGIA
Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko herri-ekimen legegilea abiatzea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Eusko Legebiltzarreko mahaiak oniritzia eman dio Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko herri-ekimen legegileari. Hala, laster 10.000 sinadura lortzeko kanpainari ekingo dio ekimena sustatzeko batzordeak.


2021-01-26 | ARGIA
Europar Batasun osoan oinarrizko errenta unibertsala ezartzeko eskaera abiatu dute

Herritarren sinadurak biltzen ari dira, herri ekimena aurkeztu eta Europako Batzordeari eskatzeko proposamena aurkeztu dezala, baldintzarik gabeko oinarrizko errenta unibertsala Europar Batasun osoan ezartzeko. Besteak beste, desoreka ekonomikoari eta pobreziari egin nahi zaio... [+]


2020-09-14 | Mikel Eizagirre
Oinarrizko errenta unibertsala: Europan eztabaida puri-purian

Hainbat estatutatik ekimen herritarra bultzatu dute oinarrizko errenta unibertsal eta baldintzarik gabekoaren proposamena Europar Batasuneko erakundeetara eramateko. Bitartean, hainbat kolektibotako kideek diru-sarrera bermatuta izateak euren bizimoduan izango lukeen eragina... [+]


2020-05-30 | ARGIA
Bizitzeko gutxieneko diru sarrera onartu du Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak onartu duen bizitzeko gutxieneko diru-sarrera 460-1.000 euro artekoa izango da familia bakoitzarentzat. Hego Euskal Herrian, gutxieneko errenta horren osagarri izatera igaroko dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Nafarroako errenta.


2020-05-28 | ARGIA
DSBEa eta Nafarroako errenta bermatua Espainiako Gobernuaren gutxieneko errentaren osagarri izatera igaroko dira

Espainiako Gobernua onartzear den gutxieneko errenta izango da oinarri, eta horren osagarri izatera igaroko dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Nafarroako errenta. Hego Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dituzte laguntzak.


2020-04-01 | ARGIA
Daniel Raventós
“Oinarrizko errenta baldintzatua eta denboran laburra bada, tirita bat jartzea da aorta ebaki dizutenean”

Espainiako Gobernuak martxoaren 31n hainbat neurri onartu ditu, tartean diru-laguntza bat, lana galdu duten aldi baterako langileentzat. Neurri hori hartzekoak zirenean, Oinarrizko Errentaren Sareko Espainiako Estatuko lehendakari den Daniel Raventósek kritika zorrotza... [+]


Olivier Ducharme. Lanaren balioa erlatibizatuz
“Gehiengoak ez du ideia izpirik laguntza soziala daukatenen errealitateaz”

Laguntza sozialaren banaketari begira jarri da Olivier Ducharme filosofoa. Ongizate estatua gertu zegoen garai hurbilean eskubide izatetik, baina indarraren truk jasotzen duzun ordaina bilakatu zaigula azaltzen du. Aldaketak ezinbesteko, lehen iraultza gure buruetan egin beharra... [+]


Eguneraketa berriak daude