Baina zer arraio da Tarara?

Argazkia: Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Sanfranen gaude, auzo eszena bat da eta kaleko zarata da nagusi. Aktore nagusia oso azkar ari da hizketan, orain mikrofonotik, orain mikrofonorik gabe. Rosa Teresa mintzo zaigu, batzuetan bere haurtzarotik, bestetan heldutasunetik. Biolina jotzen du, hori nahi zuela txikitatik eta osabak emango dizkio eskolak. Hala hasi da hain zuzen antzerki emanaldia, pianoaren laguntzaz, biolinaren musikarekin. Lehenengo eszena, bigarrena, hirugarrena… Iragarri egin dituzte, titulu eta guzti. Laugarrenerako apuntatzeari utzi diot. Kostatu zait sartzea. Informazio gehiegi dago oholtza gainean: zarata, oharrak, datak, gutunak, ahotsak… Gainditu nau. Jarri arreta, Iñi. Gero jakin dut ez naizela bakarra izan, lagunak ere kostata egon dira hasieran.

'Tarara' antzezlana
Hika kolektiboa
NOIZ: Otsailak 10
NON:  Principal Antzokia (Gasteiz)

Halako batean kantuan hasi da Jazmin. La tarara sí, la tarara no. Aire freskoa da Kepa Errastiren papera, ongi asko egiten dakienaren demostrazioa. Kantuan berriz Sanfraneko trabestia, horteroaren eta dotorearen arteko jantziak daramatza: Todos me dicen el negro, llorona… Azkoitieraz ari da atxabaltakua, eta jatorrizko bertsioan nongo azentuarekin egingo lukeen pentsatzen egon gara saio ostean. Guardia zibilak habanera kantatzeko eskatu dio? Itzultzaileen tarak.

Ikuskizuna aurrera joan ahala hasi dira matazaren hari-muturrak banan-banan askatzen: ama-alaba harremana, sute bat San Juan gauez, osaba Cristobal, gertakizun bat eta Schubert, Bachnet eta Txaikovskiren agerpenak dituen biolin-jotzailea. Nola sinetsiko dute irudimen handiegia duen haurraren egia? Emakume guztiek jasaten dute. Aita ez da inon ageri, baina oso presente dago. Ordenatu egin dira arrosa metalikoen azpian ikusi ditugun hamapiko eszenak. Emakume batek batzuetan egin beharrekoa egin behar du. Klak, argitu da misterioa.

Baina zer arraio da Tarara? Tarara herri-kantua da, abesti mota bat. Bemolez eta sostenituz betetako hiru silaba, ta-ra-ra. Tarara Jazmin da, edo Manuel. Sanfraneko prostituta, trabestia, marikoia. Tarara Rosaren laguna da. Ama bat. Tarara bortxa istorio bat da, jazarpenarena. Konplize eta konplizitate istorio bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

2025-02-03 | Euskal Irratiak
Antton Luku
“Egiazko urtats da inauterien momentua”

Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


Eguneraketa berriak daude