Osasun sistema publikoaren "egoera larria" salatzeko greba eguna dute gaur, astelehena, Osakidetza osoan. Sindikatuek eskatu dute Mahai Sektorialean "egiazko negoziazioa" egon dadila, Osakidetzaren "egiturazko arazoak" jorratuko dituena. Ehunka lagun atera dira Donostia, Gasteiz eta Bilboko kaleetara, osasun publikoaren defentsako aldarriekin.
Astelehen eguerdian manifestazio zaratatsuak egin dituzte Donostian, Bilbon eta Gasteizen. ELA, LAB, SATSE, CCOO eta UGT sindikatuek "historikotzat" jo dute Osakidetza osoko greba, eta nabarmendu dute jarraipen zabala izan duela, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak "gehiegizko gutxieneko zerbitzuak" jarri. Greba egin ezin izan duten langileek kontzentrazioak egin dituzte osasun zentroen atarietan. Sindikatuek momentuz ez dute grebaren jarraipenaren zifra zehatzik.
Bestalde, ostiralean egindako Lehen Arretako grebak "azken hamarkadako jarraipenik handiena" izan duela adierazi dute ELA, LAB, SATSE, CCOO eta UGT sindikatuek.
Ehunka lagun kalera atera dira osasun publikoaren defentsan, bai Osakidetzako langileak, bai gainerako herritarrak, ondorengo irudi hauetan ikusten denez.
Donostian Groseko Osasun Zentrotik abiatu dira:
#Donostia#Osakidetza
— LAB Osakidetza (@LABosakidetza) February 28, 2022
? Osasun publikoa defenda dezagun! pic.twitter.com/Tkb9KGzypW
Gasteizen Santiago Ospitalean hasi da martxa zaratatsua:
? #Gasteiz-en ere, euskal Osasun sistema publiko eta kalitatezkoaren alde manifestazioa egiten dugu!#SATSEeuskadiENHUELGA #FaltanMiles #enfermeria #fisioterapia pic.twitter.com/5BlrYI2FpF
— SATSE Euskadi (@SATSE_Euskadi) February 28, 2022
Bilbon Basurtuko Ospitaletik abiatu dira, osasun publikoaren aldeko aldarriekin:
?? Abiatu da manifestazioa #bilbon !! JENDE PILO BATU GARA, BESTE BEHIN ERE!! ?? Ha empezado la.manifestación en #Bilbao !! Nos hemos vuelto a reunir una multitud!!@osakidetzaEJGV @Irekia entzun ezazue!!! #OSAKIDETZA BORROKAN!!! ?? #SOSOSAKIDETZA pic.twitter.com/ZjInf2vk6j
— ELA Osakidetza (@ELAOsakidetza) February 28, 2022
Kolapsoa eta nekea
"Kolapso egoera eta osasun-arreta jasotzeko zailtasunak agerikoak dira herritarren artean; paraleloki langileen nekea argi eta garbi islatzen da, bai azken asteetan deitutako mobilizazioen jarraipen masiboan, baita irekita dauden hainbat gatazketan", dio LABek. "Gure osasun-sistema publikoa etengabeko erasoa jasaten ari da, eta horrek aliantza bat eragin du Osakidetzako langileen eta herritarren artean, azken asteetan ikusi dugun bezala. Aliantza horrek jartzen ditu zalantzan EAJren gobernuaren osasun-politikak". Mahai Sektoriala osatzen duten sindikatuek Osakidetzari eskatu diote bere jarrera "erabat aldatzeko eta langileen aldarrikapenei erantzuteko, gabezia guztiak konpontzeko".
Beste hainbat neurrirekin batera, sindikatuek eskatu dute "Osakidetzaren aurrekontua handitzea 2023. ekitaldirako, EBko batez bestekora iritsi arte (BPGren %7), horren %25 lehen arretara bideratuz; plantillak egoki dimentsionatzea, milaka lanpostu sortuz, lan-kargak arrazionalizatzeko eta herritarrei kalitatezko arreta emateko; 24.600 langilek baino gehiagok pairatzen duten behin-behinekotasunarekin amaitzea, %8ra jaitsi arte, plantillak kontsolidatuz; kategoria guztietan, erretiroak, bakanteak, bajak eta bestelako absentziak berehala, osorik eta lehen egunetik betetzea; eta Arrisku psikosozialak ebaluatzea eta neurri zuzentzaileak aplikatzea, arreta berezia jarriz lan-kargetan eta pandemiaren ondorioetan".
Satse Euskadiko Erizainen Sindikatuak deitu du greba, eta udako murrizketek eragindako lan karga arintzeko neurririk ez hartzea leporatu dio Osakidetzari.
Langileen plantilla egokia osatu beharrean, Osakidetzako profesionalei aparteko orduen bitartez ordaintzea gaitzetsi dute sindikatuek. Azken urteetan errepikatu diren arazoen aurrean zuzendaritzak izandako plangintzarik eza salatu dute.
Hamar zentrok uda osoan itxiko dute eta 72 zentrok ixteko ordua aurreratuko dute. Sindikatuek salatu dute langileen lan karga "handituko" dela.
Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.
Osakidetzak jarritako helegitea ez du onartu Euskadiko Auzitegi Nagusiak. Azaroan gelditu egin zuen Gurutzetara lekualdatze prozesua Arabako epaitegi batek.
Zuzendaritza ospitale barruko kideez osatzea, mahai teknikoa osatzea langileen ordezkaritzarekin, "behetik gorako" lan ebaluazioa, langileen egonkortzea eta Onkologikoaren hitzarmen berriaren inguruan azalpenak jasotzea. Bost puntu horietan ardaztu dituzte... [+]
Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda, SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute abenduaren 22an zentro guztien atarian biltzeko. Opor garaiaren ondoren, protestak kalera eramatea ere aurreikusi dute.
Gidoi itxi-itxiarekin agertu da Osasun sailburua Legebiltzarrean, Donostia Ospitaleko egoeraren berri era xeheagoan ematera berez, baina galdera guztiak saihestu egin ditu. Oposizioko alderdi guztiek etengabe salatu dute lotsagarria eta larria dela jarrera hori izatea, eta... [+]
Minbiziaren aurka egiteko CAR-T terapia abian jarriko du Osakidetzak urte eta erdi barru; non eta Donostia Ospitalean soilik eskainiko da zerbitzua. Horregatik, zentroak erreferentzia galdu baino, irabazi egingo duela jakinarazi du Sagarduik. Dena den, oposizioko... [+]
Eguerdian iragarri dute erabakia, “elkarrizketan aurrera pausoak” ematen ari direla argudiatuta.
Politika egin eta Jaurlaritza edota EAJri min egitea ez dela osasun langileen asmoa, eta gatazka hau ez dela zentroen arteko lehia ere adierazi du Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUetako buruak Euskadi Irratian.
Onkologikoa Osakidetzan saretu nahiak zeresana du kargugabetze, dimisio eta protesta olde honetan. Osakidetzaren jarrera "zentralizatu eta bertikala" salatu dute Donostia Ospitaleko profesionalek, uste baitute ez dela entzuten beraien iritzia zerbitzua kudeatzeko... [+]
Azken egunotan larriagotu egin da Osasun sistemako profesionalen eta zuzendaritzaren arteko talka. Donostiako Ospitaleko 28 zerbitzuburuk gutun ireki bat sinatu dute eta salatu zuzendaritza taldeak funtzionatzeko modu inposatzailea darabilkila luzaroan. Gainera, komunikazio... [+]
2018ko Lan Eskaintza Publikorako deialdian iruzurrak salatu zituen langiletako bati, egoera "jasanezina" egin zion orduan ESI Debagoienan zuzendari zen Agustin Agirrek. Orain, ESI Donostiako zuzendaritza kargua hartu du, eta Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du... [+]