ETA

“Politikariei zentzu murriztailea ematen diegu, politikara dedikatzen direnak dira. Txomin Iturbe harago zihoan”

  • Gaztetan, futbol atezaina zelarik erabiltzen omen zuen Txomin Iturbe ETAko buruzagi historikoak "Aurrera bolie!" esaldia, baloia aurreraka botatzen zuenean. Aljerian 1986an hil baino gutxi lehenago eskuz idatzitako postal batzuetan ere utzi zuen esaldia, bere sinaduraren ondoan. “Bere heriotzarekin beste dimentsio bat hartu zuen esaldi horrek; batzuk gure esaldi modura hartu genuen”, dio, 35 urtera, Jokin Urainek. Sinboloaren sinbolo, nolabait. Agian horregatik eraman du esaldia osatu duen liburuaren titulura, pertsonaiaren biografiarekin batera geroratu dadin esaldia ere. Txomin Iturbe zena ezagutu zutenen testigantzekin osatu du biografia, bere garaiaren kronika ere badena.

“Aldamiotik erorita hil zen Txomin. Aljeriar zerbitzu sekretuek eta ETAk adostu zuten auto istripu modura azalduko zutela heriotza. Horrela, nolabait estali nahi zuten han errefuxiatu gehiago zeudela”. (Argazkia: Josu Santesteban)

Zergatik orain?

Orain arte ezinezkoa izan delako, batez ere testigantza emaileek memorian duten horretatik egin behar zelako Txominen [Iturbe] biografia, eta testigantza emaile horiek oraindik ere erreparo handiegia ziotelako hainbat gauza kontatzeari, izan dezakeen ondorio judizialengatik, batik bat.

Bere belaunaldiaren adibide gisara azaldu duzu Txomin Iturbe. Zein da belaunaldi hori?

Espainiar Gerra Zibila deitu hori bukatzen ari denean jaio zena, eta gizarte zanpatu eta etsipenean eroritako hartatik burua jaso eta diktaduraren harropuzkeriari aurre egiten ausartu zen lehen belaunaldia. Belaunaldi horrek demostratzen du diktadura itxuraz ahalguztidun horren aurka egin daitekeela borrokan, aurre egin dakiokeela.

60ko hamarkadaz ari zara...

Joxe Manuel Pagoaga Peixotok esaten du 60ko hamarkada ereintza aroa izan zela. Euskal kutsua izan zezakeen edozer gauza ingurune publikotik eta pribatutik desagerrarazia eta zanpatua zegoen gizarte horretan erein zuten. Hor sortu zen euskal kantagintza berria, hor ezarri ziren euskara batuaren oinarriak, kooperatibismoa sortu zen, nekazaritzaren mekanizazioa, euskal jaiak ere ospatzen hasi ziren... Euskal gizartearen irakite bat zegoen, beste modu bateko Euskal Herria imajinatzen hasi zen belaunaldi bat.

Nondik iritsi zen Iturbe mugimendu horretara?

Euskaltzaletasunetik batez ere, bere euskalduntasunetik. Euskararena izan zen haien lehen talka. Baserritar hauek, kalera iristean, erdararen munduarekin izan zuten lehen talka. Kalean gazteleraz mintzatzen zitzaizkien, borono esaten zieten, kaxero. Garai horretan ere kantatzen zuen Lourdes Iriondok “gazte gara gazte eta ez gaude konforme”. Konforme ez zegoen gazteria hori izan zen nolabait [ETA] erakundean sartu zena, ikusten zutelako erakunde horrek aurre egiten ziola frankismoari.

Bide horrek erbestera eraman zuen Iturbe 1968an. Baina ez da eten bat bere militantzian.

Edozein errefuxiaturen bizitzan izan zitekeen eten bat. Baina badaude hainbat militante, uste zutenak Iparraldean ere jarraitu behar zuela beren militantzia politiko armatuak, eta baita sozialak ere. Horregatik joan ziren Iparraldeko kostatik barnealdera, Garruzera, barruko gizarte horretan integratu, lan egin eta bizitzera. Negutegiak jarri zituzten, eta han elkartu ziren Eustakio Mendizabal Txikia, Argala, Txomin bera... Nekazaritzaren bitartez integratu nahi zuten, nekazaritzaren mundua mundu euskalduna zelako Ipar Euskal Herrian, nahiz eta ez izan abertzalea, kontzienteki behintzat.

Hainbatetan saiatu ziren talde parapolizialak hura akabatzen. Nola bizi zuen hori?

1975ean autoa leherrarazi zioten etxe atarian, eta zaurituta atera ziren bera eta semea. Peixotok kontatzen du bera atentatua izan eta ordu erdira iritsi zela etxera, eta auto berria erostera eramateko eskatu ziola Txominek. Autoa erosi zuten eta orduan esan zion: “Orain goazen gozotegi batera”. Pastelak erosi zituen etxera eramateko. “Gauzak garratz daudenean goxo pixka batek on egiten du”, halako zerbait esan omen zuen. Hori zen Txomin.

Aljerian deportatua hil zen. Nola iritsi zen hara?

Txomin 1986an atxilotu zuten Iparraldean, espetxean egon zen, eta handik Gabonera eraman zuten, eta Gabonetik Aljeriara. Ordurako bazegoen Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketen zurrumurrua. Hara iritsi eta gutxira hasi ziren gauzatzen ofizialki harreman horiek. Txomin bitan bildu zen gobernu espainiarraren ordezkariekin. Baina laster suertatu zen bere heriotza eragin zuen istripua.

Auto istripu gisara kontatu zuten garaian. Baina ez zen hala izan, ezta?

Ez. Txomin iritsi zenerako, Aljerian bazeuden beste hainbat euskal errefuxiatu, baina klandestinoki, aljeriar gobernuaren eta erakundearen arteko harremanen bitartez hara joanak. Baina ofizialki, Txomin zen bakarra. Aljeriarrek komentu bat eman zieten euskal errefuxiatuei, han bizi zitezen. Komentu hori egokitzeko lanetan ari zirela, kaperako leihoak pintatzen ari zela, aldamiotik erori zen Txomin, eta han hil zen. Orduan, aljeriar zerbitzu sekretuek eta ETAk adostu zuten auto istripu modura azalduko zutela heriotza. Horrela, nolabait estali nahi zuten han errefuxiatu gehiago zeudela. ETAri ere interesatzen zitzaion, noski.

Heriotzak are gehiago indartu zuen Txomin Iturberen figura. Politikari bat baino gehiago zela esan izan duzu.

Politikariei halako zentzu murriztailea ematen diegu, politikara dedikatzen diren horiek dira. Txomin harago zihoan, iristen zen esparru politikotik esparru humanora, sentimenduen esparrura. Militanteen, ezagunen eta hainbat euskal politikariren artean ere bazuen estima, erreferentzialtasuna, lider izaera; bere izateko moduagatik irabazia, harremanetan zuen jarreragatik. Bazekien puntu komunak bilatzen, eta ez ezberdintasunak.

Zein da historia kontatzearen eta pertsonalismoetan erortzearen arteko oreka?

Badugu pertsonalismoen aurkako jarrera bat, eta ondo iruditzen zait, itsusia ere badelako pertsona batzuen adorazioan erortzea. Baina edozein kolektibo pertsonek osatzen dute, eta pertsona bakoitzak badu bere izaera, baditu bere nekeak, bere pozak, eta bakoitzaren zera horiekin guztiekin osatzen da azkenean kolektiboa. Bakoitzaren ezpal horiek biltzeak ez dio ezer kentzen kolektibotasunari.

Espetxea deseraikitzeko, idatzi

“Jokin Urain naiz, Lastur eta Mendaro arteko Alkorta baserrian jaiotakoa; baserritarra, beraz. Baserri mundu horretatik bizi nahi izan nuen, baina gure kezka politiko eta sozialek bidean hartu eta Iparraldera ihes egitera eraman ninduten, eta Iparraldetik espetxera. Espetxeko urteetan saiatu naiz idazten, espetxea deseraikitzeko, batez ere. Bide horretan egin ditut liburu batzuk. Saiatu naiz beti espetxeen, presoen eta senideen inguruko gauzak idazten. Eta kaleratutakoan ere, aukera eman didatenez, segitu dut bide horretatik:  Ametsen liburua, Amaren etxea, eta orain hau. Iruditzen zitzaidan merezi zuela ahalegina egitea, gure garaian erreferente eta lider naturala izan zen horren biografia bat egiteko”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETA
2024-10-15 | Julen Orbea | Zuzeu
Bizitza oroit dezagun

1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


Jaurlaritzako Justizia sailburua: “ETAko presoek eragindako kaltea injustua zela aitortu behar dute”

ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.


2024-05-29 | ARGIA
Luhusoko epaiaren kontrako helegiterik ez du jarri fiskaltzak: bakegileek ez dute zigorrik jasoko

Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]


Hondarribiko Udalak aitortza egin die Asturiagako hondartzan hildako bi biktimei

Biktimen familiei barkamena eskatu diete ere azken 50 urte hauetan "behar besteko" babesa ez emateagatik. Poeta biktima gisa aitortu duten bezala, Moriko ere hala izatea eskatu du udalak, eta "epe laburrean".


2024-05-16 | ARGIA
ETAren desarmea lagundu zuten bakegileak errudun jo ditu Parisko auzitegiak, baina zigorrik gabe

Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.


Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan “kooperatu” zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


‘Bakegileak’ errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Luhusoko auziperatuen errugabetzea eskatzeko kanpaina aurkeztu dute

Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]


‘Gora ETA’ idaztea ez da “terrorismoa goraipatzea”, Espainiako Auzitegi Nazionalak ebatzi duenez

Epaitegiak artxibatu egin du pintaketak egiteagatik Ermuako gazte baten kasua. “Terrorismoa goratzea” egotzi zioten.


2023-10-05 | Gedar
Ion Urzelaien omenezko oroitarria kendu du Bilboko Udalak

Guardia Zibilak 1974an erail zuen Urzelai, Zorrotzan. Monumentua ken zezatela eskatu zuen Covitek, eta men egin dio udalak.


Eguneraketa berriak daude