Zorioneko daude azken baleak: baliteke guk bizia barkatzea, milaka zuhaitzek baino CO2 gehiago biltzen dutelako

  • Islandiak jakinarazi berri du 2024tik goiti ez duela gehiago balearik ehizatuko. Luzaz horien sarraskia salatzeko piztutako protestengatik ez bezala, orain islandiarrek amore eman bide dute baleak bizirik ikustera uharteraino hurbiltzen diren turisten diruagatik. Baina, gainera, Nazioarteko Diru Funtsa ohartu da baleak bizirik atxikitzea negozio ere izan daitekeela, beren gorotzekin itsasoko bizidunak elikatuz CO2-a finkatzen oso onak direlako.

Baleak ikusten Husavik inguruan, Islandian. Itsasoaren ‘simaurketan’ egiten duen lanarekin, ozeanoetako bizia elikatuz, CO2-aren orekan ere garrantzia berezia dauka baleak. Argazkia: Adventures.com
Baleak ikusten Husavik inguruan, Islandian. Itsasoaren ‘simaurketan’ egiten duen lanarekin, ozeanoetako bizia elikatuz, CO2-aren orekan ere garrantzia berezia dauka baleak. Argazkia: Adventures.com
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Balearen Nazioarteko Eguna –hurbilagoko beste efemeride tristeago bat bezala otsailaren 20an ospatzen dena– galbidean dauden animalia mitiko horientzako albiste on batekin heldu da aurten: Islandiak iragarri du 2024an betirako luzatuko duela bere arrantzaleek balearik harrapatzeko debekua. Balea harrapaketaren Nazioarteko Batzordeak (IWC ingelesezko sigletan) 1986an debekatu zuen arren horiek salerosketarako ehizatzea, Islandiak, Norvegiak eta Japoniak segitu dute horretan.

Balea generoen artean, Islandiaren erabakiak bereziki arnasa emango omen die zereei (Balaeonoptera). Itsasoetan horietarik 100.000 geratzen omen dira. Zere bat zen 2012an Donostiako Kontxan lehorreratuta hil zen balea. 2013tik Islandiak horien haragia nagusiki Japoniara esportatzen zuen, baina arrantzaleak kexu ziren merkatu hark ez zuelako indarrik hartzen. Islandian bertan soilik herritarren %1ak jaten omen du maiztasunez balea haragia.

Azken urteotan, aldiz, oso bestelako industria batek hartu du indarra zetazeo horien inguruan: itsasoan baleak bizirik ikusteko aukera ematen duen turismoarenak. Mundu mailan 2.000 milioi dolar mugiarazten omen ditu –soilik Islandian 22 milioi–. Uharteraino urtean 300.000 pertsona datoz asmo horrekin. Ageri da ekologistek Meet Us Don’t Eat Us –“Topatu gaitzazu, ez gaitzazu jan”– esloganez turisten artean egindako kanpainak arrakasta lortu duela.

Merkatu berri hau ikusi bide du lanjerrean Reykjavikeko gobernuak; 2024an egokitzen zaionez arrantza-kuotak berriz negoziatzea, arriskua zegoen berriro itsasoko ehiza odoltsuaren irudiz betetako kanpainak piztea, atzerritarren artean hoztuz Islandiara hurbiltzeko gogoak. Zertarako hil, bizirik diru gehiago dakarkiguna? Zereek ziur eskertu dutela gizakiek bizia barkatuz egin dieten opari berria.

Turistez gain, ordea, maitale berri eta are indartsuago bat azaldu zaie baleei. Nazioarteko Diru Funtsak hiru hilero plazaratzen duen Finance & Development buletinean argitaratu berri du ikerlan bat titulu kitzikagarri hau daramana: “Nature’s Solution to Climate Change. A strategy to protect whales can limit greenhouse gases and global warming” (“Naturaren soluzioak klima-aldaketari. Baleak babesteko estrategiak mugatu ditzake negutegi-gasak eta planetaren berotzea”). Zientzialari eta ekologistek aspaldi erakutsitakoa orain NDF boteretsuak bere egitea zerbaiten seinale izan daiteke.

Balea batek bere bizitzan zehar 33 tona CO2 harrapatzen omen dizkio atmosferari eta kopuru hori egiteko milaka zuhaitz behar dira. Kakatan datza zerbitzu handiaren gakoa, baleak itsasoan barreiatzen dituen gorotzetan. Dokumentaletan inoiz ikusi ez dugun arren, beste edozein animaliak bezala baleak ere kaka egiten baitu… eta ez gutxi, planetako abererik handienari dagokion adina ongarri barreiatzen du.

BALEAREN PREZIOA

Gorotz kopuru handiok aberatsak dira burdina, fosforo, nitrogeno eta abarretan eta zer jana ematen diete itsasoko fitoplanktonei. Ozeanoei bizia ematen dieten bakterio eta landare mikroskopikook sortzen dute, hain zuzen, planetak daukan oxigenoaren %50 eta urtean 37.000 milioi tona CO2 zurrupatzen dituzte, sortutako guztiaren %40.

Fitoplanktonez elikatzen da krill famatua, krustazeo ñimiño bat ozeanoetako hainbat biztanleren elikagaia dena, tartean balearena (zeinak gorotzekin bazka emango dion berriro fitoplanktonari…). Eta hildakoan, baleak itsasoaren sakonean utziko du dozenaka tona pisatzen duen gorpuan metatutako CO2 guztia.

Horra zergatik balea populazioaren gainbehera erloju-bonba bat den planetaren oreka ekologikoarentzako. Balea ehiza euskaldunek hasi zuten XI. mendean eta ondoko 700 urteetan Europa inguruko itsasoek ikusi zuten zetazeo hori urritzen. XIX. mendean, ordea, industrializazioa iritsi zen ozeanoetara ere eta XX.a amaitzerako planeta osoan zeuden 4 edo 5 milioi baleak murriztu ziren 1,3 milioitaraino. Atera kontuak zer nolako eragina ekarri duen galerak itsasoko bizidun guztien artean, krill, arrain, ugaztun eta hegaztiak barne.

“Baleei –dio NDFko ekonomialarien txostenak– utziko balitzaie ugaritzen ehiza industriala hasi aurretik ziren 4 edo 5 milioi izateraino, fitoplankton kopurua asko handituko litzateke ozeanoetan eta horrek karbono asko harrapatuko luke. Soilik fitoplankton kopurua %1 handitzeak eragingo luke urtero milaka milioi CO2 tona gehiago harrapatzea, bat-batean bi milioi zuhaitz heldu gehiago agertuta adina”. NDFko ekonomialariek dirutan ere neurtu dute afera. Batetik dago gaur turismoarekin mugiarazten duten dirutzari. Baina horri gehitu behar zaio animaliok karbonoaren katean eragiten dutenaren balioa, CO2aren emisio-konpentsazio merkatuaren prezioetan. Dena zenbatuta, NDFeko ekonomialariontzako balea handi batek 2 milioi dolarreko balioa dauka eta balea handi guztien artean erraz gainditzen dute bilioi bat dolar. Zergatik ez hasi baleak bizirik atxikitzea saritzen?

“Planetako karbono emisioen %17 basoen suntsiketak eragiten dituela ohartuta, Nazio Batuen Erakundeak REDD izeneko konpentsazio programa abiarazi du beren basoei eusten dietenak saritzeko, CO2a atmosferatik at edukitzen laguntzen dutelako. Gisa berean sortu ditzakegu finantza-tresnak planetako balea populazioak berriro leheneratzen laguntzeko”. Horrela finantzatuko lirateke ez bakarrik azken balea ehiztariak lehorrean gelditzeko dirulaguntzak, baizik eta baita ere, esaterako, itsasontzi handiek –animalion beste etsai itsuak– baleekin talka egin ez dezaten konpainiek egin beharko dituzten ibilbide aldaketak ere.
Irakurle mesfidatiarekin batera galde dezakegu guk ere: balea batek benetan balio ote ditu bi milioi dolar? Zilegi da koste eta etekinen kalkuluetan hesitzea izaki bizidunak eta ura edo haizea bezalako baliabide naturalak?

“Noski baietz”, erantzungo digute Greenwashing doktore-ek. Eta laster, Petronorrek ez bada Zabalgarbik edo Gipuzkoako GHK-k beren CO2ak ordainduko dituzte baleak babestuz.

Balea ehizatuak lehorreratuta Spitsbergen eskualdean, Norvegian, 1950ean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biodibertsitatea
Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola

Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehizak baimenduta jarraituko du

2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta ehiztarien lobbyak eskainitako informazioa erabili du horretarako.


2025-02-03 | Nicolas Goñi
Jendez hustutako landa eremuetara basabizitza ez da uste bezala itzultzen

Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Lehen aldiz 1,5ºC-ko langa gaindituko du tenperaturaren igoerak 2024an

Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.


92 hildako gutxienez
Zergatik lehertu da zerua orain Valentzian?

Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Korrika egiten duen hegalaria

Beste hainbat intsekturen kasuen modura, hau ere “tigre” hitzaren  itzalpean izendatzen dute herrialde batzuetan. Jakina, halako izena jarriz gero espero zitekeen ehizarako trebetasuna ezin falta! Eta halaxe da, bai.


Erle beltza mehatxupean

Badira sei urte nire lehen erlezaintzako ikastaroa egin nuela. Gaur gaurkoz erlezaintza da nire ogibidea.

Lehen erleak erosi nituenean ez nekien arraza ezberdineko erleak zeudenik ere, auskalo zer erosiko nuen bakarren batek "erle beltza izango da, ezta?" galdetu zidan... [+]


Energia-enpresa nagusiek biodibertsitateari eragindako kalteen %47 ezkutatzen dute, EHUren ikerketa baten arabera

"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.


Batzuen aberastasuna, gehiengoaren miseria, biodibertsitatearena barne
"Biodibertsitatearen galera: kausak eta ondorioak" hitzaldia eman zuen Iker Apraizek Azpeitian apirilean, Euskal Herria Bizirik taldeak antolatutako "Lurraren defentsan" egunaren baitan. Nagore Zalduak eta Eneko B. Otamendik hitzaldi hartan esan ziren ideia... [+]

Eguneraketa berriak daude