Eskuek askotariko sinbologia dute. Eskuekin gidatzen da mundua eta ukabil sendoekin bermatu agintea. Ukabilekin borrokatzen da boterea ere, atzamarrak bilduz eta eskuak gora altxatuz. Eskuak beharrezkoak dituzte bizitzan beti galtzaile izan direnek, hori baino ez baitute izan bizirauteko lanabes. Eskuetan ditugu idatziak gure iragana eta etorkizuna. Eskuekin josten dugu gure gizartearen kontakizuna. Esku askoren artean –Esti Maguregi, Argenis Mesa, Marta Brancas eta Irune Lauzirika– sortu dute Latsariak dokumentala, Bilboko auzoetako garbitegiei eta han lan egiten zuten emakumeei buruzkoa. Hitza eman diete errealitate hura ezagutu zuten hainbat emakumeri, guztien artean esku ahurretan idatzita duten kontakizuna sortzeko, bizi izan zutenaren testigantza emateko.
'Latsariak' dokumentala
NON: Hika Ateneoa (Bilbo)
NOIZ: Otsailak 9
Dokumentala hasi baino lehen performance labur bat egin da Bilboko Hika Ateneoan. Emakume batek izara zuri bat garbitu eta eskegi du agertoki gainean zintzilik dauden soketan. Izararekin dantzan bere barnean galdu da, izara zuriak gatibu hartu izan balu bezala. Latsarien bizitza ere halakoxea izan zen: lanaren esklabo, ihes egiteko aukerarik gabea. Uretan eman zuten bizi osoa, eskuak harrien kontra kolpatuz. Batzuetan beraien etxeko arropak garbitzen zituzten, beste batzuetan besteenak, betiere soldata urriaren truke.
Eskuak iraganaren eta geroaren arteko lotura dira. Latsariek existitzen ez den Bilbo bati buruz hitz egiten digute. Meatzeetako langileen arropak edo langile auzoetako etxeko arropa garbitzeko erabiltzen ziren toki horiek pixkanaka-pixkanaka desagertu ziren iragan mendeko erdialdean. Kontsumo gizartearen gailentzearekin eta garbigailu automatikoak langile etxeak kolonizatzearekin batera, espazio fisikoa ez ezik, lanbide horrekin lotutako bizimodua ere jan zuen kapitalismoak. Ibaiak kutsatu ziren fabriken isurien erruz eta Bilbo dena irensten zuen munstro bilakatu zen.
Garbitegiak elkargune izan ziren bertan arropa garbitzera zihoazen emakumeentzat, ahizpatasun eremuak eta babes tokiak izan ziren. Bertan orduak ematen zituzten beste emakumeen konpainian, gizonen begirada zelatarietatik urrun, gizonak ez baitziren hurbiltzen, garbitokiko zaindaria ez bazen. Babes guneak bai, baita kaiolak ere, garbitegiak diziplinarako lanabesak baitziren. Leku heze horiek gogorarazten zieten bertan biltzen ziren emakumeei zein zen gizarteak beraientzat erabaki zuen tokia, zein beren funtzioa. Lanak itota ematen zuten eguna. Inoiz ahantz ez dezaten sortu zitzaien gantxera: eskuetako mina. Esku tolestuak, uraren formakoak, dira haien bizitzaren testigantza.
Rita Baghdadiren Sirens dokumentalak irabazi du 2023ko Zinegoak Sari Nagusia, eta Dania Bdeir-en Warsha-k Publikoaren Saria eta Senior Epaimahaiaren Saria. Saridun gehienak emakumeak izan dira. Jarraian saritutako lanen zerrenda.
Gurasotasuna –amatasuna gehiagotan, aitatasuna baino– ohiko motiboa da beldurrezko zineman. Film anitzetan, gertatzen diren naturaz gaindiko fenomenoak –edo, naturaz gaindikoak izan gabe, fenomeno izigarriak– ama-umeen arteko harreman gatazkatsuen isla... [+]
Film handia da Zazpi samurai, erraldoia, eta azpian harrapatzen zaitu. Hasiera errukior horrekin, begirada humanista horrekin, gerraren handitasunaren eta nekazarien egunerokotasunaren arteko jauzi perfektuekin
Konfinamenduaren insomnio gaua izan dut gaur, eta zer eta Amama pelikula ikusten hasi naiz goizeko laurak jota. Pelikularen osteko lo-kuluxkatik esnatu (esnatu-edo), eta baratzeak eta gure "amonak" lotzen dituen artikulu bat irakurri dut. Lo faltak emozioak eta arreta... [+]
Azken hilabeteetan ikusi dudan film borobilena da, durduzagarriena, barrenak gehien astinarazi dizkidana, barne asaldura zein identifikazioa sorrarazi dizkidana: O que arde.
Ez dakit zenbat orrialde dituen The Nun (Corin Hardy, 2018) filmaren gidoiak, baina susmoa dut lehen zirriborroa lerro batekoa izan zela, honelako zer edo zer: “Gauza beldurgarriak gertatzen dira monasterio batean [Oharra: ideia hori pixka bat garatu behar da]”... [+]
Batzuetan, beldurrezko filmak zenbait euskal txiolari eta zutabegile bezalakoak izaten dira: zerbait espero duzularik –zerbait ona, erran nahi baita–, penagarriki dezepzionatzen zaituzte; deus ere espero ez baduzu, berriz, noizbehinka sorpresaren bat hartzen duzu... [+]
Maiatzaren 17an eman zuten Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen filma Buenos Airesen, Zine Politikoaren Jaialdian. Hara hurbildu ginen Argentinako euskal diaspora osoa eta ni. Filmak Lezo Urreiztieta zenaren bizitzako pasarteak erretratatzen ditu, Martin Ugaldek berari... [+]
Bilboko kaleetara zinea, antzerkia eta hamaika kultur jarduera eraman ditu Zinegoak jaialdiak. Horietako bat Asier Altunaren azken laburmetraia izan da: Han izanik hona naiz. Joseba Sarrionandiaren liburuaren izenburu bereko ipuin bat oinarri hartuta osatu du zuzendari... [+]